Iragarkia
251. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 18a
1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
305/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 15ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatzen duena.
Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak uztailaren 22an emandako 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta abuztuaren 12ko 52/2015 Foru Dekretuaren bidez, berriz, Eskubide Sozialetako Departamentuaren oinarrizko egitura.
Bestalde, abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez, Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren estatutuak onetsi ziren eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarenak.
Aipatu foru dekretuetan departamentuaren beraren egitura organikoa arautzeaz gain, bere erakunde autonomoena ere ezartzen da, atalaren mailara birtarte.
Foru dekretu horiek eragin dituzten egitura aldaketak direla-eta, beharrezkoa da bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen egitura ere horiei egokitzea.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularrak eginen duela, foru aginduaren bidez.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
AGINDU DUT:
I. KAPITULUA
Xedea eta egitura orokorra
1. artikulua. Xedea.
Foru agindu honen xedea da Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura garatzea bulegoen eta atala baino beheragoko unitateen mailan, barnean sartuta aipatu departamentuari atxikitako erakunde autonomoenak.
2. artikulua. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren egitura.
Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:
–Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.
–Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.
–Administrazio Aferetarako Bulegoa.
–Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.
–Etxebizitzen Kontrol Juridikorako eta Bitartekotzarako Bulegoa.
3. artikulua. Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiak bulego hauek ditu bere egituran:
a) Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuaren mende:
–Pentsioen Bulegoa.
d) Etxebizitza Zerbitzuaren mende:
–Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoa.
–Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoa.
c) Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzuaren mende:
–Toki Entitateekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin Koordinatzeko Bulegoa.
4. artikulua. Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusiaren egitura.
Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuaren mende:
–Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.
–Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoa.
–Plangintza Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa.
5. artikulua. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren egitura.
1. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:
a) Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:
–Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.
–Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.
–Banakako Arreta Programen Bulegoa.
b) Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren mende:
–Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.
–Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.
–Horniduren Bulegoa.
c) Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren mende:
–Familia Bulegoa.
–Administrazio Aferetarako Bulegoa.
–Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.
–Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.
–Familia Harreraren Bulegoa.
–Adopzio Bulegoa.
2. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren mendeko zentroak bulego maila duten administrazio unitate hauetan egituratzen dira:
a) El Vergel zahar etxearen mende:
–Erizaintzako Koordinazio Unitatea.
–Mantentze-lanen Unitatea.
–Sukalde Unitatea.
b) San José zentroaren mende:
–Zaintzaileen Koordinazio Unitatea.
c) Santo Domingo zahar etxearen mende:
–Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.
6. artikulua. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura.
1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:
a) Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:
–Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.
b) Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende:
–Kontrol Administratiboaren Bulegoa.
–Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.
–Kontabilitate Bulegoa.
c) Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende:
–Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionala - Enplegurako Prestakuntzaren Arloaren Bulegoa.
–Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.
–Proiektu Berezietarako eta Prestakuntzari Laguntzeko Bulegoa.
–Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.
–Neurriak Hedatzeko Bulegoa.
–Iturrondo Zentroaren Bulegoa.
–Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.
–Kanpo Komunikaziorako Bulegoa.
d) Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren mende:
–Desgaituak Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoa.
–Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.
–Nazioarteko Programen Bulegoa.
–Lan Aktibaziorako Bulegoa.
–Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoa.
–Toki Entitateei, Irabazi-asmorik gabeko Erakundeei eta Ekonomia Sozialeko Entitateei Laguntzak emateko Bulegoa.
–Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.
2. Era berean, atala baino beheragoko mailan, administrazio unitate hauetan egituratzen da:
–Iruñeko Zabalguneko, Iruñeko Yamaguchiko, Iruñeko Arrotxapeko eta Tuterako Enplegu Agentzien Langileen Arloa.
–Tuterako Enpresen Arloa.
–Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.
–Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.
II. KAPITULUA
Idazkaritza Tekniko Nagusia
7. artikulua. Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa.
Langileriaren Kudeaketarako Bulegoa Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikita dago, eta langileriaren arloan Idazkaritza Tekniko Nagusiari dagozkion eginkizun hauek ditu:
a) Langileen espedienteak ireki, mantendu eta eguneratzea.
b) Nomina bidez ordaintzen diren langileriaren gastuei buruzko dokumentuak tramitatzea.
c) Langileriari buruzko gaien kudeaketa administratibo arrunta.
d) Langileriaren inguruko arauak betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.
e) Langileriaren laneratzea eta puntualtasuna kontrolatzea.
f) Aparteko orduen gastuak, dietenak, joan-etorrietakoak eta gastu aldakorrak neurrizkoak direla kontrolatzea.
g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
8. artikulua. Erregistro eta Agiritegi Bulegoa.
