253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

303/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 11koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2016an aplikatuko zaizkien moduluak ezartzen dituena.

Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zatiak, abenduaren 24ko 27/2014 Foru Legeak emandako azken idazketaren ondoren, ezartzen du etxebizitzaren arloan eskumena duen kontseilariari dagokiola babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saldu eta errentan ateratzeko gehieneko prezioa finkatzea, foru lege horretan aurreikusitakoarekin bat. Horretarako, adierazten du, halaber, 10. artikuluan bertan jasotzen den formulako aldagaien balioak kasuan kasuko foru aginduan justifikatu behar direla.

Zehazki, 5. idatz-zatiak horretaz xedatzen du moduluak urtero eguneratuko direla, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aurrera ondorioak izateko, babes ofizialeko etxebizitzen (BOE) salmentarako gehieneko balioa kalkulatuz formula honen bidez:

VMu = ((1.27 + H/100) x PEMu) / (0.755-(F + Co + B)/100).

Azalpena:

VMu = salmentarako gehieneko balioa, babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko.

H = Proiektuaren eta obra zuzendaritzaren ordainsari teknikoen kostua, PEMaren ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala %7koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

PEMu = Exekuzio materialaren aurrekontua, eurotan, metro koadro erabilgarri bakoitzeko. Hori kalkulatzeko, sustapen baten azalera erabilgarri osoa hauxe izanen da: etxebizitza eta garajeetarako azalera erabilgarri guztien batura eta trasteleku eta lokaletarakoen %40.

F = Sustatzailearen finantza kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) gaineko ehunekotan adieraziak. Kostu horren balio normala %4koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Co = Merkaturatzearen kostuak, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) gaineko ehunekotan adieraziak. Kostu horren balio normala %2koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

B = Sustatzailearen etekina, salmentarako gehieneko prezioaren (VM) ehunekotan adierazia. Kostu horren balio normala %11koa izanen da. Ehuneko bat gehitu edo kendu ahalko zaio justifikazio tekniko baten bitartez.

Aldagai horiek zehazteko, lehentasunez, babes ofizialeko etxebizitzen sustapen publikoak kontuan hartuko dira. Era berean, etxebizitzaren arloko eskumena duen departamentuan kalifikazioa jasotzeko aurkezten diren babes ofizialeko etxebizitzen sustapenei buruzko datuak ere erabil daitezke. Horretarako, departamentuak sustatzaileei eskatu ahalko die aurkez dezatela obra amaierako ziurtagiria, edo formulan aurreikusitako aldagaiak kalkulatzeko interesgarriak izan daitezkeen beste datu batzuk.

5.1. Modulu ponderatua.

Babes ofizialeko etxebizitzaren metro koadro erabilgarri bakoitzeko gehieneko balioa zehaztu ondoren, modulu ponderatua honela kalkulatuko da: balio hori zati babes ofizialeko etxebizitzen eta haien eranskinen metro koadro erabilgarri bakoitzaren salmentarako eta alokairurako gehieneko prezioak zehazteko ezarrita dagoen koefizientea.

5.2. Ponderatu gabeko modulua.

Ponderatu gabeko moduluaren balioa modulu ponderatuaren balioaren ehuneko 96koa izanen da”.

Bestalde, Nafarroan Etxebizitza Izateko Eskubideari buruzko maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 2. idatz-zati horrek ezartzen du parte-hartze sozialaren prozesu bat garatu behar dela onetsi aurretik, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean aurreikusi bezala.

Horretarako, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 20ko 169/2015 Foru Aginduaren bidez herritarrek parte hartzeko prozesua abiatu zen, herritarren parte-hartzea eta elkarlana arautzen dituen 11/2012 Foru Legearen IV. kapituluan aurreikusitakoaren arabera. Horretarako, aditzera eman ziren Nafarroan 2016an babestutako etxebizitzak eta haien eranskinak saldu eta alokatzeko gehieneko prezioak finkatzeko kontuan hartutako elementuak, maiatzaren 10eko 10/2010 Foru Legearen 10. artikuluko 5. idatz-zatiarekin bat.

Gainera, parte hartzeko prozesu hori 2015eko urriaren 28ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarri zen (214. zk.), eta behar bezalako hedapena eman zitzaion prentsaren bidez, baita etxebizitzaren arloko gaiei buruz informazioa emateko webgunean eta Gobernu Irekiaren atarian ere, espedientean jaso den bezala.

Parte hartzeko prozesu horren ondorioz, Etxebizitza Zerbitzuak txosten bat prestatu du, non herritarrek eta interes kolektiboak ordezkatzen dituzten zenbait entitatek egindako ekarpen, alegazio eta iradokizunak baloratzen diren.

