251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2015eko aurrekontuko aldaketari buruzko 1. espedientea. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2015eko ekainaren 10eko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontuko aldaketari buruzko 1. espedientea.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta herritarrek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 23/1995 Foru Legearen 214.2. artikuluan 202.ari buruz ezarritakoa betez, eta aipatu Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2015eko abenduaren 2an.–Kontzejuko burua, M.ª Ángeles Zafra Lusarreta.

Iragarkiaren kodea: L1516310