Erregistro eta Agiritegi Bulegoak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren erregistroen gaineko araudiak erregistro orokorrei esleitzen dizkien eginkizunak.
b) Departamentuko eta bere erakunde autonomoetako atalei haren eskumenekoa den erregistroak erregistratutako espedienteak eta dokumentuak banatzea.
c) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian artxibatzen diren departamentuko eta bere erakunde autonomoetako espedienteen artxiboa antolatzea eta mantentzea.
d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
9. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.
Administrazio Aferetarako Bulegoak, Idazkaritza Tekniko Nagusiari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Foru aginduen proposamenak prestatzera zuzendutako jarduketak koordinatzea, bai eta ebazpenena ere, Departamentuarenak nahiz bere erakunde autonomoenak izan, gai-zerrendan sartu beharrekoak badira.
b) Foru aginduen eta zuzendaritza nagusien eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ebazpenen gai-zerrenda prestatzea eta horiek antolatu eta artxibatzea.
c) Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea aldizkari horretan argitaratu beharreko dokumentuak.
d) Foru aginduak eta ebazpenak jakinaraztera bideratutako jarduketak koordinatzea.
e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
10. artikulua. Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa.
Aurrekontuen Kudeaketa eta Kontabilitateko Bulegoa Ekonomia eta Aurrekontuak Kudeatzeko Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zuzendaritza nagusietako eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzea, betiere aurretik saldoei buruz egin beharreko egiaztapen guztiak eginda.
b) Zuzendaritza nagusien eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren urte anitzeko gastuen jarraipena egitea.
c) Zuzendaritza nagusietako eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako administrazio unitateei laguntzea aurrekontuetako ordainketa eta kobraketa agiriak prestatzen.
d) Kontu-hartzailetzako eta aurrekontuetako gaien inguruko informazioa prestatzea, behar diren txosten ekonomikoak egiteko.
e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
11. artikulua. Etxebizitzen Kontrol Juridikorako eta Bitartekotzarako Bulegoa.
Etxebizitzen Kontrol Juridikorako eta Bitartekotzarako Bulegoa Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Etxebizitza arloan jarritako errekurtso administratiboei buruzko txostenak egitea eta tramitazioa egitea.
b) Hipoteken eta alokairuen bitartekotzari buruzko aholkularitza eta txosten juridikoak ematea.
c) Etxebizitzaren Araubide Juridikoaren Atalean instruitzen diren ikuskapen eta zehapen espedienteen laguntza eta kontrol administratiboa.
d) Zuzendaritza nagusiko administrazio artxiboetako etxebizitza arloko espedienteen antolaketa eta tratamendua.
e) Etxebizitza Zerbitzuari informazio publikoa lortzeko eskubidea erabiltzeari buruz ebazten laguntzea, Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legean jasoa.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
III. KAPITULUA
Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusia
1. ATALA
Diru-sarreren Bermearen eta Lankidetzaren Zerbitzua
12. artikulua. Pentsioen Bulegoa.
Pentsioen Bulegoa Diru-sarreren Bermearen eta Prestazio Ekonomikoen Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Kotizazio gabeko pentsio eta laguntzen espedienteak jaso, aztertu eta baloratzea.
b) Alargun-pentsioak jasotzeagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkaria aldez aurretik ordaintzeko espedienteak jaso, aztertu eta baloratzea.
c) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
2. ATALA
Etxebizitza Zerbitzua
13. artikulua. Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoa.
Eraikuntza arloko Espedienteak Tramitatzeko Bulegoa Eraikuntza Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek beteko ditu:
a) Espedienteak hartzea eta kudeatzea eta komunikazioak igortzea etxebizitza librearen, etxebizitza babestuaren eta etxebizitzak zaharberritzearen arloan, baita bestelako espediente batzuk ere.
b) Ahozko eta idatzizko kontsultei eman beharreko arreta antolatzea, etxebitzitzaren arloan edo lehen adierazitako espedienteen arloan.
c) Etxebizitzen zentsuari buruzko informaziorako laguntza ematea.
d) Eraikuntza Atalaren berezko arloetan laguntza administratiboa antolatzea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
14. artikulua. Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoa.
