4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA
Ediktua. 1123/2015 hitzezko judizioa (PZL 250.2)
Aditzera ematen da epaitegi honetan 1123/15-A hitzezko judizioa bideratzen ari dela, María Martín Lópezek sustatua Álvaro Barandalla Lacunzaren aurka, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren xedapen zatia, hitzez hitz:
Baiesten dut Alberto Miramón Gómara prokuradore jaunak María Martín López andrearen izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta auzi-ihesean den Álvaro Barandalla Lacunza jauna kondenatzen dut 2.784,00 euro ordaintzera, gehi demanda jarri zenetik sortutako legezko interesak, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikulua aplikatuta, eta prozesuko kostuak ordaintzera.
Eta Álvaro Barandalla Lacunzari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2015eko azaroaren 19an.–Justizia Administrazioaren letradua, Maite Arenaza Sarasola.
Iragarkiaren kodea: J1515800