Hori guztia ikusirik, bidezkoa da, foru agindu honen bidez, Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 20ko 169/2015 Foru Aginduan egindako proposamena berrestea, eta, hala, etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2016an aplikatuko zaizkien moduluak ezartzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2016an aplikatuko zaien modulu ponderatua 1.195,87 eurokoa izanen da metro karratu erabilgarri bakoitzeko.

Nafarroako etxebizitza arloko jarduketa babesgarriei 2016an aplikatuko zaien modulu ponderatu gabea 1.144,42 eurokoa izanen da metro karratu erabilgarri bakoitzeko.

Hortik ateratzen da Nafarroan etxebizitza babestuak eta haien eranskinak saltzeko eta alokatzeko gehieneko prezioak honako hauek izanen direla 2016. urterako:

GEHIENEKO PREZIOA m² ERABILGARRI BAKOITZEKO, ETXEBIZITZA BERRIAK

Etxebizitzaren lehenbiziko eskualdaketa, behin betiko kalifikazioa eman eta urtebete baino lehenago eginez gero (4)
(behin-behineko kalifikazioa 2010eko uztailaren 17tik aurrera eskatu duten etxebizitzak)

ETXEBIZITZA MOTA

SALMENTA

ALOKAIRUA, HILABETE
ETA m² BAKOITZEKO

BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK (B.O.E.):

Etxebizitza eta garajea:

1.554,63 euro

5,57 euro

Eranskinak:

621,85 euro

2,23 euro

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK (P.T.E.):

Etxebizitza eta garajea:

1.793,80 euro

Eranskinak:

717,52 euro

PREZIO ITUNDUKO ETXEBIZITZAK (P.I.E.):

Etxebizitza eta garajea:

1.973,18 euro

Aldakorra

2.

Eranskinak:

789,27 euro

GEHIENEKO PREZIOA M² ERABILGARRI BAKOITZEKO, ETXEBIZITZA ERABILIAK

Lehenbizikoz saldu diren etxebizitzei aplikatuko zaie, edo berriei, behin betiko kalifikaziotik urtebete baino gehiago igaro bada.

ETXEBIZITZA MOTA

SALMENTA

ALOKAIRUA, HILABETE ETA m² BAKOITZEKO

Alokatzeko behin-behineko
kalifikazioa noiz eskatu zen (4):

Saltzeko kalifikatuak.
Partikularren artean alokatuak.

2006/01/31
baino lehen

2010/07/07
baino lehen

2010/07/17
eta gero

ARAUBIDE BEREZIKO B.O.E.ak:

Etxebizitza eta garajea (1):

1.373,30 euro

5,72 euro

5,72 euro

 

5,57 euro

Eranskinak:

549,32 euro

2,28 euro

2,28 euro

 

2,23 euro

ARAUB. ORORREKO B.O.E.ak, I. TALDEKOAK EDO ETXEB. SOZIALAK:

Etxebizitza eta garajea (1):

1.487,74 euro

9,29 euro

7,43 euro

5,57 euro

5,57 euro

Eranskinak:

595,09 euro

3,71 euro

2,97 euro

2,23 euro

2,23 euro

PREZIO TASATUKO ETXEBIZITZAK:

Etxebizitza eta garajea (1):

1.716,63 euro

10,72 euro

8,58 euro

 

5,57 euro

Eranskinak:

686,65 euro

4,29 euro

3,43 euro

 

2,23 euro

PREZIO ITUNDUKO ETXEBIZITZAK

Etxebizitza eta garajea (1):

Aldakorra

(3)

 

Aldakorra

(2)

 

5,57 euro

Eranskinak:

 

 

2,23 euro

SUSTAPEN PUBLIKOKO ETXEBIZITZAK:

Etxebizitza:

1.144,42 euro

 

 

 

5,57 euros

Eranskinak:

457,76 euro

 

 

 

2,23 euro

2. Foru agindu hau Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako zuzendari nagusiari, Etxebizitza Zerbitzuari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, NASUVINSAri, Hipotekak Kalteturikoen Plataformei, SOFIDECOri (Sociedad Cooperativa Fiterana de Consumo), “Santa María la Real” Etxekoandreen, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteari, “Irache” Kontsumitzaileen Elkarteari eta ACPri (Asociación de Constructores y Promotores) igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta entzutea emateko eta herritarrek parte hartzeko tramitearen ondoriozko txostenaren edukia, berriz, Gobernu Irekiaren atarian (www.gobiernoabierto.navarra.es), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko abenduaren 11n.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1516704