2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Gizarte-hezitzailearen ordezkapenak egiteko zerrendaren deialdia. Azalpena
2015eko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako deialdiaren 2.1.1.c) oinarrian, izangai guztiendako baldintzetan Hezitzaileen Elkargoaren legezko gaikuntza sartzen dela ulertzen da. Beraz, baldintza horren idazketa hau izanen da: “Gizarte Hezkuntzako diplomadun titulua edo horren baliokidea edukitzea edo dagokion gaikuntza lortu izana, Nafarroako Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofiziala sortzen duen apirilaren 30eko 4/2009 Legearen hirugarren xedapen iragankorreko 1. puntuan ezarri bezala”.
Orkoienen, 2015eko abenduaren 15ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.
Iragarkiaren kodea: L1516811