Iragarkia
251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
123E/2015 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Honen bidez onesten da diru-laguntza publikoen 2016ko deialdia, enplegurako lanbide prestakuntzaren sistemaren esparruan, batez ere langabeei prestakuntza emateko.
Martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretuaren bidez (87. Estatuko Aldizkari Ofiziala, apirilaren 11koa) enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen da. Errege dekretu horretan eskaintzako prestakuntza biltzen da, alegia, xede duena langile guztiei (direla landunak, direla langabeak) lan merkatuaren beharrekin bat datorren prestakuntza ematea, enpresen lehiakortasunaren betebeharrak betetzen dituena eta, horrekin batera, langileen lanbide sustapena eta garapen pertsonala lortzeko nahiak asetzen dituena, gaitasunak emanez lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko eta lana aurkitzeko.
Martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren bidez, Eskaintzako prestakuntzaren arloan enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatu zen, eta azpisistema hori finantzatzeko diru-laguntza publikoak emateko oinarri arautzaileak ezarri ziren.
Agindu horrek arautzen dituen eskaintzako prestakuntzaren modalitateetan, batez ere langabeentzako prestakuntza jarduerak biltzen dira, horien bidez lanbide jardueran modu kualifikatuan aritzeko eta lana aurkitzeko gaitasunak lor ditzaten. Horretarako, lanbideratzeko prestakuntza ibilbide integratuak sustatuko dira.
Abuztuaren 2ko ESS/1726/2012 Aginduak aldatutako martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritakoarekin bat, batez ere langabeentzako diren prestakuntza jarduerak finantzatzeko diru-laguntza publikoak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, deialdi publikoa eginez.
Testuak, gainera, lanetik kanpoko praktika profesionalak arautzen ditu, barnean dela lantokietako prestakuntza praktikoko modulua, profesionaltasunaren ziurtagiriei dagokiena.
Enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema lan esparruan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legeak zenbait aldaketa sartu ditu, eta deialdi honetan jaso dira.
Batez ere langabeei zuzendutako ikastaroen 2016ko programazioa diseinatzeko, Nafarroako Foru Komunitatearentzat lehentasunezkoak diren sektore ekonomikoak eta produkzio arloak identifikatu dira, bai eta sektore eta arlo horiekin lotutako profesionaltasunaren ziurtagiriak ere.
Honako input hauetan identifikatutako sektore, arlo eta ogibideetan oinarrituta ezarri dira, batez ere, 2016ko lehentasunak:
–Espainiako Enplegua Sustatzeko Estrategia.
–Moderna Plana.
–Jarduera Ekonomikoa eta Enplegua Berpizteko Akordioa.
–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Behatokiaren hainbat azterlan, bereziki hau: “Kontratatzeko perspektiben azterketa eta Nafarroako enpresek epe motz eta ertainean gehien eskatuko dituzten profilak”
–Lanbideen Behatokia (SEPE): “Lan eskaintzako profilak”, “Betetzen zailak diren lanbideak” eta “Lan merkatuaren joerak”
–Lanbideen Behatokia (SEPE): “Nafarroako lan merkatuaren 2015eko txostena”
Aurreko lehentasunez gain, kontuan hartu dira enplegu agentziek egindako programazio proposamenak, enpleguaren eta prestakuntzaren diagnostiko pertsonalizatuan eta lan eskaintzaren kudeaketan identifikatu diren beharrak oinarri harturik. Agentzien proposamenek modu erabakigarrian eragiten dute eskaintza programatzeko, Nafarroako eskualdeetan.
Horiek horrela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak batez ere langabeentzako diru-laguntza publikoen 2016ko deialdi hau onetsi du, enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren esparruan.
Horrenbestez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren 11.2 eta 13. artikuluetan xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Diru-laguntza publikoak emateko 2016ko deialdia onestea, Nafarroako Foru Komunitatean batez ere langabeei zuzendutako prestakuntza ekintzak finantzatzeko.
2. Deialdia arautuko duten oinarriak (ebazpen honen I. eranskinean biltzen direnak) eta gainerako eranskinak onestea.
3. 1.215.300 euroko gastua baimentzea, 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, langabeentzat batez ere. Sektoriala eta PE: EGF-YEI Gazte Enplegua” izeneko G/170002/15200/4709/242103 kontu-sailaren kargura, edo gaitzen den kontu-sail baliokidearen kargura, betiere krediturik badago.
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamendua onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58.2 artikuluarekin bat, aipatu kontu-sailean aurrekontu erabilgarririk badago deialdiaren ebazpena eman baino lehen, hasiera batean aurreikusitakoari gehitzen ahalko zaio.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta horren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio Publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan. Errekurtso berberak jar daitezke deialdiaren oinarri arautzaileen aurka.
Iruñean, 2015eko abenduaren 2an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
I. ERANSKINA
Oinarri arautzaileak
1.–Xedea eta aplikazio eremua.
1.1. Ebazpen honen xedea da diru-laguntzak emateko 2016ko deialdia onestea, eskaintzako prestakuntza ekintzak finantzatzeko, presentzialak eta batez ere langabeentzat direnak, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarritako oinarri arautzaileak aplikatuz. Agindu hori enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzeko eman zen.
1.2. Aplikaziorako lurralde eremua Nafarroako Foru Komunitatea izanen da. Prestakuntza ekintzak –barnean direla haiei lotutako balio erantsiko jarduketak– diru-laguntza emateko ebazpenaren egunetik 2016ko ekainaren 30era bitartean eginen dira. Salbuespenez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimenduta, bigarren seihilekoan egin daitezke, baina abenduaren 1a baino lehen bukatuko dira.
1.3. Deialdi honetako II. eta III. eranskinetan zerrendatutako prestakuntza ekintzak lagunduko dira diruz. III. eranskinekoak erreserbako prestakuntza ekintzak dira. Besteekin batera esleituko dira, baina horiek eman eta gauzatzeko, aurrekontu erabilgarririk egon behar da. Hori gertatzen bada, III. eranskineko ordenan emanen dira ekintzak.
2.–Diru-laguntzen helburua eta emateko baldintzak eta printzipioak.
2.1. Deialdi honen bidez emanen diren diru-laguntzen helburua da prestakuntza ekintzak, batez ere langabeei zuzenduak, finantzatzea, horiei lan merkatuko beharrekin bat datorren prestakuntza emateko, kontuan hartuz enpresen produktibitate eta lehiakortasunaren ondoriozko eskaerak eta langileek lanbidean aurreratzeko eta garapen pertsonala lortzeko dituzten asmoak.
2.2. Prestakuntza jardueren helburua prestakuntza ematea da, lanbideetan modu kualifikatuan aritzeko eta lan merkatuan sartzeko gaitasunak lortzeko. Horretarako, laneratzeko prestakuntza ibilbide pertsonalizatuak sustatuko dira eta, horietan, orientazioko jarduerak eta lanetik kanpoko praktika profesionalak ere sartuko dira.
2.3. Diruz laguntzen den jarduera eskaeran ezarri bezala egin beharko da, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onetsi eta onartzen dituen aldaketekin, halakorik bada, betiere beste inoren eskubideei kalte egin gabe.
2.4. Diru-laguntzak norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, deialdi baten bidez, objektibotasun, berdintasun, gardentasun eta publizitate irizpideak aintzat hartuz.
3.–Ekintzak finantzatzeko aurrekontua.
Deialdi honetako ekintzak 2016ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. Enplegurako lanbide prestakuntza, langabeentzat batez ere. Sektoriala eta PE: EGF-YEI Gazte Enplegua” izeneko G/170002/15200/4709/242103 kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, edo kontu-sail baliokidearen kargura, betiere krediturik badago.
Bekak eta laguntzak 2016ko gastuen aurrekontuan horretarako gaitzen den kontu-sailaren kargura finantzatuko dira, betiere krediturik badago.
4.–Entitate onuradunak.
4.1. Oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunak izaten ahal dira prestakuntza entitateak, publikoak edo pribatuak, baimendurik daudenak enplegurako lanbide prestakuntza emateko eta/edo behar den erregistroan inskribaturik, barnean direla titulartasun pribatuko lanbide heziketako ikastetxe bateratuak.
Behar den prestakuntza espezialitatea emateko baimendurik eta/edo inskribaturik egon beharko dute entitate horiek deialdia argitaratzen den egunean, Prestakuntza Zentro eta Entitateen Estatuko Erregistroan, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan.
4.2. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako egoeraren batean dauden pertsonak edo entitateak ezin izanen dira onuradun izan.
5.–Ekintzak egitea.
5.1. Deialdi honetan araututako prestakuntza jarduerei aplikatuko zaie martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 17. artikuluaren 4., 5., 6. eta 7. idatz-zatietan ezarritakoa, 5.2 puntuan xedatutakoa galarazi gabe.
5.2. Onuradunak zuzenean gauzatuko ditu ekintza horiek. Onuraduna prestakuntza zentro edo entitate bat izanen da, estatutuetan bere eskumenen barruan prestakuntzaren garapena duena, eta ezin izanen du hirugarrenekin azpikontratatu. Ondorio horietarako, onuradunak diruz lagundutako prestakuntza emateko irakasleei egiten dien kontratazioa ez da azpikontrataziotzat hartuko.
5.3. Irakasleek bete behar dituzte prestakuntzaren eta esperientzia profesionalaren arloetako aginduak, profesionaltasunaren ziurtagiri bakoitzaren IV. atalean biltzen direnak, eta frogatu behar dute irakasteko eskatutako gaitasuna dutela, profesionaltasunaren ziurtagiri horri buruzko errege dekretuaren xedapen orokorren 6. artikuluko 3. puntuan adierazia, kontuan izanik martxoaren 15eko 189/2013 Errege Dekretuak egin dituen aldaketak.
Behin esleituta nork emanen duen modulu bat (edo batzuk), ziurtagiriaren prestakuntza planifikatzean, zentroak egiaztatuko du irakaslearekin batera horrek baldintzak betetzen ote dituen modulu hori(ek) emateko.
Irakasleak modulu hori emateko baldintzak bete dituela frogatu badu, zentroak jakinaraziko du irakasleak parte hartuko duela prestakuntza ekintzan, ikastaroaren hasiera jakinaraztearekin batera.
Irakasleak hori frogatu ez badu, zentroa arduratuko da berrikuspena eskatzeaz eta irakaslearen dokumentazioa aurkezteaz NEZeko Garapen Atalean, “Profesionaltasunaren ziurtagirien moduluetako prestatzailearen eta tutore prestatzailearen betekizunak frogatzeko prozedura” agiriaren arabera, Enpleguaren Atarian dagoena, zentro laguntzaileen orrian:
Diru-laguntza ematen den unetik aurrera, zentroak badauka emandako modulu(ar)en prestatzaileei buruzko dokumentazioa aurkeztea eta berrikuspena eskatzea. Prestakuntza ekintza hasi baino 15 egun natural lehenago egin behar da gutxienez tramite hori.