Etxebizitzak Finantzatzeko Bulegoa Laguntzen eta Plangintzen Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Etxebizitza babestuen, etxebizitzen zaharberritze babestuen eta antzekoen espedienteetan aplikatzekoak diren diru-laguntza pertsonalak tramitatzea.
b) Etxebizitza babestuen maizterrendako diru-laguntzak edo errentariendako laguntzak dituzten etxebizitzako maizterrendako diru-laguntzak tramitatzea.
c) Maileguak esleitzeko espedienteak tramitatzea, etxebizitzaren arloan babesa jaso dezaketen jarduketei aplikatzekoak, eta horiek aitortzea, horien maileguak eratzea eta jarraipena eta estatistikak egitea, finantza entitateekin formalizatu ondoren.
d) Eduki ekonomikoa edo administratiboa duten espedienteak, etxebizitzen eskualdaketei eta fidantza emateei buruzkoak, tramitatzea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
3. ATALA
Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarteratze-lanaren Zerbitzua
15. artikulua. Toki Entitateekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin Koordinatzeko Bulegoa.
Toki Entitateekin eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekin Koordinatzeko Bulegoa Oinarrizko Laguntzaren eta Laguntza Komunitarioaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Oinarrizko laguntzaren eta gizarte laguntzaren sareko programak eta laguntzak ezartzeko proposamen teknikoen diseinua.
b) Gizarte Zerbitzuen Zentroak ezarri eta funtzionatzen jartzeko proposamen teknikoen diseinua.
c) Toki entitateentzako diru-laguntzen deialdiak koordinatzea, segimendua egitea eta haiei buruzko informazioa ematea, eta diru-laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea.
d) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
e) Oinarrizko laguntzaren arloan, departamentuen edo erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
IV. KAPITULUA
Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren Zuzendaritza Nagusia
16. artikulua. Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa.
Plan Orokorrak Koordinatzeko Bulegoa Plangintza eta Ebaluazio Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Gizarte zerbitzuen plan estrategikoak, gizarte zerbitzuen programak eta Gizarte Zerbitzuen Zorroa diseinatzen laguntzea, jarraitzea eta ebaluatzea.
b) Eskubide Sozialetako Departamentuko eta gainerako departamentuetako unitateek gizarte zerbitzuen plan orokorren exekuzioan, segimenduan eta ebaluazioan duten parte-hartzea koordinatzea.
c) Plangintza orokorrerako aurreikusten diren parte-hartze prozesuetatik datozen aldizkako bileren deialdiak, bilera horietako aktak eta haien erabakien eta konpromisoen segimendua egiteko prozedurak antolatzea.
d) Plangintza eta Ebaluazio Atalari proposatzea plangintza orokorreko arloen gaineko argitalpenak egitea.
e) Plangintza orokorrari buruzko topaketak, biltzarrak, jardunaldiak eta bestelako ekitaldi profesional eta /edo zientifikoak antolatzen laguntzea.
f) Plangintza eta Ebaluazio Atalari proposatzea haren eskumeneko planak prestatzeko orduan lagungarri izan daitezkeen azterlanak egitea, beharren, egoeraren eta baliabideen ingurukoak eta hobetzeko proposamenak ere.
g) Bere eskumeneko arloetan, departamentuen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.
h) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
17. artikulua. Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoa.
Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoa Plangintza eta Ebaluazio Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Lan merkatuari buruzko eskualde, nazio eta nazioarteko iturrietako datuak bildu eta ustiatzea.
b) Lan merkatuari, enplegu kalitateari, lan harremanei eta abarri buruzko adierazleak eraiki eta aztertzea.
c) Nafarroako lan merkatuko adierazle nagusiekin datuen banku bat mantentzea, serie historikoekin.
d) Lan merkatuari buruzko txosten kuantitatibo eta kualitatiboak prestatzea.
e) Web atariaren bidez sortutako informazioa zabaltzea.
f) Lana beste behatokiekin koordinatzea, sareko lana bultzatuz.
g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
18. artikulua. Plangintza Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa.
