2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELGORRIAGA
Hautetsien ordainsariak
Elgorriagako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen udalkideen hurrengo kalte-ordainak eta bilkura-sariak ezartzea, beren karguan aritzeagatik 2015eko uztailaren 1etik aitzina, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearekin bat:
Lehenbizikoa.–Erabateko dedikazioa eta/edo partziala izanen duten Udaleko kideen zerrenda hau onestea: inor ez.
Bigarrena.–Honako bilkura-sariak eta kalte-ordainak finkatzea:
a) Zerbitzu eginkizunengatik honako dieta hauek hartuko dituzte: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarri zenbatekoak.
Bidaia gastuak: norberaren ibilgailua erabiliz gero, ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarri zenbatekoa ordainduko da. Gaur egun 0,30 euro ordaintzen da egindako kilometro bakoitzeko. Horrez gain, aparkaleku gastuak eta agiri bidez behar bezala justifikatzen direnak ordainduko dira.
Bestelako bidaia gastuak eta abar: agiri bidez justifikatu beharko dira.
b) Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik:
–Organo kolegiatua - Bilkura bakoitzeko zenbatekoa.
–Udaleko osoko bilkura: 90 euro saioko.
–Informazio batzordeak: 45 euro saioko.
Udaleko osoko bilkuretara eta informazio batzordeetara joateagatik Udalbatzako kideek jasotzen duten zenbatekoak ez du gaindituko Nafarroako Gobernuak urtean Elgorriagako Udalari ordaintzen dion konpentsazio ekonomikoa Udaleko kideei konpentsazioa ordaintzeko, ordainsariengatik, kalte-ordainengatik edo bertaratzeengatik, karguak betetzen ari direla.
c) Oposizioetako edo lehiaketetako epaimahaietan edo langileak hautatzeaz arduratzen diren beste organo batzuetan parte hartzeagatik: ekitaldi bakoitzean Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarri zenbatekoak.
Zenbateko horiei Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaie, indarra duen legeriaren arabera.
Hirugarrena.–Erabaki honek 2015eko uztailaren 1eko atzerako eraginak dituela hartuko du indarra.
Laugarrena.–Erabaki hau argitara eman bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Elgorriagan, 2015eko azaroan 30ean.–Alkatea, José Ignacio Olázar Apezteguía.
Iragarkiaren kodea: L1516166