5.4. Entitate onuradunaren ardura izanen da, prestakuntza ekintzaren hasieran, ikasleei Kualifikazioen Sistema Nazionalaren berri ematea, ikastaroak sistema horretan duen tokiari buruzko informazioa barne. Halaber, ikastaroan parte-hartzeak dakartzan betebeharren berri emanen die, bai eta laguntzei eta bekei buruzko informazioa ere.
6.–Prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenak.
6.1. Honako hauek hartzen ahalko dute parte deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza ekintzetan:
a) Lehentasunez, eta gutxienez prestakuntza jarduera bakoitzean parte-hartzaile guztien %60 izanez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda dauden langabeek. Eskaera eginda, langabeak martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduan ezarri eta oinarri hauetan biltzen diren beka eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira. Zuzenean emanen dira, martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretuan ezarritako prozedurari jarraituz.
b) Lehentasunik gabe, eta gehienez prestakuntza jarduera bakoitzean parte-hartzaile guztien %40 izanez, Nafarroako Foru Komunitatean kokatuta dauden lantokietako landunek. Bete gabeko ikasposturik gelditzen bada, onartuko dira Nafarroako Foru Komunitatetik kanpo lanean diren Nafarroako Foru Komunitateko egoiliarrak.
Administrazio Publikoen zerbitzuko langileek ezin izanen dute ekintza horietan parte hartu.
Langileak prestakuntzaren hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera joko da landunak ala langabeak diren. Langabetzat jotzeko, langileek, gainera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon beharko dute.
6.2. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren enplegu atarian egiten ahalko da inskripzioa. Bestela, eredu ofiziala erabiliz beteko da eskabidea, eta lan agentzietan edo prestakuntza zentroetan aurkezten ahalko da. Kasu horretan, prestakuntza zentroek eskabideak lan agentziei emanen dizkiete, erregistra eta egiazta ditzaten eta, bidezkoa bada, aurreko hautaketa egin dezaten. Ikastaroen eskatzaileek, lan agentziek haien ikasketa mailari buruzko informaziorik ez badute, eskatutako betebeharra frogatzen duen titulua edo ziurtagiria aurkeztu beharko dute.
6.3. Prestakuntza ekintzak 15 laguneko taldeentzat dira, eta talde bakoitzean 6.1 oinarriaren a) eta b) ataletako portzentajeak errespetatuko dira. Zentroek 20 laguneko taldeentzat eman ditzakete prestakuntza, horretarako egiaztaturik badaude, eta langabeekin osatuko dituzte talde horiek, ahal dela. 15. ikaspostutik gora dauden pertsonak ez dira kontuan hartuko likidazioa egiteko, baina egiaztaturik egonen dira prestakuntza probetxuz bukatzen badute. Asegurua izan beharko dute, 7.2 oinarrian ezarritako moduan.
Sartzeko baldintzak betetzen dituzten eskaeren kopuruak gainditzen duenean talde baterako ezarritako ikasle kopurua, hautapen prozesu bat eginen da.
Kasuan kasuko enplegu agentziak hautaketa bat eginen du aurretik, prestakuntza zentroari igorriko zaiona. Prestakuntza zentroak behin betikotzat onartuko du aurreko hautaketa hori, edo, bestela, hautaketa eginen du aurreko hautaketa hori abiapuntu hartuta.
Lan agentziak, ahal dela, lehentasun hurrenkera honi eta irizpide hauei jarraikiz eginen du aurreko hautaketa:
A.–Langabeek lehentasuna izanen dute landunen aldean. Salbuespenez, profesionaltasunaren ziurtagiri baten zati bat programatzen den ikastaroetan, ziurtagiri horren bestelako prestakuntza moduluren bat egiaztaturik dutenek lehentasuna izanen dute, langabeak ala landunak izan. Ziurtagiri horren bestelako prestakuntza modulu gehiago egiaztaturik dauzkatenek lehentasuna izanen dute gutxiago dauzkatenen aldean. Edonola ere, langabeen eta landunen arteko parte-hartzearen portzentajea errespetatu beharko da.
B.–Pertsona hauek ere izanen dute lehentasuna, ondoren zehazten den hurrenkeran eta aurreko puntua errespetatuz:
B.1. Prestakuntza prozesuaren ondoren kontratatuak izateko konpromisoa frogatzen dutenek.
B.2. Justifikazio txosten arrazoituaren bidez, enplegu agentzietako orientazio zerbitzuek bideratzen dituztenek, bai eta enpleguko zentro integralek eta orientazio arloan Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean ari diren entitateek bideratzen dituztenek ere.
B.3. Ikastaro bakoitzean lehentasunezko betebeharra betetzen dutela frogatzen dutenek, bai eta lan esperientziagatik edo bestelako arrazoiengatik ikastaroaren ezaugarrietarako egokitasuna frogatzen duten eskatzaileek ere.
B.4. Aurre-aurreko seihilekoan ikastarorik egin ez duten pertsonei ere lehentasuna emanen zaie.
C.–Irizpide hauek erabili ondoren eskatzaile batzuk berdinduta geratuz gero, TAS 718/2008 Aginduaren 6. artikulua betez, talde hauei emanen zaie lehentasuna: emakumeei, desgaitasunen bat dutenei eta kualifikazio apaleko pertsonei.
Aurreko irizpideak aplikatuta, litekeena da prestakuntza modulu batzuk dituen ikastaro batean horietako bat egiaztaturik duten pertsonak onartu behar izatea. Kasu horretan, ikastaroko modulu egiaztatu gutxien dituenak izanen du lehentasuna. Pertsona horiek ez daude behartuta ikastaroan parte-hartzera egiaztaturik dituzten moduluak irakasten diren bitartean, eta zentroek horren berri eman beharko diote Nafarroako Enplegu Zerbitzuari. Ondorio guztietarako, ikastaro osoan bertaratu izan balira bezala joko da; hala ere, prestakuntza ekintzaren likidazioa egitean, zentroak benetan bertaratu ziren egunak kobratuko dizkie pertsona horiei.
Prestakuntza zentroak asmoa baldin badu hautaketa egiteko, azaldu eta zehaztu beharko du, sakonki, zer irizpide erabiliko dituen, eskaerarekin batera doan proposamenean. NEZak irizpide horien berri emanen du ikastaroaren zabalkunde fitxetan. Hautaketa egin ondoan, zentroak Nafarroako Enplegu Zerbitzuari emanen dizkio horren emaitzak, eskaeran proposatutako irizpideen aplikazioarekin bat eginen dutenak.
Profesionaltasunaren ziurtagirietako prestakuntza moduluak eskaintzen badira eta hautaketa prozesu batean gaitasun giltzarria ebaluatu behar bada atzerriko hizkuntza batean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak proposatuko ditu aditu ebaluatzailea eta ebaluazio probak. Zentroak finantzatuko ditu gastuak, eta prestakuntza jardueraren zuzeneko kostutzat hartuko dira finantzaketaren ondorioetarako.
6.4. Ikasleek prestakuntza ekintzetara joan behar dute, eta haiek aprobetxatu. Honako hauek dira baztertuta gelditzeko arrazoiak:
a) Arrazoitu gabeko hiru hutsegite baino gehiago hilabete batean.
b) Prestakuntza ekintza ez aprobetxatzea.
c) Prestakuntza ekintzaren garapen arrunta trabatzea.
d) Begirune edo adeitasun falta irakasleekiko, ikaskideekiko edo prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko langileekiko.
e) Prestakuntza ematen duen entitate edo zentroko instalazioak eta ekipamenduak behar bezala ez erabiltzea.
f) Zentroko funtzionamendu araudian ager daitekeen beste edozein.
7.–Bekak eta laguntzak.
7.1. Prestakuntza ekintzetako parte-hartzaileek ondoren aipatzen diren beka eta/edo laguntzak hartzen ahalko dituzte, horietariko bakoitzerako betebeharrak betetzen badituzte. Prestakuntza zentroek ebazpenak emateko prozesuak kudeatzen laguntzen ahalko dute. Langabeek baizik ezin izanen dituzte hartu aipatzen diren beka eta laguntza guztiak, inola ere ez landunek. Langabetzat edo landuntzat jotzeko, prestakuntza jarduera hasten den eguneko egoera hartuko da aintzat, edo parte-hartzailea ikastaroa hasi ondoren hasten bada, parte-hartzailea ikastaroan sartzen den eguneko egoera.
Bekak edo laguntzak eskuratzeko eskubidea galduko da, prestakuntza ekintza bakoitzean hilean justifikaziorik gabe hirutan baino gehiagotan huts eginez gero. Nolanahi ere, ikasleak ez du eskubiderik izanen prestakuntza ekintzara agertu ez den egunei dagokien laguntza edo beka jasotzeko.
Langabeek laguntza edo beka eskatu behar dute eta beharrezko dokumentazioa aurkeztu, hilabeteko epean prestakuntza ekintza hasten denetik aurrera, edo, hark hilabete bat baino gutxiago irauten badu, prestakuntza ekintza hori bukatu aurretik.
Hiru hilabete baino gehiago irauten duten prestakuntza ekintzen kasuan, tarteko bidalketa bat egin daiteke, eskabidearekin eta prestakuntzara bertaratu izanaren frogagiriekin eta eskatutako beka edo laguntzari buruzko dokumentazioarekin, epe horri dagozkionekin.
Ondoren zehazten dira bekak eta laguntzak:
–Minusbalioa dutenentzako beka.
%33ko edo hortik gorako desgaitasuna dutenentzat, betiere Estatuko edo autonomia erkidegoko erakundeak egiaztaturik. Horretarako, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari agiri horren fotokopia aurkeztu beharko zaio. Jarduerara joaten diren egun bakoitzeko 9 euro kobratuko dituzte. Pertsona batek egun berean Nafarroako Enplegu Zerbitzuak finantzatutako programetako bi ikastarotan edo gehiagotan parte hartzen badu, bakarrik haietako baten arabera kobratuko du beka hau.
–Garraiorako laguntza.
Prestakuntza ekintzara joaten diren langabeek eskubidea izanen dute garraio publikorako laguntza izateko. Parte-hartzailearen helbidea ezartzerakoan, aurkezten diren agirietan diferentziarik badago, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ikastaroa hasi edo parte-hartzailea sartzen deneko egunean lan agentziako datu basean ageri dena hartuko du helbidetzat.
- Prestakuntzara joateko hiri-garraio publikoaren sarea erabiltzen badute, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 1,5 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute.
- Beharrezkoa balitz hiriarteko garraio publikoa erabiltzea, bertaratzen diren ikastaro eta egun bakoitzeko gehienez ere 15 euroko laguntza jasotzeko eskubidea izanen dute. Hiriarteko lekualdaketan garraio publikoa erabili beharrak eragindako benetako gastua garraio txartelen bitartez frogatuko da.
- Ikaslearen helbidetik zentrorako joan-etorrirako garraiobide publikorik ez badago, edo garraiobide horrek ordutegi erregular bat ez badu prestakuntza ekintzarako egokia, norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntzarako eskubidea izan daiteke. Gorabehera hori laguntzaren ordainketan eskudun den organoak aztertu beharko du. Norberaren ibilgailua erabili beharraren ondoriozko laguntza kilometroko 0,19 eurokoa izanen da, bertaratze egun eta ikastaro bakoitzeko 15 euroko mugarekin.
