251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udalaren agiri eta espediente administratiboak luzatu, erreproduzitu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2015eko urriaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren agiri eta espediente administratiboak luzatu, erreproduzitu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

2015eko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 6an, bai eta Udalaren iragarki oholean ere, eta legezko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, testu osoa argitara ematen da honen ondotik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean berean indarra har dezan.

Uharten, 2015eko abenduaren 15ean.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

UDALAREN AGIRI ETA ESPEDIENTE ADMINISTRATIBOAK LUZATU, ERREPRODUZITU ETA TRAMITATZEKO TASA

Oinarria

1. artikulua. Konstituzioaren 133.2 eta 142. artikuluek eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 106. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12. artikuluan xedatuarekin bat, udal honek agiri eta espedientea administratiboak luzatu, erreproduzitu eta tramitatzeko tasa ezartzen du, ordenantza fiskal honen arabera arautuko dena.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1) Udalaren artxiboetan dauden plano eta fitxategiak kopiatzea, bai paperean bai euskarri digitalean.

2) Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

3) Kopia eginbidetuak.

4) Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

5) Fotokopiak.

6) Arma txartelak.

7) Eskola garraiorako baimenak.

8) Lanpostuak betetzeko deialdiak.

9) Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

10) Ahalmenak askiestea.

11) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

12) Kontsultei egiten zaizkien txosten eta erantzunak, honako hauek izan ezik: familia berriz elkartzeko eskuragarri dauden etxebizitzei buruzko txostena.

Sortzapena

3. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sorraraziko dira, eta agiri hori ez da emanen edo tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

2. Dena dela, borondatez ordaintzeko ematen den epean, diru-sarrera hauek eginen dira:

a) Hirigintza eta Etxebizitza alorreko kontsultei txostenak eta erantzunak emateagatiko tasak, txostena edo erantzuna onetsi eta tasa likidatzen duen Ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeaketa arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarri diren tasak Udalaren Diruzaintzan sartuko dira, edo Udalak halako gordailu erakunde batean irekita duen kontu korrontean eta, 3.2 artikuluan xedatutakoa izan ezik, ez da eskatutako agiria luzatuko ordainagiririk ez bada.

Iragarkiaren kodea: L1516094