Plangintza Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoa Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuak prestatzen dituen planak eta gainerako dokumentuak diseinatu eta maketatzea.
b) Planak eta bestelako dokumentu batzuk aurkezteko eta hedatzeko mota guztietako lanak egitea euskarri digitalean eta paper-formatuan.
c) Argitalpenen edizio prozesuaren tramitazio administratiboa eta segimendua.
d) Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuaren argitalpenak kontrolatu eta banatzea.
e) Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuaren prozesu administratiboak koordinatu eta burutzea.
f) Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zerbitzuari laguntzea bere eskumeneko arloetan.
g) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
V. KAPITULUA
Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia
1. ATALA
Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetza
19. artikulua. Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.
Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu.
a) Zorraren bermeak ezartzeko edukiari eta prozesuari buruzko informazio orokorra ematea.
b) Sortu beharreko zorraren gutxi gorabeherako kalkulua egitea.
c) Zorra kudeatu, jarraitu eta kontrolatzeko administrazio-prozedura prestatzea, egoitzen erabiltzaileek egonaldien zerbitzuak finantzatzeko egin beharreko diru-ekarpenaren araudia eta gai horri lotutako gainerako araudia aplikatuz.
d) Prozedura hori ezartzea eta prozedura ongi burutzeko ardura duten pertsonekin eta entitate publiko eta pribatuekin koordinatzea.
e) Eskubide Sozialetako Departamentuaren izenean dauden zorrak borondatezko bidean kudeatu eta kontrolatzeko prozedura prestatu, ezarri eta kudeatzea.
f) Egoitza bereki edo itunduetan arreta (iraunkorra nahiz aldi baterakoa) jasotzen dutenek eta/edo eguneko egonaldi-zerbitzuaren erabiltzaileek tarifak ez ordaintzeagatik sortzen den zorraren informazioa ematea eta zorraren kudeaketa, jarraipena eta kontrola egitea, ez-ordaintzeen protokoloarekin bat.
g) Zor eta ez-ordaintzeei buruzko kontsultei eta erreklamazioei arreta eta erantzuna ematea.
h) Zorren eta ez-ordaintzeen aldaketa txostenak egitea.
i) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
j) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
20. artikulua. Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.
Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zerbitzu Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonen espedienteak baloratu, kudeatu eta tramitatzea.
b) Itxaron zerrendak aztertzea eta irizpide objektiboak ezartzea, urritasun motaren, egoeraren larritasunaren eta kasu bakoitzaren ezaugarrien arabera eskariak lehenesteko.
c) Eskaera aztertzea eta jarduketa hobetzeko proposamenak egitea.
d) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta gaixotasun mentala dutenentzako zentro berekietako eta itunduetako ingresuak kudeatzea, hain zuzen, egoitza-zentroetakoak, eguneko zentroetakoak, gaueko zentroetakoak, laguntza anbulatorioko zentroetakoak eta aldi baterako egonaldietarakoak.
e) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentroetako tarifak proposatu eta eguneratzea.
f) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako zentro berekietan eta itunduetan dauden beharrak aztertu eta esku-hartze egokiak proposatzea.
g) Bere eskumeneko arloetan, koordinazio eta ebaluazio prozesuetan parte hartzea.
h) Bere eskumeneko arloetan, diziplinen eta erakundeen arteko lantalde teknikoetan parte hartzea.
i) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonen arloko itunei dagozkien txostenak eta agiri teknikoak prestatzea.
j) Desgaitasun fisikoa, adimenaren desgaitasuna eta gaixotasun mentala duten pertsonen arloko itunen exekuzioaren jarraipena eta kontrola egitea.
k) Irizpideak eta baremoak egokitzea, Autonomia Pertsonala Sustatzeko eta Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko Legea betetzen dela bermatzeko.
l) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
21. artikulua. Banakako Arreta Programen Bulegoa.
Banakako Arreta Programen Bulegoa Prestazioen Koordinazio Administratiboaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Mendekotasun egoeran dauden pertsonen banakako arreta programei (BAP) buruzko espedienteak sortzea.
b) Espedienteak gizarte zerbitzu oinarrizkoetara bideratzea eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen BAP proposamenak prestatzen dituzten profesionalekin koordinatzea, baita zerbitzuak emateko ardura duten atalekin ere.
c) BAP proposamenak jasotzea, BAP ebazteko proposamenak prestatzea eta espedienteak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako ataletara igortzea.
d) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
2. ATALA
Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetza
22. artikulua. Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.
Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Desgaitasunen bat dutenekin eta hirugarren adinekoekin lan egiten duten entitateentzako diru-laguntzen deialdiak koordinatzea, segimendua egitea eta haiei buruzko informazioa ematea, eta diru-laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea.
b) Mugigarritasun programentzako diru-laguntzen deialdiak koordinatzea, segimendua egitea eta haiei buruzko informazioa ematea, eta diru-laguntza horiek kudeatu eta kontrolatzea.
c) Desgaitasunen bat dutenentzako eta hirugarren adinekoentzako laguntza teknikoak kudeatu eta kontrolatzea.
d) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
23. artikulua. Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.
Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa Programen eta Diru-laguntzen Kudeaketaren Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Administrazio prozedurak ezartzea desgaitasunaren arloko entitateei, adinekoen arlokoei eta mugikortasuneko programei diru-laguntzak emateko deialdiak behar bezala egin daitezen.
b) Artxiboa eta diru-laguntzen deialdiei lotutako gutuneria kudeatzea.
c) Koordinazio eta laguntza administratiboa ematea espedienteen jarraipena eta kontrola egitean, espedienteen agiriak bete eta tramitazioa bukatu arte.
d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
24. artikulua. Horniduren Bulegoa.
Horniduren Bulegoa Inbertsio, Obra eta Hornidura Atalari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zentro berekien hornidurak eta, hala agintzen bazaio, Eskubide Sozilaletako Departamentuko eta haien organo autonomoetako beste zentro batzuenak kontratatzeko behar diren jarduketak burutzea.
b) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zentro berekien hornidurak eta, hala agintzen bazaio, Eskubide Sozialetako Departamentuko eta haien organo autonomoetako beste zentro batzuenak kudeatzea eta kontrolatzea.
c) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
25. artikulua. Erizaintzako Koordinazio Unitatea.
Erizaintzako Koordinazio Unitatea El Vergel zahar etxeari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zentroko erizaintza unitatearen giza baliabideak eta baliabide materialak antolatzea.
b) Erizaintzan erabili beharreko materialak kontrolatzea, zerbitzua zuzen ematen dela bermatzeko.
c) Erizaintzako langileek beren artean, zentroko gainerako zerbitzuekin eta zentroko zuzendaritzarekin dituzten harremanak koordinatzea.
d) Erizaintzako langileen txandak, oporrak eta atsedenaldiak ezartzea eta unitateari atxikitako langileei eginkizunak esleitzea.
e) Unitateko langileak lanerako egokitzea eta haiei aholkuak, laguntza teknikoa eta prestakuntza ematea.
f) Unitateko langileen lana gainbegiratu eta haren kalitatea kontrolatzea.
g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
26. artikulua. Mantentze-lanen Unitatea.
Mantentze-lanen Unitatea El Vergel zahar etxeari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Ondasun higiezinaren mantentze-lan orokorrez eta prebentziorako mantentze-lanez arduratzea eta, behar izanez gero, mantentze-lan horien ardura kontratatzen diren kanpoko zerbitzuetara bideratzea.
b) Gertatzen diren larrialdiei berehala kasu egiten zaiela bermatzeko behar diren lanak koordinatzea.
c) Zahar etxeko lorategiak eta atxikitako eraikinak garbitzea.
d) Lan-parteak jasotzea eta unitateari atxikitako langileriaren jarduketak koordinatzea.
e) Konpontze- eta mantentze-lanak kanpoko enpresei esleitzeko aurrekontuak eskatzea.
f) Kanpoan kontratatzen diren konpontze eta mantentze lanak ikuskatu eta kontrolatzea.
g) Eraikinaren mantentze-lanetarako kontratatzen diren erosketak tramitatzea.
h) Mantentze-lanetarako egiten diren eskaerak jasotzea.
i) Mantentze-lanak egiteko langileak eta baliabideak antolatzea.
j) Altzariak garraiatzea eraikineko toki batetik bestera.
k) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
27. artikulua. Sukalde Unitatea.
Sukalde Unitatea El Vergel zahar etxeari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Sukaldeko lan-txandak ezartzea.
b) Profesionalek sukaldean egin behar dituzten eguneroko lanak antolatzea.
c) Osasun zerbitzuek erabakitzen dituzten menuak El Vergel zahar etxean ezartzea.
d) Eskaerak eta erosketak egitea eta jaki-tokia kudeatzea.
e) Etxe zaharreko Zuzendaritzarekin batera parte hartzea bere jarduerako zereginetan.
f) Sukaldearen urteko gastu-aurrekontua prestatzea eta hura betetzeko erantzukizuna bere gain hartzea.
g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
28. artikulua. Zaintzaileen Koordinazio Unitatea.