–Mantenurako laguntza.
Goizez eta arratsaldez garatzen diren jardueretan parte hartzen duten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, baldin eta horixe bada ikastaroaren ohiko ordutegia (eta ez salbuespenezkoa) eta bizilekua ikastaroa ematen deneko herritik 20 km baino gehiagora badute. Laguntza horren zenbatekoa 12 eurokoa izanen da ikastaroko egun bakoitzeko.
–Ostaturako eta mantenurako laguntza.
Laguntza horretarako eskubidea izanen da, garraio sarea dela-eta joan-etorriak klaseak hasi aurretik eta bukatu ondoren egunero egin ezin direnean eta langabearen bizilekua ikastaroa ematen den herritik 120 km baino gehiagora dagoenean. Betiere, gorabehera hori Nafarroako Enplegu Zerbitzuko organo kudeatzaileak aitortu beharko du. Gehienez ere 60 euro hartzen ahalko da egunean. Horretarako, behar den moduan eta epean, alokairuaren edo ostatuaren faktura edo beste edozein frogagiri aurkeztu beharko da. Gainera, langabeak hasierako eta bukaerako joan-etorrien zenbatekoa kobratzen ahalko du, gehienez ere 15 euro, biak baturik.
–Lana eta familiako eginkizunak bateratzeko laguntza.
6 urtetik beherako haurrak edo 2. mailarainoko mendekotasuna duen ahaideren bat dituzten langabeek hartzen ahalko dute laguntza hau, betiere horiek onuradunarekin bizi badira, eta prestakuntza jarduera hastean betebehar hauek betetzen badituzte:
- Lan eskaintza egokiei uko egin ez izana.
- Lanbide sustapena, prestakuntza edo birmoldaketako jardueretan parte hartzeari uko egin ez izana, langabezia-sorospena edo kotizaziopeko prestazioa agortzen denetik hilabeteko epean.
- IPREM-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren %75etik gorako errentarik ez izatea. Ulertuko da betebehar hori betetzen dela familia unitatea osatzen duten kide guztien errenten baturak, kideen kopuruarekin zatiturik, IPREMen %75 gainditzen ez duenean, martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren 27. artikuluarekin bat.
Laguntza horren zenbatekoa eguneko IPREMaren %75ekoa izanen da, ikastarora ikaslea bertaratzen den egun bakoitzeko.
Laguntza honen ondorioetarako, ondoko dokumentazioa aurkeztu beharko zaio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, dagokionean eskatzen ahal zaionaz aparte: familia liburuaren kopia; kasuan kasuko familiakoaren mendekotasun ziurtagiria, hala balegokio; bizikidetzaren ziurtagiria; familia unitatea osatzen duten guztien diru-sarreren ziurtagiria; erantzukizuneko aitorpena edo zinpeko aitorpena, frogatzeko ez duela jasotzen bestelako laguntzarik edo diru-sarrerarik.
7.2. Deialdi honetako prestakuntza jardueretan parte hartzen dutenentzat, onuradunek asegurua izanen dute jardueretara bertaratzearen ondoriozko arriskua estaltzeko, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik izan ezean, horren berme gutuna, estaldura hau izanen duena, gutxienez: laguntza medikoa, farmazeutikoa eta ospitalekoa, mugarik gabea, ikastaroaren orduetan gertatutako edozein istriputarako; horren barnean, bisitak egiteko irteera baimenduak eta parte-hartzailea bere ohiko bizilekutik ikastaroa ematen deneko tokira joateko behar den denbora (edozein lokomozio-bitartekotan); gutxieneko kalte-ordaina 36.000 eurokoa izanen da heriotzagatik eta gutxienez ere 72.000 eurokoa ezintasun iraunkorragatik, baldin eta egoera horiek ikastaroan, bisitetan eta irteeretan eta in itinere joan-etorrietan sortzen badira.
8.–Lanetik kanpoko praktika profesionalak.
Deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza jardueretan parte hartzen duten pertsonek lanetik kanpoko praktika profesionalak egiten ahalko dituzte, martxoaren 18ko TAS 718/2008 Aginduaren 24. artikuluan arautzen diren baldintzetan. Praktika horiek Nafarroako Foru Komunitatean egin beharko dira, salbu arrazoiren batengatik ezin bada. Arrazoi horiek behar bezala justifikatuko dira, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak baimena eman beharko du aurretik.
Praktika horietan parte hartzen dutenek asegurua izan beharko dute, prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenen baldintza berberetan. Halaber, langabeak aurreko oinarrian aurreikusten diren beken eta laguntzen onuradunak izaten ahalko dira. Horretarako, pertsonak lanetik kanpoko praktika profesionalen hasieran zein lan egoeratan dauden, horren arabera joko da landunak ala langabeak diren.
a) Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratzen ez diren prestakuntza jarduerekin lotutako lanetik kanpoko praktika profesionalak egin daitezke prestakuntza jarduera egin bitartean nahiz jarduera hori egin ondoren, betiere hura ebaluazio positiboarekin gainditzen bada. Praktikak jarduera bukatu ondoren hasten badira, ez dira 30 egunetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Haien iraupena izanen da haiek sortzen dituen ikastaroaren iraupenaren %20tik %100era bitarte, eta ezin da 40 ordutik beherakoa izan.
b) Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratzen diren prestakuntza jarduerekin lotutako lanetik kanpoko praktika profesionalak egin daitezke prestakuntza jarduera egin bitartean nahiz jarduera hori egin ondoren, betiere hura ebaluazio positiboarekin gainditzen bada. Prestakuntza ekintzarekin batera egin ahal izateko, praktikak azken moduluan hasi beharko dira, edo profesionaltasunaren ziurtagiriaren prestakuntza moduluen iraupen osoaren %75etik gora emana egonen da. Praktikak jarduera bukatu ondoren hasten badira, ez dira 4 hilabetetik gora iraganen jardueraren bukaera eta praktiken hasieraren artean. Behar bezala frogatutako kasuetan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren baimena izanda, epe hori luzatzen ahalko da.
Prestakuntza praktikoko modulu hori bakarrik egiten ahalko dute prestakuntza ekintza horretan parte hartu eta kasuan kasuko profesionaltasunaren ziurtagirian aurreikusten diren prestakuntzako modulu guztiak bete dituztenek. Pertsona horiek lantokietan egin behar dituzte prestakuntza praktikoko moduluak, baldin eta profesionaltasunaren ziurtagiria erdietsi nahi badute. Halakoetan, entitate onuradunak erraztasunak emanen ditu hura egiteko. Entitate onuradunak ez badie ikasle guztiei aukera errazten aipatutako praktikak egiteko, ikastaroaren likidazioan 300 euroko penalizazioa izanen luke praktikak erraztu ez zaizkion pertsona bakoitzeko.
Profesionaltasunaren ziurtagiriak lortzera bideratutako prestakuntza ekintzak, lantokietako prestakuntza praktikoko modulua barne, ziurtagiri horiek arautzen dituen legediari jarraikiz eginen dira. Horrez gain, prestakuntza praktikoko modulua Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako argibideei eta prozedurari jarraikiz eginen da.
c) Profesionaltasunaren ziurtagiria lortzeko nahitaezko praktikak ez diren beste batzuk egin nahi dituzten ikasleak badira, haiek baimentzen ahalko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ezarritako prozeduren bidez, eta oinarri honetako a) letran ezarritakoari jarraituko zaio. Kasu horretan, praktikak ematen dituen zentroak interesdunari jakinarazi beharko dio praktikek ez dituztela betetzen profesionaltasunaren ziurtagiriko praktiken moduluaren baldintzak, eta, hortaz, ez dutela ziurtagiri horretatik salbuesten. Interesdunak adostasuna adierazi beharko du.
9.–Eskaerak.
9.1. Eskabideak elektronikoki tramitatuko dira Nafarroako Atarian (http://www.navarra.es/home_eu/), “Izapideak” atalean dagoen deialdiaren fitxan, “Tramitatu” aukeratuz.
Bestela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen duen eredua erabiliko da. Kasu horretan, eskabideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, edo erregistro elektronikoen bidez. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri diren moduetako edozeinetan aurkezten ahalko da.
9.2. Eskatutako ekintzek bat egin behar dute II. eta III. eranskinetan argitaratutako prestakuntzako espezialitateekin, eta baztertu eginen dira baldintza horiek betetzen ez dituztenak.
9.3. Eskabideaz gain, entitateak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu:
a) Eskabidea sinatzen duten pertsonek pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko duten ordezkaritza frogatzen duten agiriak.
b) Helburu bererako eskatu edo harturiko diru-laguntzen adierazpena.
c) Entitateak eskatutako prestakuntza ekintza guztien laburpen orria.
d) Ekintzak esleitzeko frogagiriak, deialdi honen 11. oinarrian adierazten denaren arabera.
e) Eskabidean agertzen den prestakuntza ekintza bakoitzaren aurrekontua. Hautaketa baremoan baloratuko da oinarri hauen dagokion eranskinean ekintza bakoitzerako adierazten den prezioa jaisten bada, betiere 15 laguneko taldeentzat. Puntu honetan 16.4 oinarrian azaldutako hiru ataletako (A, B eta C) zenbatekoak xehakatu behar ez badira ere, justifikazioan kontuan hartuko dira oinarri horrek bakoitzerako ezarritako mugak. Dokumentazio hori gutun-azal itxi batean aurkeztu beharko da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko erregistro orokorrean. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarri diren moduetako edozeinetan ere aurkezten ahalko da. Eskaeraren gainerakoa telematika bidez aurkezten bada, gutun-azal horretan argi eta garbi adierazi beharko dira eskaeraren datu hauek: entitate eskatzailea, deialdia eta erregistro zenbakia (dok. zk.). Ekitaldi publiko batean irekiko dira gutun-azal horiek, eta entitate eskatzaileak bertaratu daitezke.
9.4. Diru-laguntzarako eskaera aurkeztu ondoren, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez baditu, interesdunei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkeztuz, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluarekin bat.
Ez dira tramitera onartuko deialdian ezarritako epean aurkezten ez diren eskaerak; horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.
10.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
11.–Balorazio irizpideak.
A.–Aurkeztutako eskaeren balorazio teknikorako, irizpide hauek hartuko dira kontuan:
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko teknikariek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Prestakuntza Zerbitzuak diruz laguntzen dituen prestakuntza ekintzetan parte hartzen duten pertsonei egindako inkestetan prestakuntza zentroek aurre-aurreko ekitaldian eskuratu duten puntuazioa, aurkezten den lanbide arloari dagokionez. Ekintza horiek enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren deialdiaren barruan daude (batik bat langabeei zuzenduta). 0-4 tartea.
