253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Lizentziak emateko eta hirigintzaren arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia igaro da eta inork ez du alegazio edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatua aplikatuz, honako ordenantza honen onespena behin betikotzat jo beharra dago:

Lizentziak emateko eta hirigintza arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

ATARIKOA

Bidezkotzat jotzen da hirigintzako lizentziak emateagatik diren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala, orain arte indarra izan duena, aldatzea, ikusita Nafarroako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Legea aldatzen duen martxoaren 5eko 5/2015 Foru Legearen bidez araudian egindako aldaketak.

Araudiko aldaketa horren bitartez, besteak beste, partikularren jardueran esku hartzeko araubidea sartu da zenbait kasu jakinetan, erantzukizuneko aitorpenaren eta aurretiazko komunikazioaren bidez, ohiko hirigintzako lizentzia ordezteko. Horrek behartzen du orain arte indarrean egon den araubide juridikoa aldatzera eta kontuan hartzera Udalak hirigintza kontrolatzeko arloan emandako zerbitzuak ez direla mugatzen lizentzia eskatzeko kasuetara. Hartara, erregulazioan aintzat hartu behar dira hirigintzako jarduketengatik diren tasen zergaren osagai eta funtsezko alderdi guztiak, zergapeko egintzekin, sorrarazpenarekin, subjektu pasiboekin eta abarrekin gertatzen den bezala. Alde horretatik, erantzukizuneko aitorpen edo aurretiazko komunikazioaren bidez esku hartzeko kasuetarako, tasen autolikidazioaren araubidea jasotzen da.

Gainera, iritzi da komeni dela orain arte indarra izan duen ordenantzako zenbait eduki araztea. Hori dela eta, bidezkotzat jotzen da testu berri bat idatzi eta onestea, aurrekoa indargabetzeko.

Azken batean, honako hau da helburu horrekin onesten den testua:

1. artikulua. Oinarria.

Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenengo tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

2. artikulua. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. artikulua. Tasaren beharra ezartzen duten hirigintzako jarduketek helburu dituzte aurretiazko lizentziari atxikitako egintzak eta erantzukizuneko aitorpen edo aurretiazko komunikazioaren bidez esku hartzeko araubideari atxikitako beste egintzak.

A.–Lizentzia behar duten jarduketak. Honako jarduketa hauek behar dituzte Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan zehaztutako lizentziak:

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazio obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Jadanik diren mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Bestelako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzen dituzten obrak.

d) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

e) Behin-behinekoz egin behar diren obra eta erabilerak.

f) Hirigintzako lurzatiketak eta landalurreko finkak banandu eta zatitzea.

g) Lur-mugimenduak, hala nola zelaitu, lurrerauzi, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek zehaztu eta programatutako obrak badira onetsita den urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean.

h) Eraikin eta instalazioen lehenbiziko erabilera edo okupazioa eta haien erabileraren aldaketa.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, baldin eta zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak direnean.

l) Presa, baltsa eta defentsa-obrak egin eta ubide publikoak zuzentzea, interes orokorreko obra publikoak ez badira.

m) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren kontzesioa behar izanda ere.

n) Eta, oro har, erregelamendu bidez adierazten diren egintzak, obrak ekartzen dituztelako, edo lurzoruaren nahiz zorupearen erabilera handitzen delako, haien erabilera pribatiboa dakartelako edo erabilera ez-normala edo lurren berezko nekazaritza edo oihangintzako erabileraz bertzelakoa dakartelako.

B.–Erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioarena behar duten jarduketak. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189-ter artikuluan xedatutakoak dira erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioarena behar duten jarduketak. Honako hauek, alegia:

a) Merkataritza jarduera egiteko lokalak egokitzeko obrak, aplikatu beharreko araudi sektorialarekin bat

b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, kasuan kasuko udal ordenantzetan zehazten direnak.

c) Itxiturak eta hesiak.

d) Eremu publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

e) Obra txikiak.

f) Eraiki aurreko lanak, adibidez, zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

Erantzukizuneko aitorpena eta aurretiazko komunikazioarena behar duten jarduketen zergapeko egintza zehatzago definitzeko, legezko agindu hori interpretatu eta garatzeko onetsitako udal ordenantzetan xedatutakoari jarraituko zaio.

4. artikulua. Ordaindu beharra.

