251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 5/2015 prozedura

Iruñean, 2015eko urriaren 2an.

Martín Corera Izu jauna, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 5/2015 hitzezko judizioaren prozedura (250.2 art.) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunak haren kopia du eskura bulego judizial honetan.

Eta Instalaciones Eléctricas Igirza SLri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpenaren aurka ezin dela errekurtsorik aurkeztu, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2015eko urriaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1515683