Proposamen horiek baloratzean, inkestetako 3tik 4ra doan tarte bat hartuko da kontuan. Ezarritako tartearen gutxieneko balioari (3) ez zaio punturik emanen, eta gehieneko balioari (4), berriz, 10 puntu. Hainbanaketa proportzionala eginen da 3tik 4ra doan tarte horretan.
Lehen aldiz lehiatzen diren zentroek desabantailarik ez izateko, zentro horien puntuazioa izanen da aurreko urteko zentroek lortu zuten puntuazioaren batez bestekoa.
2. Parte-hartzaileak prestakuntza ekintzekin zerikusia duten lanetik kanpoko praktika profesional borondatezkoetan sartzea, zein lanbide arlotara aurkezten den, horretakoetan. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak diruz lagunduko ditu praktika horiek, enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisisteman. 2014an eta 2015ean hasten diren praktikak kontuan hartuko dira soilik.
Pertsonak kontuan hartuko dira soilik haien praktikak irauten badu hura sortu zuen prestakuntza ekintzaren %20 gutxienez, non ez den kontrako kasurik gertatzen, profesionaltasunaren ziurtagiriekin erlazionatuta.
Zentro bakoitzerako, bi balorazio mota eginen dira: bata, absolutua, eta bestea, erlatiboa. Balorazioa bien arteko batura izanen da, gehienez ere 10 puntukoa.
–Balorazio absolutua, 5 puntu bitarte. Lanetik kanpoko praktika borondatezkoetan hartutako pertsona bakoitzeko: 0,20 puntu.
–Balorazio erlatiboa, 5 puntu bitarte. Baloratuko da praktika hauek egin dituzten pertsonen kopurua, aintzat harturik zenbat diren guztira ikastaroetan parte hartu eta prestakuntza bukatu dutenak, eta honako puntuazio hau emanen da:
Praktika hauek egin dituzten pertsonen portzentajea 100 bada, aintzat harturik prestakuntza ekintzetako parte-hartzaile guztien kopurua: 5 puntu. Txikiagoa bada, dagokion puntuazioa, banaketa proportzionala eginda.
3. Entitatearen gaitasun teknikoa eta esperientzia.
Puntuazioa, osotara: 20 puntu, honelaxe banaturik:
3.1. Baliabide materialak eta giza baliabideak: 8 puntu bitarte.
3.1.1. Zentroak dauzkan baliabide materialen arabera: 4 puntu bitarte.
Prestakuntza emateko zentroan eskatzaileak dituen ikasgela egiaztatuen kopurua:
–1etik 3ra bitarte = 0,5 puntu.
–4tik 6ra bitarte = puntu 1.
–7tik 10era bitarte = 1,5 puntu.
–10 baino gehiago: 2 puntu.
Prestakuntzarako berariaz erabiltzen diren espazio fisikoen metro karratuen batura, ikasgela egiaztatuak kenduta (espazioak identifikatu behar dira haiei dagozkien metro karratuekin, esate baterako: liburutegia: 60 m², etab.):
–100 m²-ra bitarte = 0,5 puntu.
–101 m²-tik 200 m²-ra bitarte = puntu 1.
–201 m²-tik 500 m²-ra bitarte = 1,5 puntu.
–500 m²-tik gora = 2 puntu.
3.1.2. Giza baliabideei dagokienez, prestakuntzarako langile plantillaren bataz bestekoa baloratuko da, aurreko urteko gizarte aseguruetan islatua (langileen kopurua dedikazioaren arabera taldekatu, esate baterako: prestatzaileak, 3, etab.). Halaber, 2 autonomora bitarte gehitzen ahal dira, entitateko bazkideak lan modalitate horretaz baliatzen badira: 0,5 puntu pertsona bakoitzeko, eta 4 puntu gehienez.
3.2. Entitatearen esperientzia: 7 puntu gehienez.
3.2.1. Esperientzia kudeaketa-bolumenaren arabera, hau da, NEZak aurreko urtean diruz lagundutako prestakuntzan egiaztatutako enplegurako prestakuntzako deialdietan eman eta gauzatu diren diru-laguntzen batura (enplegurako lanbide prestakuntzaren azpisistemaren esparruan eta batez ere langabeei zuzenduta): 2 puntu bitarte.
–Esperientziarik ez = 0 puntu.
–50.000 euro bitarte = 0,4 puntu.
–50.001 eurotik 100.000 eurora bitarte = 0,8 puntu.
–100.001 eurotik 150.000 eurora bitarte = 1,2 puntu.
–150.001 eurotik 200.000 eurora bitarte = 1,6 puntu.
–200.000 eurotik gora = 2 puntu.
3.2.2. Entitatearen esperientzia. 5 puntu bitarte baloratuko da profesionaltasunaren ziurtagiri berriei lotutako ikastaroak ematean frogatutako esperientzia. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Prestakuntza Zerbitzuaren azken 5 urteotako prestakuntza deialdietan zein lanbide arlotara aurkezten den, hartako prestakuntza espezialitateekin izanen dute ikustekoa ikastaroek. Gehieneko 5 puntu horiek lortzeko, 2.500 ordu emanak eduki beharko dira. Beheko kopuruekin, zati proportzionala kalkulatuko da.
3.3. Kalitatearen ziurtagiriak: 5 puntu bitarte.
Eskaera egiten denean, ISO edo EFQM kalitatearen ziurtagiri indardun bat edukitzea (“Bikaintasunarekiko konpromisoari buruzko diploma” edo maila goragokoa), edo prestakuntza arloko jarduera daukaten kalitatearen ziurtagiriak edukitzea, maila bereko edo maila goragokoak izan, edo haietakoren bat berritzeko prozesuan egotea, 5 puntu.
4. Efizientzia ekonomikoa.
Oinarri arautzaile hauetan proposatutako preziotik jaisten den kopurua baloratuko da, proportzioan. Baremoan 0,5 puntu lortuko da II. eta III. eranskinetan ekintza bakoitzerako adierazten den preziotik jaisten den ehuneko bakoitzeko. Gehienez ere 10 puntu emanen dira.
5. Prestakuntza proposamenaren balio erantsia. Tailerrak eta informazio profesionala: 5 puntura bitarte.
5.1. Tailerrak. Gai hauetakoren bat izanen dute: 3,5 puntura bitarte.
–Espezialitatearen profil profesionalari edo profesionaltasunaren ziurtagiriari lotutako gaitasun zeharkakoak.
–Gaitasunak lana bilatzeko: marka pertsonala, sare sozialak, enplegu atariak.
–Gaitasunak enplegugarritasunerako: aldaketetara egokitzeko gaitasuna, ekimena, motibazioa, bezeroarentzako orientazioa eta emaitzetarako orientazioa, komunikazioa, gatazkak konpontzea, talde lana, norberarenganako konfiantza, enpatia, ekintzailetza, lidergoa.
–Lean management kultura.
–5 S metodologia.
–Lean metodologiak.
–Kalitatearen oinarrizko tresnak.
–EFQM bikaintasun-eredua.
Tailerrek, gutxienez, 4 ordu iraunen dute, eta egun bakar batean edo hainbatetan ematen ahal dira.
–4 orduko tailerra = 1,5 puntu.
–6 orduko tailerra = 2,5 puntu.
–8 orduko tailerra = 3,5 puntu.
5.2. Informazio saio profesional osagarriak, ondotik zehazten diren ezaugarriei eta materiei lotuak: 1,5 puntura bitarte. Honako gai hauetako batera egonen dira zuzendurik:
–Informazioa prestakuntza ekintzarekin lotura duten Nafarroako sektoreari edo sektoreei buruz, sare ekonomiko eta produktiboari buruz, enpresakoari buruz, lan merkatuari buruz eta okupazioei buruz.
–Informazioa nazioarteko lan merkatuari buruz eta enplegurako baliabide nazioartekoak, ikastaroko profil profesionalari buruz.
–Profil profesionalaren testuinguru produktiboa eta profesionala, joera teknologikoak, antolaketakoak, lanbidearen eboluzioa.
–Lan bilaketa aktiboa (prestakuntza iraunkorreko sistema Nafarroan, baliabideak enplegurako eta orientazio profesionala Nafarroan...).
–Ekintzailetza, Nafarroako ekintzaileari sostengua emateko sarea.
Informazio saioen kasuan, iraupena 2 ordukoa izanen da, gutxienez.
–2 orduko saioa = 0,75 puntu.
–4 orduko saioa = 1,5 puntu.
Prestakuntza zentroak informazio saio eta tailer horien gaineko informazioa sartu beharko du ikastaroen zabalkundean. Orobat, prestakuntza zentroak konpromisoa hartuko du gutxienez ikasleen %40 bertaratu daitezen. Hori justifikatzeko, prestakuntza ekintza bukatzen duten ikasleen gainean kalkulatuko da aipatutako portzentajea, non ez diren 15 baino gehiago. Kasu horretan, 15en gainean kalkulatuko da. Parte-hartze portzentaje hori ez lortzeak esan nahi du konpromisoa ez dela bete.
Bai orientazio saioak, bai tailerrak eta informazio saioak ikastaroko ikasleentzat izanen dira soil-soilik, eta ez dute Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bestelako finantzaketarik izanen.
Prestakuntza zentroak NEZari emanen dio “Balio Erantsia” ataleko ekintzak egin izanaren erregistro dokumentatua, NEZak bere eskura jarriko duen ereduari jarraikiz.
Prestakuntza zentroaren puntuazioan –eman den espezialitaterako– balorazioa izan duen alderdiren bat betetzen ez bada, edo bakar bat ere betetzen ez bada, deskontu edo murrizketa bat eginen da ikastaro horietako azkeneko likidazioaren kantitatean, kontuan izanik zenbat puntu jaso diren eta ez diren bete dagokion atalean, eta horren araberako proportzioan. Penalizazio moduan hura ez betetzeagatik, lortu bai baina bete ez diren puntuak kenduko dira, %50 handituta. Kalkulatuko da zer portzentaje izan duten puntu horiek azken balorazioan eta portzentaje hori kenduko da justifikatutako diru-laguntzatik.
Esleitzeko prozedura:
Lortutako guztirako puntuazioan berdinketarik izanez gero, eskaera lehenik aurkeztu zuen zentroak izanen du lehentasuna.
Aurreko irizpideak aplikatuz eskaera bakoitzari esleitutako puntuazioa antolaturik, ondokoari jarraituz eginen da hautaketa:
B.–Esleitzeko irizpideak.
II. eranskineko ikastaroak esleitzeko, honela jokatuko da.
Lehenik eta behin, zentro bakar batek eskatu dituen ikastaroak zentro horri esleituko zaizkio.
Gainerako ikastaroak aurretik adierazi baremoa aplikatuz esleituko dira. Lanbide arlo bakoitzaren barnean, ikastaro horien banaketa honela eginen da:
–Banaketan kontuan hartuko dira, gehieneko puntuazioa lortu duen zentroaz gain, honako puntuazio tarte hau duten zentroak: gehieneko puntuaziotik puntuazio horri %50 kentzearen ondoriozko puntuazioa arte.
