253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Datu pertsonalen fitxategiak sortzea

Udal honetako jarduneko alkateak, 2015eko azaroaren 13an, Alkatetzaren 898. Ebazpena eman du. Hona hemen hitzez hitz:

Lehenbizikoa.–Burltako Udaleko fitxategiak dira ebazpen honen eranskinekoak.

Bigarrena.–Ebazpen honen I. eranskineko fitxategiak sortu dira, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Ebazpen honen eranskinetako fitxategiak arautuko dira bakoitzerako zehazten diren xedapen orokorren eta jarraibideen bitartez, eta betiere aplikatzen ahal zaizkien goragoko legezko eta erregelamenduzko arauen mendean egonen dira.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxategiak jakinaraziko dira Datuak babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Burlatan, 2015eko azaroaren 16an.–Jarduneko alkatea, Berta Arizkun González.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berriak

Fitxategia: Aisialdirako biltoki egonkor zein aldi baterakoen erregistroa.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Aisialdirako biltoki egonkor zein aldi baterakoen erregistroa.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Biltokirako eta aisialdirako lokalaren lizentzia ematea, ordenantzaren 8. artikuluari jarraituz. (Hainbat xede [Baimenak eta lizentziak eman eta kudeatzea]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: Aisialdirako biltokietako kideak eta lokal horien jabeak (herritarrak eta bizilagunak, jabeak edo errentariak, legezko ordezkariak, harremanetarako pertsonak, eskatzaileak).

b.2) Etorkia:

–Jabe interesdunak (interesduna bera edo haren legezko ordezkaria).

–Biltzeko prozedura: Inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: NAN/AIZ, izen-deiturak, helbidea, telefonoa, posta elektronikoa, telefono mugikorra.

–Bestelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalen datuak (sorteguna - sexua).

c.2) Tratamendu sistema: zati bat automatizatua daukan fitxategia.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Burlatako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Burlatako Udala.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategia: Elaideren fitxategia.

a) Fitxategiaren identifikazioa eta, hartara, izena, helburuaren deskripzioa eta erabilera aurreikusiak zehaztea.

a.1) Fitxategiaren identifikazioa: Elaideren fitxategia.

a.2) Helburua eta erabilera aurreikusiak: Elaide sare sozialaren kudeaketa. (Hainbat xede [Bestelako xedeak]).

b) Datuen jatorria eta, hartara, zehaztea datu pertsonalak zein jende multzorengandik erdietsi nahi diren edo zein jende multzo dagoen datu horiek ematera behartua, eta, orobat, datuak biltzeko prozedura eta haien etorkia zehaztea.

b.1) Ukituak: Elaide sarearen erabiltzaileak (herritarrak eta bizilagunak).

b.2) Etorkia:

–Interesdunak berak (interesduna bera edo haren legezko ordezkaria).

–Biltzeko prozedura: On-line inprimakiak.

c) Fitxategiaren oinarrizko egitura eta haren antolaketan erabilitako tratamendu sistema.

c.1) Egitura:

–Identifikazio datuak: Izen-deiturak, helbidea, posta elektronikoa.

–Bestelako kategoria pertsonalak:

  • Ezaugarri pertsonalen datuak (sorteguna - sexua).
  • Inguruabar sozialen datuak (zaletasunak eta bizimoduak).

c.2) Tratamendu sistema: fitxategi automatizatua.

d) Datuen komunikazio aurreikusiak:

Ez dago aurreikusirik datuen lagapen edo komunikaziorik.

e) Hirugarren herrietarako aurreikusirik dauden nazioarteko transferentziak:

Ez dira egiten edo ez daude aurreikusita datuen tratamenduak Europako Esparru Ekonomikoaren lurraldetik kanpora.

f) Fitxategiaren ardura duten organoak:

Burlatako Udala.

g) Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak:

Burlatako Udala.

h) Segurtasun neurrien maila: oinarrizko maila.

Fitxategiak sortzeko ebazpen honek indarrik gabe uzten du Alkatetzak 2015eko otsailaren 17an emandako 106/2015 Ebazpena, 2015eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua.”

Iragarkiaren kodea: L1515605