253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala 2016ko ekitaldirako

Andosillako Udalak, 2015eko abenduaren 2an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hauek hartu zituen, besteak beste:

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12, 64 eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei aplikatzekoak diren karga-tasen zenbatekoak, foru lege horretan finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak.

Zerga horiei ezarritako mugapenak kontuan hartuta, aipatutako foru legearen 139.2, 154, 170.3, 175.2, 176.2 eta 188.2 artikuluetan, Andosillako Udalak, egin osoko bilkuran,

ERABAKI DU:

Lehenbizikoa.–Onestea ondotik ematen diren karga-tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagozkienak, baita Andosillako Udalaren ordenantza fiskal guztien tasak ere:

Karga-tasak

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35, higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35, higiezinen katastroko balioaren gainean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,50, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: %1,30, zergaren tarifen gainean, foru lege bidez onetsi baitziren.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %12, lurren balio igoeraren gainean.

Eguneratzeko portzentajea, balio igoera gertatzen deneko denbora tarteetan:

  • 5 urte bitarte: %2,75.
  • 10 urte bitarte: %2,65.
  • 15 urte bitarte: %2,55.
  • 20 urte bitarte: %2,55.

Tasak eta prezio publikoak

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

  • DIN-A4-ko fotokopiak: 0,20 euro/orria.
  • DIN-A3-ko fotokopiak: 0,50 euro/orria.
  • Fax bidalketa, nazio barnean: 0,50 euro/orria.
  • Fax bidalketa, nazioartekoa: 1,00 euro/orria.
  • Agirien konpultsa: 1,00 euro zigilu bakoitzeko.
  • Ziurtagiriak: 2,00 euro.
  • JEZeko alta eta bajen tramitazioa: 3,00 euro.
  • Lurzati zedula: 3,00 euro.
  • Katastroko orria: 0,50 euro.
  • Proiektuak CDan: 10,00 euro.
  • Hirigintzako txostena, interesdunak eskaturik: 169,00 euro.

–Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak

  • Horma-hilobian ehorztea: 100,00 euro.
  • Kolunbarioan ehorztea: 100,00 euro.
  • Panteoian ehorztea: 100,00 euro.
  • Hilobian ehorztea: 175,00 euro.
  • Gorpuzkiak ateratzea: 100,00 euro.
  • Nitxoen kontzesioa: 400,00 euro.
  • Kolunbarioen kontzesioa: 150,00 euro.

–Eremu publikoa okupatzeko tasak:

  • Gau eta eguneko pasabideak: 100,00 euro urtean.
  • Pasabideko plaka ematea: 20,00 euro.
  • Eremu publikoa okupatzea: 1,80 euro/m², astean.

Okupazioak trafikoa moztera behartzen badu, + 50 euro astean.

  • Kioskoak: 130,00 euro urtean.
  • Salmenta-makinak: 120,00 euro urtean.
  • Kutxa automatikoak: 120,00 euro urtean.
  • Ostalaritzako terraza soilak: 3,00 euro mahai bakoitzeko hilean.
  • Mahai gehigarriak: 2,50 euro mahai bakoitzeko
  • Hornidura enpresak: urteko fakturazio gordinaren %1,50.
  • Asteko merkatu txikia eta barrakak:
  • Salguneak, 10 m²-rainokoak: 6,00 euro egunean, saltoki bakoitzeko.
  • Salguneak, 10 m²-tik goitikoak: 9,00 euro egunean, saltoki bakoitzeko.

–Irekitzeko lizentzien eta jarduerakoen tasak:

  • 1. epigrafea: Jarduerarako lizentzia eta lizentziaren funtsezko aldaketa eta berrikuspena:
  • Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.A, 4.B eta 4.C eranskinak: 1.586,00 euro.
  • Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.D eranskina: 1.222,00 euro.
  • 4/2005 Foru Legeari lotu gabeko jarduerak: 500,50 euro.
  • Lizentzian atzera egitea: 169,00 euro.
  • 2. epigrafea: Irekitzeko lizentzia, aldaketa, hasitakoan kontrola egitea, lizentziaren ordez erantzukizuneko aitorpena edo aurreko jakinarazpena aurkeztu behar bada:
  • Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.A, 4.B eta 4.C eranskinak: 1.586,00 euro.
  • Jarduera sailkatuak, 4/2005 Foru Legea, 4.D eranskina: 1.222,00 euro.
  • Gerora egiaztatzea 4/2005 Foru Legeari lotu gabeko jarduerak: 500,50 euro.
  • Irekitzeko lizentzian atzera egitea edo aurreko jakinarazpenari uko egitea: 169,00 euro.
  • 3. epigrafea: Lizentziak eskualdatzea: 50,00 euro.
  • 4. epigrafea: Eskakizunak. Txosten tekniko gehigarria: 357,50 euro/txostena.

–Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak:

  • 1. epigrafea: 376,66 euro + iragarkiak prentsan argitaratzeko gastuak:
  • Antolamendurako plan partzialak edo bereziak tramitatzea.
  • Udal Plan Orokorreko Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala, plan partzialak, plan bereziak, unitatearen mugak ezartzea, erabilera aldaketak.
  • Xehetasun azterlanak.
  • Lurzatiketak eta birzatiketak.
  • 2. epigrafea: Urbanizazio obrak gauzatzeko aurrekontuaren %1,5 + prentsan argitaratzeko gastuak:
  • Partikularrek sustatutako eta eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.
  • 3. epigrafea:
  • Obra lizentzia. obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:
  • 3.000 euro bitarte: 54,60 euro.
  • 15.000 euro bitarte: 91,00 euro.
  • 30.000 euro bitarte: 169,00 euro.
  • 60.000 euro bitarte: 227,50 euro.
  • 150.000 euro bitarte: 286,00 euro.
  • 300.000 euro bitarte: 390,00 euro.
  • 600.000 euro bitarte: 572,00 euro.
  • 600.000 eurotik gora: 715,00 euro.
  • Obra lizentziak tramitatzeko tasak: 169,00 euro.
  • Tasa, udal teknikariak eskatutako txosten gehigarriagatik: 357,50 euro/txostena.
  • 4. epigrafea:
  • Aurreko jakinarazpena. obra gauzatzeko aurrekontuaren arabera:
  • 3.000 euro bitarte: 54,60 euro.
  • 15.000 euro bitarte: 91,00 euro.
  • 30.000 euro bitarte: 169,00 euro.
  • 60.000 euro bitarte: 227,50 euro.
  • 150.000 euro bitarte: 286,00 euro.
  • 300.000 euro bitarte: 390,00 euro.
  • 600.000 euro bitarte: 572,00 euro.
  • 600.000 eurotik gora: 715,00 euro.
  • Jakinarazpena edo erantzukizuneko aitorpena kentzeko tasa: 169,00 euro.
  • Tasa, udal teknikariak eskatutako txosten gehigarriagatik: 357,50 euro/txostena.
  • 5. epigrafea: 263,66 euro.
  • Hirigintza hitzarmenak.
  • 6. epigrafea: 169,00 euro/lurzatia.
  • Lur banantzeak.
  • 7. epigrafea:
  • Eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentziak. Obra gauzatzeko behin betiko aurrekontuaren arabera:
  • 60.000 euro bitarte: 169,00 euro.
  • 150.000 euro bitarte: 234,00 euro.
  • 300.000 euro bitarte: 299,00 euro.
  • 600.000 euro bitarte: 364,00 euro.
  • 600.000 eurotik gora: 455,00 euro.

Bigarrena.–2016ko egutegi fiskala onestea ordainarazpenetarako:

–Pasabideak:

  • Ordainagiri helbideratuak: urtarrilaren 20a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: urtarril osoan.
  • Altak: Udal diruzaintzan.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga:

  • Ordainagiri helbideratuak: Otsailaren 5a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: otsail osoan.
  • Altak: autolikidazioaren bidez.

–Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa:

  • Lehenengo seihilekoa:
  • Ordainagiri helbideratuak: ekainaren 5a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: ekain osoan.
  • Bigarren seihilekoa:
  • Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 5a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: azaro osoan.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga:

  • Ordainagiri helbideratuak: azaroaren 20a.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: Abenduaren 20 arte.
  • Bajak jarduera uzteagatik: Udal Diruzaintzan.

–Herrilurren aprobetxamenduen kanona:

  • Ordainagiri helbideratuak: Abenduaren 15.
  • Helbideratu gabeko ordainagiriak: abendu osoan.

–Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak:

Udal diruzaintzan, luzatzen direnean.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga.

–Tasak hilerriko zerbitzuak egiteko.

–Irekitzeko lizentzien eta jarduerakoen tasak.

–Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak tramitatzeko tasak:

  • Likidazioan berean adieraziko da noiz bukatzen den borondatezko ordainketa egiteko epea.
  • Helbideraturik ez dauden likidazioak udal diruzaintzan ordaindu behar dira edo herriko banku entitateetan, adierazten den epea bukatu baino lehen.
  • Helbideraturik dauden likidazioak hilabete bakoitzeko 5ean eta 20an kobratuko dira, eta mugaegun bakoitzean kobratuko dira borondatez ordaintzeko egun horretarako bukaturik dagoen epea dutenak.

Hirugarrena.–Erabaki honek 2016ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Laugarrena.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.4 artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenantza fiskalak aldatutzat jotzen dira erabaki honek ukitzen dituen heinean, eta 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina hasiko dira aplikatzen.

Bosgarrena.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, erabaki honetako udal ordenantza fiskalen tarifak, hasiera batean onesten direnak, Udalaren iragarki oholean egonen dira ikusgai hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunei bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Behin betiko onetsitzat joko dira, epe hori erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iraganez gero.

Seigarrena.–Iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta ediktuak Andosillako Udaleko iragarki oholean, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.6.a) artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz. Orobat, ohartarazten da erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daitekeela hautara, Nafarroako Toki Ogasunak arautzen dituen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan oinarrituz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Andosillan, 2015eko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1516276