–Behin tartea ezarririk, lanbide arlo horretan dauden ikastaroak lehentasun hurrenkeraren arabera banatuko dira, aldez aurreko baremazioan zentro bakoitzak lortutako puntuazioari jarraikiz. Ikastaro luzeena puntuazio altuena duen zentroari esleituko zaio, eta, hala, behin eta berriz.
–Aurreko banaketa egin ondoan esleitu gabeko ikastarorik gelditzen bada, horiek aurreko lerroaldean xedatuari jarraikiz banatuko dira.
III. eranskineko ikastaroen esleipena berdin eginen da, salbuespen batekin: iraupenaren ordez, zerrendan duten postuaren arabera eginen da esleipena. Puntuazio altuena duten zentroei eranskin horretan gorago dauden ikastaroak esleituko zaizkie. Lehenbiziko postuetan dauden ikastaroak errazago eman eta gauzatuko dira besteak baino.
12.–Prozeduraren instrukzioa.
12.1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honen xede diren eskaeren gainean ebazpena emateko organo eskuduna.
12.2. Prestakuntza Zerbitzua izanen da eskaeren prozedura instruitzeko organo eskuduna, deialdian finkatutako irizpideei jarraituz.
12.3. Deialdi honetan aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko batzordea kide hauek osatuko dute:
a) Burua: Prestakuntza Zerbitzuko zuzendaria.
b) Kideak: Prestakuntza Zerbitzuko hiru teknikari. Horietako bat idazkari arituko da.
Ebaluazio batzordeak txosten loteslea eginen du. Bertan, deialdian ezarritako irizpideekin bat, eskaeren ebaluazioaren emaitza zehaztuko da zerrenda batean, puntuazio handienetik puntuazio txikienera ordenatuta.
12.4. Ebaluazioa ikusirik, instrukzio organoak ebazpen proposamena aurkeztuko du, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 20. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz.
13.–Ebazpena.
13.1. Instrukzio organoak ebazpen proposamena eginen du, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari igorriko zaio. Diru-laguntzak emateko ebazpena horrexek emanen du.
13.2. Ebazpena ebatzi eta interesdunei jakinarazteko epea sei hilabetekoa izanen da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita. Epe hori ebazpenik jakinarazi gabe bukatzen bada, ezetsitzat joko da eskaera.
13.3. Ebazpenak ez du administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
13.4. Ebazpena jakinarazita, entitate onuradunak 17.1 oinarrian ezarritakoa bete beharko du.
14.–Dokumentazioa aurkeztea eta epeak.
Dokumentuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Hauek izanen dira entrega epeak:
A.–Prestakuntza ekintza bakoitza hasi baino gutxienez ere 5 egun natural lehenago, honako argibide hauek eman beharko zaizkio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari:
1. Ikastaroaren hasieraren jakinarazpena. Jakinarazpena horretarako ezarritako eredu normalizatuaren arabera eginen da. Hartan honako hauek agertuko dira: datak, ordutegia, entitatearen zenbakia eta izena, ikastaroaren zenbakia, katalogoko zenbakia, ekintzaren izena, lekua, gela, egutegia eta irakasleen zerrenda, irakasleen datu baseko identifikazio kodea dutela.
2. Programazio didaktikoa. Profesionaltasunaren ziurtagiriaren ikastaroetan, profesionaltasunaren ziurtagirien jarraipen planaren eranskin hauek eginen dira: CP3-Plangintza didaktikoa, CP4-Programazioa eta CP5-Ebaluazioaren plangintza. Xedetzat profesionaltasunaren ziurtagiririk ez duten ikastaroetan, ereduaren arabera eginen da prestakuntza ekintzaren programa. Diru-laguntza eman ondoren aurkeztuko da dokumentazioa, ikastaroaren hasieraren jakinarazpenarekin batera beranduenez.
B.–Prestakuntza ekintza hasi eta hirugarren eskola eguna arteko epean, hori barne, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari igorri beharko zaio parte-hartzaileen hasierako zerrenda, “Ikastaroaren fitxa” dokumentua erabiliz.
C.–Ikasleak hasteko epea bukatu eta ondoko hiru eguneko epean, honako hau igorri beharko zaio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari:
1. Ikasleen aseguruaren kopia.
2. Onartutako pertsona bakoitzaren fitxa, datatua, sinatua eta osorik betea, fitxarako behar diren agiriekin batera.
D.–Ikastaroak iraun bitarte, altetan eta bajetan izandako gorabeherak bidaliko zaizkio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, “Ikastaroaren fitxa” dokumentua erabiliz, horiek gertatu ahala.
E.–Prestakuntza ekintza bukatu ondoren, eta, kasu guztietan, 12 egun balioduneko epean prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari honako hau igorri beharko zaio:
1. Ikastaroaren fitxa, adieraziz parte-hartzaile bakoitzaren ebaluazioaren emaitza.
2. Asistentzia kontrolaren jatorrizko agiria, prestakuntza saio bakoitzean parte hartu duten parte-hartzaileen eta irakasleen edo prestakuntzako arduradunaren sinadurak biltzen dituena, eredu normalizatuan.
3. Material didaktikoa eman zaien parte-hartzaileen zerrenda, non banatutako materiala eta haiek hartu izanaren agiria edo banatu dela frogatzen duen agiri fede-emailea agertuko baitira.
4. Ikaskuntzaren ebaluazioa. Profesionaltasunaren ziurtagiriaren ikastaroetan, agiri hauetan bilduko da ikaskuntzaren ebaluazioa: CP6-Banakako txostena eta CP7-Ebaluazio akta. Xedetzat profesionaltasunaren ziurtagiririk ez duten ikastaroetan, horretarako dagoen ikastaroaren amaierako akta aurkeztuko da.
5. “Balio erantsia” ataleko proposamenei buruzko dokumentazioa.
F.–Prestakuntza ekintza bukatu ondoren, eta, kasu guztietan, hiru hilabeteko epean prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik aurrera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari honako hau igorri beharko zaio:
1. Prestakuntza ekintzaren gastuen aitorpena eta azken likidazioa.
2. Fakturen jatorrizkoa eta kopia, edo froga gisa antzeko balioa duten kontabilitate agirienak eta haiek ordaindu izanaren dokumentuenak.
3. Profesionaltasunaren ziurtagiriaren ikastaroetan, eranskin hau: CP8-Prestakuntza moduluaren azkeneko proba.
4. Kalitatearen ebaluazioari buruzko dokumentazioa, ondoko oinarrian aurreikusitakoaren arabera.
15.–Kalitatearen ebaluazioa.
Prestakuntzaren etengabeko hobekuntza sustatu eta bermatzeko asmoz, eta martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren V. kapituluan ezarritakoa betez (hori zehaztu zen Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenean), zentro onuradunek ematen duten prestakuntza ebaluatu eta kontrolatu beharko dute. Prozesu hori hiru alderdi hauetan gauza daiteke: ebaluazio galdera-sortak, emaitzen txostena eta hobekuntzen aplikazioa, bidezko bada.
Lehenik eta behin, prestakuntza ekintzen balorazioaren gaineko beharrezko datuak lortzeko, zentroek Estatuko Enpleguko Zerbitzu Publikoaren 2009ko apirilaren 27ko Ebazpenaren eranskinean datorren ebaluaziorako galdera-sorta erabiliko dute. Ikasleek prestakuntza ekintza amaitzean beteko dute galdera-sorta.
Gero, zentroak galdera-sorten emaitzak eta haien balorazioa bilduko dituen txostena eginen du. Hobetu daitezkeen alderdiak hautemanez gero, bai prestakuntza ekintzan berean bai geroko ekintzetan gauzatu behar diren hobekuntzak azalduko dira txostenean. Behin hobekuntza horiek gauzatuta, hautemandako hutsuneak zuzendu diren aztertuko du prestakuntza zentroak.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zainduko du ikasleek behar bezala betetzen dituztela galdera-sortak, betetzen duten unean bertan gainbegiratuz edo gerora egindako kontrolen bidez. Halaber, emaitzak eta ondorioak behar den moduan ateratzen direla zainduko du. Era berean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hobekuntza planean parte hartzen ahalko du eta modu egokian abiarazten dela zainduko du.
Zentroek hiru hilabeteko epea izanen dute, prestakuntza ekintza amaitu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari kapitulu honetan sortutako agiri guztiak aurkezteko, bai paperezkoak bai euskarri digitalekoak.
16.–Diru-laguntzaren justifikazioa eta ordainketa.
16.1. Onuradunak diru-laguntzaren xede den prestakuntza jarduera egin duela frogatu beharko du, eta jarduera horrek sortutako gastuak ere bai. Kostuak frogatzeko eta diru-laguntzak likidatzeko, martxoaren 7ko TAS 718/2008 Aginduaren 14. eta 15. artikuluetan xedatu bezala jokatuko da. Azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 27. artikuluan xedatutakoa ere hartu beharko du kontuan, baita diru-laguntza jaso duten kostuak eta oinarri honen laugarren puntuan aipatzen diren egozpen irizpideak ere.
16.2. Egindako prestakuntza ekintza bakoitzaren diru-laguntzaren azken likidazioa egiteko, hura hasi zela behar den unean jakinarazi bada, hiru hilabeteko epe bat ezartzen da justifikaziorako eta likidazio osorako, prestakuntza ekintza hori bukatu ondoko hurrengo egunetik aurrera.
Aurretik adierazitakoa galarazi gabe, prestakuntza ekintza 2016ko urriaren 1en ondoan bukatzen bada, 2016ko abenduaren 31 azken eguna izanen da “Prestakuntza ekintzaren gastuen aitorpena eta azken likidazioa” aurkezteko, NEZak emanen duen ereduaren arabera, bai eta fakturen jatorrizkoak eta kopiak, edo froga gisa antzeko balioa duten kontabilitate agirienak eta haiek ordaindu izanaren dokumentuenak aurkezteko ere.
Justifikatutako gastua ez bada iristen aldez aurretik edo kontura ordaindutako guztizko zenbatekora, bidezko izanen da frogagiri bat aurkeztea erakusteko diru-sarrera bat egin dela NEZaren alde, aldez aurretik edo kontura ordaindutako zenbatekoaren eta justifikatutako zenbatekoaren arteko aldea adinakoa. Diru-sarrera horren ondorioz, entitate onuradunak uko egiten dio laguntza zati horri.
Justifikaziorako aurkeztutako dokumentazioa egiaztatuta, NEZak espedientea bukatzeko eta likidaziorako ebazpena emanen du, hiru hilabeteko epean justifikazio dokumentazioa aurkeztu zenetik hasita. Hala balegokio, errekerimendua eginen du justifikatu gabeko zenbatekoak itzultzeko, edo diru-laguntzaren baldintzekin bat etortzen ez direnenak. Kasu horretan, kasuan kasuko berandutza interesak aplikatuko dira, egindako azken ordainketaren egunetik likidazio ebazpenaren egunera bitarteko epearen gainean kalkulatuta.
