251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 755/2015 prozedura arrunta

Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren bidezko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 755/2015 prozesuan dekretua eman da 2015eko azaroaren 18an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Tygsa Logística 2008 SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Aditzera ematen da dekretu horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar daitekeela, jakinarazi eta ondoko hiru eguneko epean.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko azaroaren 18an.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1515750