251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARAÑÓN

Hautetsien ordainsariak

Marañongo Udalak, 2015eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

Udalburutzak eman du 2013ko abenduaren 27ko bilkuran hartutako erabakiaren berri; haren bidez aldatu zen hautetsien ordainsarien araubidea, eta onetsi ziren udalkideen ordainsariak osoko bilkuretara joateagatik.

Kontuan harturik 2015ean hautetsiei ordaindu beharreko zenbatekoaren kontzesioa eta ordainketa onesteko Toki Administrazioko zuzendari nagusiak ekainaren 19an eman 209/2015 Ebazpenean ezarritako gehieneko diru kopurua.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. eta 57. artikuluak eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikulua, baita azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaz onetsia den Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikulua ere; guztiak ere udalbatzetako kideen dedikazioari eta lansariei buruzkoak.

Kontuan harturik 2015eko eta 2016ko ekitaldietan toki ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketarako formula ezarri zituen azaroaren 12ko 21/2014 Foru Legearen 3. artikuluan ezarritakoa.

Udalbatzako kideen ordainsari, bilkura-sari eta kalte-ordainei buruz, alkateak aurkeztu proposamena azterturik, Osoko Bilkurak, aho batez, honako erabaki hau hartzen du:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea aldatzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideentzat osoko bilkuretara joategatik: 350 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 700 euro urtean. Erabaki honek atzerako eragina izanen du, 2015eko ekainaren 13tik aurrera, hain zuzen ere.

Bigarrena.–Alkateari 2.100 euro ordaintzea, karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.

Hirugarrena.–Xedatzea Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguan aritzeagatik sortutako egiazko gastuen ordain, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsarien kontuan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira.

Laugarrena.–Aurreko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 3ko 21/2004 Foru Legearen 15 artikuluan agindutakoari jarraikiz. Lege horren bidez ezartzen dira Toki Ogasunei Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagozkien zenbatekoa eta banaketarako formula, 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratuko da.

Marañonen, 2015eko abenduaren 4an.–Alkatea, Laura Corres Martín.

Iragarkiaren kodea: L1516320