16.3. Diru-laguntza justifikatzeko ezarritako epea iragan ondoren, zentro onuradunak ez badu aurkezten diruz laguntzen ahal diren gastuei buruzko dokumentazioa, organo eskudunak onuradunari eskatuko dio 15 eguneko epe luzaezinean hura aurkez dezan. Betiere, aurkeztutako agiriak justifikatzeko aski ez badira, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak onuradunari atzemandako akatsak jakinaraziko dizkio, 10 eguneko epe luzaezinean zuzen ditzan.
Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuak eta ordainketak kobratzeko eskubidea galduko da.
Diru-laguntza ematea dakarren jarduera abian jarri, gauzatu eta justifikatzeko prozesuari buruzko dokumentazioa eta informazioa zentroan gorde beharko dira eskumena duten administrazioen ikuskapen eta auditoriaren eskura, lau urteko epean, justifikazioa aurkezteko ezarritako epea bukatu eta biharamunetik hasita.
4 urteko epe horretan, zentroa da ikasleei diplomak banatzearen arduraduna. Epe hori iraganik, ez du erantzukizun hori izanen.
16.4. Finantzatzen ahal diren kostuak eta egozpen irizpideak.
Aurreikusitako diruz lagundutako kostuak egiazkoak izanen dira, egiazki egin, pagatu eta fakturen edo froga balio bera duten kontabilitate agirien bidez frogatzen direnak.
Diruz laguntzen ahalko dira inolako zalantzarik gabe diru-laguntza jaso dezaketen jardueren ezaugarriak biltzen dituzten gastuak, deialdian ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen benetan ordaindu direnak. Epe hori hiru hilabetekoa izanen da, kasuko prestakuntza ekintza bukatu eta biharamunetik hasita.
A.–Prestakuntza jardueraren zuzeneko kostuak:
a) Barruko eta kanpoko irakasleen ordainsariak, eta horien barnean sartzen ahal dira soldatak, gizarte aseguruak, dietak, joan-etorrietako gastuak eta, oro har, prestakuntza jardueren parte-hartzaileak prestatzen, tutorizatzen eta ebaluatzen aritzen diren irakasleei dagozkien kostu guztiak.
Gastu horiek jardueran emandako orduen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira.
Prestakuntzaren, tutoretzaren eta ebaluazioaren gastuak ez dira inolaz ere irakasleen ordainsarien kostu osoaren %20 baino gehiago izanen.
b) Erabilitako ekipo didaktikoak eta plataforma teknologikoak amortizatzeko gastuak, kontabilitateari buruzko arauetan onetsitako amortizazio irizpideen arabera kalkulatuak, eta prestakuntza ekintzak burutzeko alokairuen edo errentamendu finantzarioaren gastuak, interesak izan ezik.
Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira, eta ekipo edo plataformen banakako erabileraren kasuan parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.
c) Baliabide didaktikoen gastuak eta/edo material didaktikoak erostekoak eta prestakuntza ekintzak egiteko ondasun suntsigarrien gastuak, barnean direla babes eta segurtasunerako materialak.
Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira, eta ekipo edo plataformen banakako erabileraren kasuan parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.
d) Alokairu gastuak, finantza-errentamendua, interesak izan ezik, eta prestakuntza egiteko erabilitako ikasgela, tailer eta gainerako eremuen amortizazioarenak.
Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkatuta aurkeztuko dira eta ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.
Amortizazio gastuak onartu ohi diren kontabilitate arauen arabera kalkulatu beharko dira. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren bidez ezarritako taulen araberako amortizazio metodoa erabiltzen ahalko da (urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren bidez onetsiak).
e) Parte-hartzaileen istripu aseguruaren gastuak. Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera sailkatuta aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira. Poliza kolektiboen kasuan, kostua banatzean aintzat hartuko da prestakuntza ekintza bakoitzaren iraupena, eta iraupen horrekiko kostu proportzionala esleituko zaio.
f) Prestakuntza ekintzak antolatu eta zabaltzeko publizitate gastuak. Gastu horiek prestakuntza ekintzaren arabera behar bezala sailkatuta aurkeztu beharko dira. Aldi berean prestakuntza ekintza bat baino gehiago iragartzen badira, kostua banatu eginen da, iragarritako ekintza kopuruaren artean zatiketa eginez.
B.–Prestakuntza ekintzari lotutako kostuak:
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluaren 9. idatz-zatiarekin bat, onuradunak zentzuz dagokion zatian egotzi beharko dizkio kostu horiek diru-laguntzaren xede den jarduerari, onartu ohi diren kontabilitateko irizpide eta arauei jarraituz, betiere, kostu horiek jarduera egiazki egiten den aldiari dagozkion heinean.
Lotutako kostuen batura ez da handiagoa izanen egindako eta justifikatutako prestakuntza jardueraren kostu osoaren %10 baino.
Prestakuntza ekintzari lotutako kostuak honako hauek dira:
a) Barruko zein kanpoko laguntzako langileen kostuak eta prestakuntza jarduera kudeatu eta burutzeko behar diren guztiak.
b) Diruz lagundutako jarduerari zuzenean lotutako finantza gastuak, hura behar bezala prestatu edo burutzeko ezinbestekoak badira. Bankuetako kontuen zor interesak ezin izanen dira diruz lagundu.
c) Bestelako kostuak: argia, ura, berokuntza, mezuak, posta, garbiketa, zaintza eta lehen aipatu ez diren bestelako kostuak, prestakuntza jarduerari lotuak.
C.–Diruz laguntzen ahal diren beste kostu batzuk:
Prestakuntzaren kalitatea ebaluatzeko kostua, martxoaren 7ko 718/2008 TAS Aginduaren 33.5 artikuluan eta I. eranskineko 2. atalean xedatutakoari jarraikiz. Atal honetako kostuak ez dira handiagoak izanen egindako eta justifikatutako prestakuntza jardueraren kostu osoaren %5 baino.
16.5. Prestakuntza ekintza bakoitzagatik eman beharreko diru-laguntza zehazteko, entitate onuradunak 9.3.e) oinarrian aipatzen den aurrekontuan ezarritako kopuruari erreparatuko zaio. Kopuru horrek ezin du gainditu oinarri hauen dagokion eranskinean ekintza horretarako adierazten den prezioa, 15 laguneko talde batentzat.
Prestakuntza ekintza egin ondoren, diru-laguntzaren zenbatekoa finkatzearen ondorioetarako, ikasle batek prestakuntza bukatu duela ondorioztatzeko, prestakuntza ekintzako orduen %75era edo gehiagotara joan beharko du. Pertsona langabeen kasuan, lana, beka edo lanetik kanpoko praktika lortzeagatik prestakuntza ekintza utzi behar izan dutenek ekintza hori bukatu dutela ondorioztatuko da, baldin eta prestakuntza ekintzaren %25 egin badute gutxienez. Horretarako, ezin dira 15 egun natural baino gehiago pasa langabeak prestakuntza ekintza uzten duen egunetik kontratua, beka edo lanetik kanpoko praktikak hasten duen egunera arte.
Prestakuntza uzten bada, beste pertsona batzuk sar daitezke hartan, joandakoen ordez. Ordezpen hori onargarria izanen da egiten bada prestakuntza ekintzaren iraupenaren %25era erdietsi baino lehenago, salbu eta prestakuntza ekintzak lotuta badaude profesionaltasunaren ziurtagiriei, zeren, kasu horretan, ordezpena onartzeko, betiere portzentaje hori gainditu gabe, lehenengo 5 ikastegunean egin beharko baita, prestakuntza ekintza hasten denetik hasita.
Prestakuntza orduen %25 eman ondoren parte-hartzaileren batek ekintza uzten badu, prestakuntza ekintzen ondoriozko desbideratzeak onartuko dira, gehienez ere ekintza hasi duten parte-hartzaileen %10.
16.6. Diru-laguntzaren xede den gastuak obra burutzeko kostuaren kasuan 30.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu edo aholkularitza edo laguntza enpresek ekipo ondasunen horniketa egiteko edo zerbitzuak emateko kasuetan 12.000 eurokoa gainditzen badu, onuradunak frogatu beharko du hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatuaren arabera. Ondorio horietarako, ulertuko da onuradunak hor ezarritakoa bete duela modu arrazoituan frogatzen badu hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela, kontuan harturik prestakuntza ekimenak eta horiek garatzeko esparrua. Justifikaziorako beste bide batzuk erabili ahal izatea galarazi gabe, aurrekoa jarraian adierazitako aukeraren baten bidez frogatzen ahalko da:
a) Zerbitzua egiteko edo ondasuna emateko konpromisoa kontratatu aurretik, gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu izana, salbu eta, diruz lagun daitezkeen gastuen ezaugarri bereziengatik, ez badago merkatuan hura hornitu edo ematen duten entitate kopuru nahikoa, edo gastua diru-laguntzarako eskaera egin aurretik egina bada. Diru-laguntzaren justifikazioarekin batera edo, hala bada, diru-laguntzaren eskaerarekin batera aurkeztu beharko dira eskaintzak. Haien arteko hautapena efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz eginen da, eta memoria batean justifikatuko da espresuki, proposamen ekonomiko onuragarriena hautatu ez bada.
b) Merkatuan dauden pareko operazio errealen prezioen metodoa: merkataritzako trafikoan balio duen euskarriko agiriak aurkeztuz frogatu beharko da merkatuan pareko eta antzeko eragiketak daudela, diru-laguntzaren xede den eragiketaren ekonomia eta efizientzia agerian uzten dutenak.
c) Garai bereko aurrekontuen deflaktazio metodoa: onuradunak antzeko operazio alderagarrien egungo aurrekontuak aurkezten ahalko ditu, kontratazioa egin zenetik alderdi hau frogatu bitarte izandako KPIren gorabeherarekin zuzenduta (deflaktatuta), agerian utziko dutenak kontratazioa eragimenez eta ekonomiaz egin zela.
16.7. Diru-laguntza aukera hauetako baten bidez ordaintzen ahalko da:
a) Entitateak diruz lagundutako jarduera aldez aurretik justifikatuta, jarduera osorik gauzatu ondoren.
b) Aurrerakinaren bidez. Ematen den diru-laguntza aurreratzen ahalko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraituz, baldin eta entitateak funtsen hornidura behar duela frogatzen badu. Aurrerakina ez da inoiz guztira emandako zenbatekoaren %25etik gorakoa izanen. Bermea ezarri beharko da nahitaez aurrerakina 60.000 eurotik goitikoa bada, onuraduna administrazio publiko bat edo sektore publikoko entitate bat denean izan ezik.
c) Kontura ordainduta. Horretarako, entitateak gauzatutakoaren txosten teknikoa edo gastuen ordainagiriak aurkeztu beharko ditu, eta entitateak frogatutako kopurua ordainduko zaio.
Betiere, emandako zenbatekoaren %40 gutxienez ordainduko da behin diru-laguntza jaso duen prestakuntza jarduera bukaturik eta justifikaturik.
