251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2015eko azaroaren 25ean egin bilkuran, erabaki zuen 1/2015 aldaketa hasiera batean onestea 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

Iragarkiaren kodea: L1516171