2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MILAGRO
1. poligonoko 737., 739., 741., 743. eta 745. lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena
MIlagroko Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1. poligonoko 737., 739., 741., 743. eta 745. lurzatien xehetasun azterlana, Serypro de Viviendas SLk sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Milagron, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Yolanda Ibáñez Pérez.
Iragarkiaren kodea: L1516168