16.8. Oinarri honen aurreko puntuko ordainketak eskuratzeko, entitate eskatzaileak frogatu beharko du, hala balegokio, 17. oinarriko dokumentazioa telematika bidez aurkeztu izana, diru-laguntza ematen zaiola jakinarazi eta hilabetean, edo Foru Komunitateko Administrazioaren zein organori aurkeztu dion adierazi, organo horrek emandako diru-laguntza baten onuradun izateagatik. Informazio hori eman izana ez da frogatu beharrik izanen, hura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Gobernu Irekiaren Atariko webgunean argitaratuta badago.
17.–Betebeharrak, ez-betetzeak eta diru-laguntzaren itzulketa.
17.1. Gardentasunerako betebeharrak:
17.1.1. Entitate eta pertsona juridiko onuradunek gardentasunez aritzeko betebeharra izanen dute, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa hain justu, betiere Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta honako bi inguruabar hauek gertatzen badira:
–Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.
–Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.
Ondorio horietarako, bi baldintza horiek betetzen dituzten entitate eta pertsona juridiko onuradunek ondotik zehazten den dokumentazioa aurkeztu beharko dute, entitatearen legezko ordezkariak sinatua, modu telematikoan Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari zuzenduta, hilabeteko epean diru-laguntza emateko ebazpena jakinarazten denetik, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuan ezarri bezala:
a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.
b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.
c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.
d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.
e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.
Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira.
Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua konputatuko da ondorio horietarako, ez guztizko batura.
17.1.2. Entitateak gardentasunerako betebeharra bete behar ez badu, aurreko ataleko inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpen bat aurkeztu beharko du, aipatutako epean.
17.2. Deialdi honetan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan ezarritako beharkizunak eta diru-laguntza emateko ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzeak diru-laguntza osorik edo hein batean kobratzeko eskubidea galtzea ekarriko du, edo, aldez aurretik bidezko den itzulketa-prozeduraren ondoren, jasotako diru-laguntza osorik edo hein batean itzultzea, ondoriozko berandutza interesekin batera (ordainketa agindu eta itzulketa bidezkoa dela erabakitzen denera bitartekoak).
17.3. Entitate onuradunak ia betebehar guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, partez galduko da kobratzeko eskubidea, eta proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da itzuli beharreko zenbatekoa, ikusita diru-laguntza emateko ezarritako baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren.
17.4. Dirua itzultzeko aurreikusitako kasuren bat gertatu dela jakitean hasiko da ofizioz dirua itzultzeko prozedura, oinarri arautzaile hauetan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
17.5. Orobat, oinarri honen lehendabiziko puntuan aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badira, emandako diru-laguntza osorik itzuli beharko da.
17.6. Itzuli beharrak ez du galarazten Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean “diru-laguntzen arloko arau-hauste eta zehapen administratiboei” buruz ezarritakoa.
18.–Diru-laguntzaren bateraezintasuna.
Onuradunek diru-laguntzaren xede diren jarduerak finantzatzen dituzten beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuk hartu badituzte, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote, harturiko funtsen aplikazioa justifikatu baino lehen. Diru-sarrera horiek bateraezinak dira xede bereko diru-laguntzarekin. Beraz, hartutako zenbatekoa gutxituko da.
19.–Datuak babestea.
19.1. Entitate eskatzaileek eta entitate onuradunek jakinarazpenetan ematen duten informazioa datuak babesteari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.
19.2. Entitate eskatzaile, onuradun eta parte-hartzaileen identifikazio datuak fitxategi informatikoetan sartuko dira, bidezkoak diren ondorioetarako, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplikatu beharreko gainerako arauetan oro har ezartzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira interesdunak.
20.–Araudia.
Deialdi hau enplegurako prestakuntzaren azpisistema arautzen duen martxoaren 23ko 395/2007 Errege Dekretua garatzen duen martxoaren 7ko TAS/718/2008 Aginduaren oinarri arautzaileekin bat gauzatuko da. Halaber, honako araudia aplikatuko zaio: martxoaren 24ko 357/2006 Errege Dekretua, enpleguaren eta lanbide prestakuntzaren arloan diru-laguntza batzuk zuzenean emateko modua arautzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa; Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea; Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legea, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretua, Enplegurako lanbide prestakuntzaren sistema lan esparruan arautzen duen irailaren 9ko 30/2015 Legea eta gaiaren arabera aplikatzekoa den beste edozein araudi.
21.–Epeak zenbatzea.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoarekin bat, deialdi honetan adierazitako epe guztiak nahitaez bete beharrekoak dira, eta egun baliodunek osatuak, non ez den kontrakoa xedatzen espresuki.
22.–Diru-laguntzen publizitatea.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako enpleguaren atarian (www.empleo.navarra.es), eta bertan adieraziko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, onuraduna, emandako zenbatekoa eta diru-laguntzaren xedea.
Diru-laguntzen onuradunek adierazi beharko dute, egiten dituzten jarduerak kudeatzeko agiri guztietan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak finantzatu dituztela.
II. ERANSKINA Prestakuntza ekintzen zerrenda |
ZK. | KODEA | ESPEZIALITATEA | PM | IZENA | PM | IZENA | ORDUAK | PREZIOA |
IRUÑA | ||||||||
1 | ADGD0210–3 | Mikroenpresen sorkuntza eta kudeaketa | MF1788 | Planifikazioa eta ekimena negozio txikietan edo mikroenpresetan | MF1791 | Negozio txikien edo mikroenpresen kudeaketa administratibo eta ekonomiko-finantzarioa | 240 | 28.800,00 |
2 | AFDA0310–3 | Igeriketa jarduerak | MF0269 | Igeriketa | 120 | 14.400,00 | ||
3 | AGAO0108–1 | Mintegi, lorategi eta lorategi-zentroetako jarduera osagarriak | 250 | 30.000,00 | ||||
4 | COML0110–1 | Biltegiko jarduera osagarriak | 170 | 20.400,00 | ||||
5 | COML0110–1 | Biltegiko jarduera osagarriak | 170 | 20.400,00 | ||||
6 | COMT0210–3 | Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa | MF0242 | Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa | 230 | 27.600,00 | ||
7 | COMT0210–3 | Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa eta finantzarioa | MF0243 | Nazioarteko finantzaketa | 180 | 21.600,00 | ||
8 | COMT0210–3 | Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratibo eta finantzarioa | MF0244 | Nazioarteko ordainbideak | 90 | 10.800,00 | ||
9 | COMT0210–3 | Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratibo eta finantzarioa | MF1010 | Laneko ingelesa nazioarteko merkataritzarako | 120 | 14.400,00 | ||
10 | COMT0211–1 | Merkataritzako jarduera osagarriak | 230 | 27.600,00 | ||||
11 | COMV0108–2 | Salmenta jarduerak | MF0239 | Salmenta eragiketak | 160 | 19.200,00 | ||
12 | COMV0108–2 | Salmenta jarduerak | MF0240 | Salmentako eragiketa osagarriak | MF0241 | Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako informazioa eta arreta | 260 | 31.200,00 |
13 | COMV0108–2 | Salmenta jarduerak | MF1002 | Laneko ingelesa merkataritza jardueretarako | 90 | 10.800,00 | ||
14 | ELEQ0108–2 | Elektromedikuntzako sistemen instalazioa eta mantentze-lanak | MF1270 | Elektromedikuntzako sistemen mantentze-lanak | 320 | 33.600,00 | ||
15 | ELES0208–1 | Instalazio elektroteknikoak eta telekomunikazioetakoak eraikinetan muntatzeko eragiketa osagarriak | 300 | 36.000,00 | ||||
16 | EOCJ0311–1 | Estaldura arinen eta teknikoen oinarrizko eragiketak eraikuntzan | 270 | 28.350,00 | ||||
17 | FMEE0308–3 | Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea | MF0107 | Dokumentazio teknikoa produktuentzat | 160 | 16.800,00 | ||
18 | FMEE0308–3 | Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea | MF0107 | Dokumentazio teknikoa produktuentzat | 160 | 16.800,00 | ||
19 | FMEH0109–2 | Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa | MF0090 | Txirbil-harroketaren sistemak eta makinak prestatu eta programatzea | 260 | 27.300,00 | ||
20 | FMEH0109–2 | Txirbil-harroketa bidezko mekanizazioa | MF0090 | Txirbil-harroketaren sistemak eta makinak prestatu eta programatzea | 260 | 27.300,00 | ||
21 | FMEM0311–3 | Trokelak fabrikatzea metalezko xaflazko piezak produzitzeko | MF2155 | Trokelak diseinatzea metalezko xaflazko piezak lortzeko | 180 | 18.900,00 | ||
22 | HOTR0108–1 | Sukaldeko oinarrizko eragiketak | 270 | 32.400,00 | ||||
23 | HOTR0208–1 | Jatetxe eta tabernetako oinarrizko eragiketak | 210 | 25.200,00 | ||||
24 | HOTR0208–1 | Jatetxe eta tabernetako oinarrizko eragiketak | 210 | 25.200,00 | ||||
25 | IFCT0409–3 | Elementu informatikoak ezarri eta kudeatzea sistema domotiko/immotikoetan, sarbideak eta presentzia kontrolatzeko sistemetan eta bideozaintzako sistemetan | MF1219 | Sistema domotiko/immotikoen ezarpena eta mantentze-lanak | 150 | 18.000,00 | ||
26 | IMAI0108–1 | Etxeko iturgintzaren eta berokuntza-klimatizazioaren eragiketak | 320 | 38.400,00 | ||||
27 | IMAQ0208–3 | Makinen, industria ekipoen eta produkzio linea automatizatuen mantentze-lanak planifikatu, kudeatu eta egitea, eta muntaketa bera gainbegiratzea | MF1284 | Makinen, industria ekipoen eta linea automatizatuen mantentze-lanak | 170 | 20.400,00 | ||
28 | IMPQ108–1 | Ile apainketako zerbitzu osagarriak | 210 | 25.200,00 | ||||
29 | IMSE0111–2 | Animazio musikal eta bisuala zuzenean | 310 | 32.550,00 | ||||
