251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Marañongo Udalak, 2015eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasa arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Marañonen, 2015eko abenduaren 2an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1516322