Zaintzaileen Koordinazio Unitatea San José zentroari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zaintzaileen plantillaren egutegiak diseinatzea: txanden banaketa, oporrak, pagatu beharrekoak, eguneko atsedenaldiak, etab.
b) Zaintzaileak unitateetako lan-kargaren arabera banatzea.
c) Zaintzaileen kontratazioak baloratu eta eskatzea.
d) Zaintzaileen zereginen plangintza diseinatzea, kontrolatzea eta gainbegiratzea.
e) Zaintzaileen prestakuntza beharrak koordinatzea.
f) Lanbide anitzeko talde teknikoarekin elkarlanean aritzea, eguneroko bizitzari, aisialdiari eta astialdiari buruzko programen ebaluazioa eta jarraipena egitean.
g) Zentroan sartu berriak diren zaintzaileei harrera egitea, prestakuntza ematea eta haien eginkizunak jakinaraztea.
h) Zaintzailearen eginkizun guztiak protokolizatzea, irizpideak bateratzeko.
i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
29. artikulua. Kudeaketa Administratiboaren Unitatea.
Kudeaketa Administratiboaren Unitatea Santo Domingo zahar etxeari atxiki zaio, eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zentroaren jarduera administratiboa koordinatzea, bultzatzea eta kontrolatzea.
b) Erakunde autonomoaren zerbitzu zentralekin batera, zentroko langileekin eta erosketekin zerikusia duten espedienteak eta zentroko zuzendaritzak agintzen dizkionak tramitatzea.
c) Zentroko artxiboa antolatzea eta kudeatzea.
d) Aurrekontuen aplikaziorako eragiketen jarraipena eta barne-kontabilitatea egitea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
3. ATALA
Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetza
30. artikulua. Familia Bulegoa.
Familia Bulegoa Familien Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren mendeko haur-eskoletako jarduerak antolatzea eta koordinatzea.
b) Hezkuntza premia bereziak dituzten haurrak integratzeko programen jarraipena egitea.
c) Familia ugarien programa koordinatzea.
d) Familientzako eta lanean ari diren amentzako diru-laguntzak koordinatzea.
e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
f) Bere eskumenen esparruan agintzen zaion beste edozein eginkizun.
31. artikulua. Administrazio Aferetarako Bulegoa.
Administrazio Aferetarako Bulegoa Familien Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Espedienteetan dagoen informazioa berrikustea eta osatzea, paperean nahiz euskarri digitalean.
b) Langile teknikoei zuzendutako deiez eta programatu gabeko bisitez arduratzea, lehen iragazki bat egiteko.
c) Ebazpenen tramitazio administratiboan parte hartzea.
d) Informazio sistemetan dagoen informazioaren ustiaketa kudeatzea.
e) Zereginak administrazio-langileen artean homogeneizatzea, bai eta lan-kargaren banaketa arrazionala egitea ere.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
32. artikulua. Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.
Arazo Sozialak dituzten Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari laguntzea haurrak eta nerabeak babesteari loturiko eginkizun guztietan.
b) Laguntza eskatzen duten Nafarroako “gizarte sareko korapilo” guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei.
c) Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden adingabeen espedienteak baloratzea, kasu bakoitzaren larritasuna finkatzeko.
d) Babesik gabeko egoeraren larritasuna moderatua edo handia baldin bada, esku hartzea eta kasuan-kasuan behar diren babeserako baliabideak aplikatzea.
e) Adingabeen babeserako neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.
f) Arazo sozialak dituzten adingabeak hartzeko zentroak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.
g) Arazo sozialak izanik, egoitzetan hartuak dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.
h) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.
i) Egoitzetan hartuak dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.
j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.
k) Familietan Esku Hartzeko Programa Espezializatua baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.
l) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, ikuskatzea eta jarraipena egitea.
m) Eguneko zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.
n) Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.
o) Familientzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea, egoitzetan hartzeko alternatiba gisara.
p) Erakundeen babespetik ateratzeko bidean dauden adingabeentzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.
q) Kanpoko zentroetan hartuak dauden adingabeen egonaldietarako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.
r) Babespean dauden adingabeen datu-basearen eta Adingabeen Egoeren Erregistroaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.
s) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.
t) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.
u) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
33. artikulua. Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa.