1. Honako hauek daude salbuetsita tasak ordaintzetik obren lizentzia emateagatik edo aurreko lizentzia behar ez duten obrak egindakoan kontrolatzeagatik:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa eta bere helburuak betetzeko sortzen dituen entitate juridikoak.

b) Udalerrien mankomunitateak eta batasunak, betiere Iruñeko Udala kide bada, bai eta helburuak betetzeko sortzen dituzten entitate juridikoak ere.

2. Tasa hauek direla medio Telefónica de España, S.A.U. enpresari egokitu lekiokeen ordainketa dirutan egin beharreko urteko ordainaz ordezkatzen da, Nafarroako Foru Erkidegoan Espainiako Telefono Konpainia Nazionalak behar duen tributu araubidea ezarri zuen abenduaren 29ko 11/1987 Foru Legeak xedatutakoarekin bat.

5. artikulua. Sortzapena.

Zerga ordaindu beharra sortzen da lizentzia eskatzean edo, lizentzia eskatu behar ez denetan, erantzukizuneko aitorpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztean.

Tasa ehuneko 20ra murriztuko da, baldin eta interesdunak bere eskaeran atzera egiten badu Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen edo –erantzukizuneko aitorpenaren edo aurretiazko komunikazioaren araubidea aplikatzekoa denean– ondoren kontrolatzeari buruzko udal ebazpena eman baino lehen.

Murriztapen hori aplikatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza da obrak oraindik hasi gabe egotea eta, dagokionean, lizentzia iraungi delako deklaraziorik ez egotea.

6. artikulua. Subjektu pasiboa.

Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin eta hirigintzako jarduketa bat egitea eskatu edo adierazten badute edo egindako hirigintzako jarduketengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Eraikitzaileak eta obra kontratistak zergadunaren ordezkoak izanen dira, zoruari eta hiri antolamenduari buruzko arauetan hirigintzako lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan.

7. artikulua. Tarifak eta karga-tasak.

Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

8. artikulua. Kudeaketa arauak.

1. Lizentziak emateagatik diren tasak Udalak likidatuko ditu, interesdunak aurkeztutako aurrekontua ikusita.

2. Erantzukizuneko aitorpenaren edo aurretiazko komunikazioaren araubideari atxikitako jarduketak egiteagatik dagoen tasa hasiera batean autolikidazioaren araubidean eskatuko da.

Subjektu pasiboak behartuta egonen dira dagozkien tasen autolikidazioa egitera, Udalaren Administrazioak emanen dizkien inprimakietan. Betebehar hori ez konplitzeak tributu arloko arau-haustea eta zehapena ekarriko ditu.

Autolikidazioa ordaintzeak ez du esan nahi erantzukizuneko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioarenak izan ditzakeen akatsak edo irregulartasunak konpontzen direla.

Aitorpenarekin edo jakinarazpenarekin batera, autolikidazioaren agiria aurkeztuko da, behar bezala betea, baita ordainagiria ere.

Subjektu pasiboek aurkezten duten hasierako autolikidazioaren ordainketa behin-behinekoa izanen da, behin betiko ordaindu behar duen kopuruaren konturakoa.

3. Udalaren Administrazioak egiaztatu eginen du autolikidazioak ordenantza honetako arauak zuzen aplikatuz egin direla eta, beraz, kalkulatutako tarifa arau horien emaitza dela.

Udalaren Administrazioa autolikidazioekin ados ez badago, likidazioak eginen ditu, gaizki aplikatutako kontzeptuak edo datuak eta akats aritmetikoak zuzenduta, berandutzaren interesak kalkulatuko ditu eta behar diren zehapenak ezarriko ditu. Orobat, subjektu pasiboak deklaratzen ez dituen zergapeko egintzen likidazioa eginen du.

9. artikulua. Zerga-oinarria.

1. Tasak ez badira tarifa finko bat, zergapeko egintza interesdunek aurkeztutako aurrekontuaren arabera zehaztuko da.

2. Eraikuntza, instalazioa edo obra egiteko proiektua aldatzen bada, eta horren aurrekontuak goiti egiten badu, behin aldaketa Udal Administrazioak onartu eta gero, subjektu pasiboek aitorpena aurkeztu behar dute, tasaren autolikidazio osagarria egiteko, hasierako aurrekontuaren eta aldaketaren ondoriozkoaren artean dagoen aldearen gainean, betiere ordenantza honetan ezarritako epe, betekizun eta ondorioei lotuta.

