251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERUETE

Lur publikoaren desafektazioa

Berueteko Kontzejuak, 2015eko azaroaren 21an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Hasiera batean onestea, batzarreko gehiengo osoz, Berueteko 502. lurzatiaren desafektazioa, lurzati horretan dagoen ur biltontziaren enkantea egiteko, biltegi gisa erabiltzeko.

2. Baldintza agiria onestea, herrilurretako lur sail hori enkantean ateratzeko, biltegi izateko.

3. Jendaurrean egotea hilabeteko epean, kontzejuaren iragarki oholean jarrita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.

4. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Berueten, 2105eko azaroaren 21ean.–Alkatea, Ascensio Indacoechea Arangoa.

Iragarkiaren kodea: L1516177