Gizartearekin Gatazkan eta Zentzatzeko bidean dauden Adingabeei Laguntza Emateko Bulegoa Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Adingabearen Babes eta Sustapenerako Atalari laguntzea gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeei loturiko eginkizun guztietan.
b) Laguntza eskatzen duten “gizarte sareko korapilo” guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, gure komunitatean dauden oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei.
c) Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden adingabeen espedienteak baloratzea, kasu bakoitzaren larritasuna finkatzeko.
d) Babesik gabeko egoeraren larritasuna moderatua edo handia baldin bada, esku hartzea eta kasuan-kasuan behar diren babeserako baliabideak aplikatzea.
e) Adingabeen babeserako eta zentzatzeko bidean jartzeko neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.
f) Gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeak hartzeko zentroak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.
g) Gizartearekin gatazkan eta zentzatzeko bidean dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.
h) Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroaren lana baloratzea, gainbegiratzea eta haren jarraipena egitea.
i) Egoitzetan barnetegi araubidean dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.
j) Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.
k) Ingurune Irekiaren Programa eta Nerabeentzako Hezkuntza Programa baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.
l) Haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeetara bideratutako adingabeak baloratzea, ikuskatzea eta jarraipena egitea.
m) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.
n) Erakundeen babespetik atera ondoko segimendu egoeran dauden adingabeentzako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.
o) Kanpoko zentroetan hartuak dauden adingabeen egonaldietarako diru-laguntzak baloratzea eta kudeatzea.
p) Balorazio Batzordean parte hartzea, beharrezkoa denean.
q) Babes, gatazka sozial eta zentzatze bideari buruzko datu-basearen eta Adingabeen Egoeren Erregistroaren mantentze eta eguneratze lanez arduratzea.
r) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.
s) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.
t) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
34. artikulua. Familia Harreraren Bulegoa.
Familia Harreraren Bulegoa Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Harrera adingabearena ez den beste familia batek egiten duenean, familiak hautatzea, prestakuntza ematea, jarraipena egitea eta laguntzea.
b) Harrera adingabearen beraren familiak egiten duenean, familiak baloratzea, gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.
c) Familietan har daitezkeen adingabeei buruzko espedienteak baloratzea.
d) Familia harrerak formalizatzea.
e) Jaio ondoko lehenbiziko urteetan dauden adingabeei buruzko presako espedienteak tramitatzea.
f) Adingabeen babeserako neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.
g) Adingabekoentzako Behaketa eta Harrera Zentroan eta larrialdiko familietan dauden adingabeak gainbegiratzea eta haien jarraipena egitea.
h) Epaileentzako txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.
i) Adingabeak hartzen dituzten familientzako diru-laguntzak kudeatzea.
j) Familia-harreran dauden adingabeen jarraipena egitea Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen, haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeen, nerabeentzako hezkuntza programen eta abarren bidez.
k) Familia-harrerari buruzko datu-basea mantentzea eta eguneratzea.
l) Beharrezkoa denean, espedienteak ixtea (adinez nagusi egitea, familian berriz txertatzea, etab.) edo berrirekitzea.
m) Beste autonomia erkidego edo herrialde batzuetako gizarte zerbitzuekin harremanak izatea harreran hartzeko adingabeei buruzko espedienteak lekuz aldatzeko.
n) Bulegoaren lanaren euskarri diren prozesu tekniko eta administratibo guztiak garatzea.
o) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
35. artikulua. Adopzio Bulegoa.
Adopzio Bulegoa Adopzioaren eta Familia-harreraren Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:
a) Familia adoptatzaileak hautatzea, prestakuntza ematea, jarraipena egitea eta laguntzea.
b) Adoptatzen ahal diren adingabeen espedienteak baloratu eta jarraitzea.
c) Txostenak eta adoptatzeko proposamenak prestatzea.
d) Adopzioaren arloan interesa duten pertsonei informazioa eta aholku ematea.
e) Adopzioaren arloan interesa duten pertsonen prestakuntza diseinatzea, koordinatzea eta haren jarraipena egitea.
f) Eskaerak jasotzea eta tramitatzea, dela zuzenean, dela behar bezalako baimena duten entitateen bidez.
g) Adopzioa eskatzen duten pertsonen balorazio psikosoziala egitea eta, hala badagokio, egokitasunaren ziurtagiriak eta jarraipena egiteko konpromisoa luzatzea.