10. artikulua. 1. Behin eraikuntzak, instalazioak eta obrak bururatu eta egiazki egin direnak ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean haien amaiera edo behin-behineko onarpenetik aitzina, tributudunak deklarazio bat aurkeztuko du inguruabar hori azalduz eta eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako eta egiazko kostua adieraziz, eta, deklarazioarekin batera, obraren zuzendari eskudunak haren gainean emandako egiaztagiria, betiere dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, eta, halakorik behar izatera, kostu hori egiaztatzeko fakturak edo bestelako agiriak.

Irekitzeko lizentziarik, erabilera aldatzekorik, lehen erabilerakorik edo bertze zenbait lizentzia bideratu behar izanez gero, agiri horiek kasuan kasuko lizentziarako eskaerarekin batera aurkezten ahalko dira.

2. Behin benetako kostua ezagututa, eta administrazioak egitekoa den egiaztapena eginik, tributu arloko administrazioak behin betiko likidazioa eginen du, subjektu pasiboak hasieran lizentzia bakoitzeko autolikidatutako kuotarekin dagoen diferentzia positibo edo negatiboaren gainean, halako eran non, behar izatera, subjektu pasiboari behar den kopurua galdatu edo itzuliko baitzaio.

11. artikulua. Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hausteei eta zehapenei dagozkien guztietan, Ordenantza fiskal orokorrari eta aplikatzekoak diren gainerako arauei jarraituko zaie.

Lehen xedapen gehigarria.–Ahalmena ematen zaio alkateari eskaeraren eredua, aitorpenarena, komunikazioarena, autolikidazioarena eta ordenantza honen ondoriozko betebeharrak konplitzea interesdunei errazteko beharrezkoak diren eredu guztiak onets ditzan.

Bigarren xedapen gehigarria.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 171-3 artikuluan xedatutakoaren babesean, hirigintzako jarduketak egiteagatik erantzukizuneko aitorpenak edo aurretiazko komunikazioarenak aurkeztea bidezkoa den kasuetan, interesdunek horiekin batera aurkeztu beharko dute eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergari dagokion aitorpena-likidazioa frogatzen duen agiria, baita ondoriozko kuotaren ordainagiria ere. Kasu horietan ordenantza honen 8-2) eta 3), 9. eta 10. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko da.

Xedapen indargabetzailea.–Indarrik gabe gelditzen da hirigintzako lizentziak emateagatik diren tasak arautzen dituen ordenantza, honako hau onetsi eta argitaratu arte indarra izan duena.

Azken xedapena.–Ordenantza honek indarra hartuko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Estatuko edo Foru Komunitateko administrazioek egintza edo erabakiak indargabetzeko eskatzeko duten eskumena erabiltzeko epea iragandakoan.

TARIFEN ERANSKINA

A.–Hirigintzako jarduketak:

1. Ordenantzaren 3.A eta 3.B artikuluan aipatu egintzei buruzko hirigintzako jarduketak, non ez duten tarifa berariaz finkatua, baita emandako lizentzien aldaketa ere: zerga-oinarriaren %0,2.

2. Eraikin edo instalazioen lehen erabilera edo okupazioko lizentziak: 303,60 euro.

3. Garabia paratzeko lizentzia: 101,20 euro.

4. Garabia abiarazi eta funtzionatzen jartzeko lizentzia: 101,20 euro.

5. Lurzatiak egiteko lizentzia, banantzekoa, jabetza zatitzekoa, edo elkartzekoa: 0,14 euro, lizentziaren xedeko metro koadro bakoitzeko.

6. Betiere, honako hau da lizentzia bakoitzaren gutieneko eskubidea: 42,57 euro.

B.–Planeamendurako tresnak:

Ekimen partikularraren ondoriozko tramitazioak prentsan iragarkia argitaratzea behar badu, tasa argitalpenaren kostua bezainbat izanen da.

C.–Finken normalizazioa:

Finkak normalizatzeko espediente bakoitza tramitatzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira kasuan kasuko tresnan dagoen zoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, 0,07 euros/m² ordainduta.

D.–Hirigintzari buruzko hitzarmenak.

Hirigintzako hitzarmenak tramitatzeko, jabetza pribatuak ezin eskuratu duen hirigintzako aprobetxamenduaren balioa dirutan adierazteko, tasazioaren txosten teknikoaren kostua izanen da tasaren zenbatekoa.

Ekimen partikularraren ondoriozko tramitazioak prentsan iragarkia argitaratzea behar badu, tasa argitalpenaren kostua bezainbat izanen da.

Sarrigurenen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1516241