2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLIN
Arbeitzako UE-13N unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Allingo Udaleko alkate udalburuak, Eduardo Martinicorena Mortal jaunak, Alkatetzaren abenduaren 2ko 85/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Arbeitzako UE-13N exekuzio unitateko xehetasun azterlana, Manuel Valencia Bergera jaunak prestatua eta Javier Alzueta Samper jaunak sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta egunkari zabalduenetan iragarkia jarrita, eta, halaber, ukitutako jabeei jakinaraziko zaie; epe horretan, nahi duenak aztertzeko modua izanen du, baita egokiak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkezteko ere.
Amillaon, 2015eko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Eduardo Martinicorena Mortal.
Iragarkiaren kodea: L1516316