253. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

21/2015 FORU LEGEA, abenduaren 16koa, Garapen Ekonomikorako Departamenturako kreditu-gehikuntza ematen duena, 2.175.000 eurokoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK:

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

Foru Legea, Garapen Ekonomikorako Departamenturako kreditu-gehikuntza ematen duena, 2.175.000 eurokoa.

ZIOEN AZALPENA

Garapen Ekonomikorako Departamentuan ikusi denez, Nafarroako Zentro Teknologikoei laguntzeko 2015eko ekitaldian aurrekontuetan ezarritako diru-kopuruak ez dira aski.

Horrenbestez, behar horiei aurre egiteko, kreditu-gehikuntza ematen da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 48. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

1. artikulua. Kreditu-gehikuntza ematea.

2.175.000 euroko kreditu-gehikuntza ematen da, ekitaldian Garapen Ekonomikorako Departamentuaren beharrei erantzuteko.

Zenbateko hori aurrekontu kontu-sail honetan aplikatuko da: 180011 18210 7309 467300 “Zentro teknologikoetarako ekarpenak: CENER - CIEMAT Fundazioari funtsak ematea maileguen amortizaziorako”.

2. artikulua. Finantzaketa.

Kreditu-gehikuntza hori aurrekontuko kontu-sail hauen kargura finantzatuko da:

180011 18210 4701 467300 Bono teknologikoak ezagutza arloko zerbitzu intentsiboetarako

500.000,00

84001 18210 7701 467303 kontu-saila, “I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako diru-laguntzak enpresentzat. PO FEDER

500.000,00

180011 18210 7701 467307 Bono teknologikoak proiektu teknologikoetarako. PO FEDER

200.000,00

125005 16420 7709 467902 Banda zabala ezartzeko diru-laguntzak

500.000,00

180003 18330 6031 425200 Kudeaketa energetikorako plana Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan

275.000,00

180003 18330 2276 425200 Energia aurrezpen eta eragimenerako laguntza teknikoa

200.000,00

GUZTIRA

2.175.000,00

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta “Estatuko Aldizkari Ofizialera” igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2015eko abenduaren 16an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.

Iragarkiaren kodea: F1516979