30 | IMSV0209–3 | Ikus-entzunezko multimedia produktu interaktiboen garapena | MF0943 | Ikus-entzunezko multimedia proiektuak | MF0944 | Ikus-entzunezko multimedia edukiak sortzea eta egokitzea | 240 | 28.800,00 |
31 | INAI0108–2 | Harakintza eta haragizko produktuak egitea | MF0295 | Haragia eta haragizko produktuak biltzea eta bidaltzea | MF0296 | Haragia prestatzea eta haragiaren teknologia | 250 | 26.250,00 |
MF0297 | Haragi-prestakin freskoak prestatzea | |||||||
32 | INAV0110–3 | Landare zukuen eta kontserben industriak | MF0559 | Prozesuak landare kontserbaren eta zukuen industrian | 90 | 9.450,00 | ||
33 | INAV0110–3 | Landare zukuen eta kontserben industriak | MF0560 | Landare zukuak eta kontserbak prestatzea | MF0561 | Landare zukuen eta kontserben kontrol analitikoa eta zentzumenezkoa | 180 | 18.900,00 |
34 | SEAG0209–1 | Garbiketa toki irekietan eta industria instalazioetan | 130 | 15.600,00 | ||||
35 | SSCM0108–1 | Gainazalak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan | 150 | 18.000,00 | ||||
36 | SSCM0108–1 | Gainazalak eta altzariak garbitzea eraikinetan eta lokaletan | 150 | 18.000,00 | ||||
37 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1016 | Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza | 100 | 12.000,00 | ||
38 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1016 | Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza | 100 | 12.000,00 | ||
39 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1017 | Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea | 70 | 8.400,00 | ||
40 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1017 | Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea | 70 | 8.400,00 | ||
41 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1018 | Erakundeen esparruan gizarte eta osasun arretan esku hartzea | 70 | 8.400,00 | ||
42 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1018 | Erakundeen esparruan gizarte eta osasun arretan esku hartzea | 70 | 8.400,00 | ||
43 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1019 | Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan | 130 | 15.600,00 | ||
44 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1019 | Laguntza psikosoziala eta harremanetako eta komunikazioko arreta erakundeetan | 130 | 15.600,00 | ||
LIZARRA | ||||||||
45 | AFDP0109–2 | Sorospena ur instalazioetan | 290 | 30.450,00 | ||||
46 | COMV0108–2 | Salmenta jarduerak | MF1002 | Laneko ingelesa merkataritza jardueretarako | 90 | 9.450,00 | ||
47 | COMV0108–2 | Salmenta jarduerak | MF0241 | Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako informazioa eta arreta | 120 | 12.600,00 | ||
48 | TMVL0209–2 | Ibilgailuen karrozerietako egituraz kanpoko elementuen mantentze-lanak | MF0128 | Metalezko elementuak eta elementu sintetikoak | MF0129 | Elementu aldagarriak eta finkoak, egiturakoak ez direnak | 370 | 38.850,00 |
LODOSA | ||||||||
49 | INAD0108–1 | Prestaketarako eragiketa osagarriak elikagaien industrian | 260 | 27.300,00 | ||||
50 | INAV0110–3 | Landare zukuen eta kontserben industriak | MF0556 | Biltegien kudeaketa eta merkaturatzea elikagaien industrian | MF0557 | Elikagaiak produzitzeko unitate bat antolatzea | 130 | 13.650,00 |
TUTERA | ||||||||
51 | ADGD0108–3 | Kontabilitate eta administrazio arloko kudeaketa, auditoretzatarako | MF0231 | Kontabilitatea eta fiskalitatea | 240 | 28.800,00 | ||
52 | ADGD0308–2 | Kudeaketa administratiboko jarduerak | MF0233 | Bulegotika | 190 | 22.800,00 | ||
53 | COMT0211–1 | Merkataritzako jarduera osagarriak | 230 | 27.600,00 | ||||
54 | COMV0108–2 | Salmenta jarduerak | MF1002 | Laneko ingelesa merkataritza jardueretarako | 90 | 9.450,00 | ||
55 | COMV0108–2 | Salmenta jarduerak | MF0241 | Bezeroarentzako, kontsumitzailearentzako edo erabiltzailearentzako informazioa eta arreta | 120 | 12.600,00 | ||
56 | ELEM0110–3 | Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea | MF1570 | Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektuak garatzea | 180 | 21.600,00 | ||
57 | IMAQ0208–3 | Makinen, industria ekipoen eta produkzio linea automatizatuen mantentze-lanak planifikatu, kudeatu eta egitea, eta muntaketa bera gainbegiratzea | MF1282 | Makinen, industria ekipoen eta linea automatizatuen muntaketa planifikatu eta gainbegiratzea | MF1283 | Instalatutako makinen eta industria ekipoen mantentze-lanak antolatzea | 350 | 36.750,00 |
MF1284 | Makinen, industria ekipoen eta linea automatizatuen mantentze-lanak | |||||||
III. ERANSKINA Erreserbako prestakuntza ekintzak |
ZK. | KODEA | ESPEZIALITATEA | PM | IZENA | PM | IZENA | ORDUAK | PREZIOA | ESKUALDEA |
58 | FMEC0108–2 | Industriako hodi instalazioen fabrikazioa eta muntaketa | 450 | 47.250,00 | IRUÑA | ||||
59 | ELEM0311–2 | Automatizazio industrialeko sistemen muntaketa eta mantentze-lanak | 390 | 40.950,00 | IRUÑA | ||||
60 | ELEM0110–3 | Automatizazio industrialeko sistemen proiektuak garatzea | MF1568 | Automatizazio industrialeko sistemetan, prozesu sekuentzialetarako kontrol-sistemen proiektuak garatzea | MF1569 | Automatizazio industrialeko sistemetan, neurketa eta erregulazio sistemen proiektuak garatzea | 370 | 44.400,00 | IRUÑA |
61 | IMAQ0108–2 | Industria ekipoaren muntaketa mekanikoa eta mantentze-lanak | MF0117 | Linea automatizatuen mantentze-lan mekanikoa | 240 | 25.200,00 | IRUÑA | ||
62 | INAV0110–3 | Landare zukuen eta kontserben industriak | MF0559 | Prozesuak landare kontserbaren eta zukuen industrian | 90 | 9.450,00 | LODOSA | ||
63 | COMT0112–2 | Merkataritza txikiaren kudeaketa jarduerak | MF2104 | Merkataritza txikia sortu eta garatzea | MF2105 | Merkataritza txikiaren antolaketa eta animazioa | 200 | 21.000,00 | TUTERA |
64 | SEAG0211–3 | Ingurumenaren kudeaketa | MF1972 | Erakundearen ingurumeneko alderdiak | 180 | 21.600,00 | IRUÑA | ||
65 | SSCB0109–3 | Komunitatearen dinamizazioa | MF1024 | Informazioaren eta zabalkundearen teknikak eta tresnak komunitatearen dinamizazioan | MF1025 | Komunitateko eragileen arteko gatazkak kudeatzea | 170 | 20.400,00 | IRUÑA |
MF1026 | Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko aukera-berdintasuna sustatzea | ||||||||
66 | IFCT0409–3 | Elementu informatikoak ezarri eta kudeatzea sistema domotiko/immotikoetan, sarbideak eta presentzia kontrolatzeko sistemetan eta bideozaintzako sistemetan | MF1220 | Sarbideak eta presentzia kontrolatzeko sistemen eta bideozaintzakoen ezarpena eta mantentze-lanak | 220 | 26.400,00 | IRUÑA | ||
67 | AFDA0210–3 | Egokitzapen fisikoa erabilera anitzeko entrenamendu aretoan | MF0274 | Erabilera anitzeko entrenamendu aretoko programazio espezifikoa | MF0275 | Egokitzapen fisikorako jarduerak | 300 | 36.000,00 | IRUÑA |
68 | AFDA0210–3 | Egokitzapen fisikoa erabilera anitzeko entrenamendu aretoan | MF0273 | Gaitasun fisikoen balorazioa | 130 | 15.600,00 | IRUÑA | ||
69 | AFDA0310–3 | Igeriketa jarduerak | MF0271 | Ur instalazioetan istripua izan dutenak erreskatatzea | 90 | 10.800,00 | IRUÑA | ||
70 | ARGN0110–3 | Argitalpen produktu multimedien garapena | MF0935 | Argitalpen produktu multimedien proiektuak | MF0936 | Argitalpen produktu multimedien diseinua | 200 | 24.000,00 | IRUÑA |
71 | ARGN0110–3 | Argitalpen produktu multimedien garapena | MF0937 | Argitalpen produktu multimediak prestatu eta argitaratzea | MF0938 | Argitalpen produktu multimedien kalitatea kudeatzea | 290 | 34.800,00 | IRUÑA |
72 | COML0309–3 | Biltegiak antolatzea eta kudeatzea | MF1014 | Biltegiak antolatzea | MF1015 | Biltegiko lanak kudeatzea | 310 | 37.200,00 | IRUÑA |
MF1005 | Kate logistikoa optimizatzea | ||||||||
73 | COMT0112–2 | Merkataritza txikiaren kudeaketa jarduerak | MF2104 | Merkataritza txikia sortu eta garatzea | MF2105 | Merkataritza txikiaren antolaketa eta animazioa | 320 | 38.400,00 | IRUÑA |
MF2106 | Erosketen kudeaketa merkataritza txikian | MF1792 | Laneko arriskuen prebentzioa kudeatzea negozio txikietan | ||||||
74 | SSCG0109–3 | Desgaitasuna duten pertsonak laneratzea | 350 | 42.000,00 | IRUÑA | ||||
75 | FMEE0308–3 | Fabrikazio mekanikoko produktuak diseinatzea | MF107 | Dokumentazio teknikoa produktuentzat | 160 | 16.800,00 | TUTERA | ||
76 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1016 | Erakundeen esparruan esku hartzea antolatzeko laguntza | 100 | 10.500,00 | LIZARRA | ||
77 | SSCS0208–2 | Mendekotasuna dutenei arreta soziosanitarioa ematea gizarte erakundeetan | MF1017 | Erakundeen esparruan higiene eta elikadura arretan esku hartzea | 70 | 7.350,00 | LIZARRA | ||
78 | ADGD0208–3 | Giza baliabideen kudeaketa integratua | MF0237 | Langileen kudeaketa administratiboa | 210 | 25.200,00 | TUTERA | ||
79 | ELEE0109–2 | Behe tentsioko instalazio elektrikoen muntaketa eta mantentze-lanak | MF0822 | Instalazio elektriko automatizatuak eta automatismoen instalazioa | 240 | 28.800,00 | IRUÑA | ||
80 | HOTR0108–1 | Sukaldeko oinarrizko eragiketak | 270 | 28.350,00 | LIZARRA | ||||
81 | COMM0110–3 | Marketina eta nazioarteko salerosketa | MF1007 | Merkatuen informazio sistemak | 180 | 21.600,00 | IRUÑA | ||
82 | COMM0110–3 | Marketina eta nazioarteko salerosketa | MF1008 | Nazioarteko marketin-mixa | 130 | 15.600,00 | IRUÑA | ||
83 | COMM0110–3 | Marketina eta nazioarteko salerosketa | MF1009 | Negoziazioa eta nazioarteko salerosketa | 160 | 19.200,00 | IRUÑA | ||
84 | COMM0110–3 | Marketina eta nazioarteko salerosketa | MF1010 | Laneko ingelesa nazioarteko merkataritzarako | 120 | 14.400,00 | IRUÑA | ||
85 | COMM0110–3 | Marketina eta nazioarteko salerosketa | MF1011 | Laneko atzerriko hizkuntza, ingelesa ez dena, nazioarteko merkataritzarako | 120 | 14.400,00 | IRUÑA | ||
86 | SEAG0211–3 | Ingurumenaren kudeaketa | MF1971 | Erakundearen araudia eta barneko politika ingurumenaren kudeaketaz | 50 | 6.000,00 | IRUÑA | ||
87 | SEAG0211–3 | Ingurumenaren kudeaketa | MF1973 | Inguramena kudeatzeko sistemak | MF1974 | Ingurumeneko arriskuen prebentzioa | 190 | 22.800,00 | IRUÑA |
F1516305 | |||||||||
Iragarkiaren kodea: F1516305
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