h) Nafarroako Foru Komunitatean bitarteko lana egiten duten nazioarteko adopziorako entitate laguntzaileak kreditatzeko eta jarduteko jarraibideak prestatzea.
i) Adopzio espedienteak tramitatzea Espainiako zein atzerriko agintari eskudunen aurrean.
j) Adopzioa egin nahi duten pertsonei laguntza eta aholku ematea Espainian eta atzerrian egin beharreko kudeaketei buruz.
k) Adopzioaren ondoko jarraipena egitea eta adoptatutako adingabeen jatorrizko herrialdeek finkatutako epeetan egin beharreko txostenak prestatzea.
l) Adoptatuek beraiek eta familiek dituzten beharretan aholku ematea.
m) Adopzioaren arloko koordinazioa eta lankidetza teknikoa, bai Nafarroan berean (hezkuntza eta osasun baliabideak, etab.) bai beste autonomia erkidego batzuekin.
n) Bere dituen arloei dagozkioen espediente administratiboak instruitzea.
o) Adingabearen jatorrizko herrialde bakoitzean adopzioa egiteko eskatzen diren tramitazio baldintza eta eskakizun partikularrekin datu-base bat prestatzea eta eguneraturik izatea.
p) Nafarroako Adopzioen Erregistroa eguneraturik izatea.
q) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
VI. KAPITULUA
Nafarroako Enplegu Zerbitzua
1. ATALA
Zuzendaritza-kudeatzailetza
36. artikulua. Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.
Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoak, zuzendari kudeatzaileari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Kudeaketako dokumentazioaren artxiboa antolatu eta zaintzea.
b) Kudeaketaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko lan zentroen eta zerbitzu zuzendaritzen arteko informazioa eta komunikazioa prestatu eta koordinatzea.
c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak zein batzordetan hartzen duen parte, haiek erregistratu eta jarraipena egitea.
d) Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin egindako akordio eta hitzarmenak artxibatzea.
e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emandako ebazpenen gaineko informazio sistema garatu eta hari jarraitzea, baita erakunde horrek proposatuta onesten diren foru aginduena ere.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
2. ATALA
Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua
37. artikulua. Kontrol Administratiboaren Bulegoa.
Kontrol Administratiboaren Bulegoak, Programen Jarraipenerako Atalari atxikirik, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Programak kontrolatzeko jarduerak koordinatzea.
b) Kontrolatzeko jardueretarako kronogramak diseinatzea eta horien jarraipena egitea.
c) Egindako jarduerei buruzko txostenak eta memoriak prestatzea.
d) Kontrolatzeko jarduerak gauzatzean sortzen ahal diren arazo intzidentalak ebaztea.
e) Bere eskumenen esparruko espedienteak kudeatu eta artxibatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
38. artikulua. Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.
Erregistro eta Langileriaren Bulegoak, Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atalari atxikirik, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako langileen espedienteei jarraipena egitea.
b) Lanaldia betetzeko kontrolaren sistema aplikatzea.
c) Gaixotasuneko gorabeherei, amatasunagatiko atsedenaldiari, lizentziei, eszedentziei, oporrei eta langileen araubidearen ondoriozko gainontzekoei jarraitu eta haiek kontrolatzea.
d) Administrazio prozesuei jarraitzea, baita Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Modernizazioarekin zerikusia dutenei ere.
e) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erregistroa eta artxiboak koordinatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
39. artikulua. Kontabilitate Bulegoa.
Kontabilitate Bulegoak, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuan sortzen diren gastu eta diru-sarreren espedienteei buruzko kontabilitatea kudeatzea, ezarritako kudeaketa sistema ekonomiko finantzarioaren aplikazioen bidez.
b) Espediente ekonomiko administratiboak tramitatzen laguntzea.
c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuari esleitutako aurrekontuaren exekuzioa kontrolatzen laguntzea.
d) Kontabilitateko dokumentazioa artxibatu eta kontrolatzea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
3. ATALA
Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzua
40. artikulua. Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa - Enplegurako Prestakuntzaren Arloa.
Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa - Enplegurako Prestakuntzaren Arloak, Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Zentroko berrikuntza, prestakuntza eta teknologia arloko ekintzak koordinatu, programatu eta gauzatzea, baita Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin energia berriztagarrien sektorean adosten diren lan planak ere.
b) Enpresen prospekzioko jarduerak kudeatzea, energia berriztagarrien sektoreko lan merkatuaren bilakaerari egokitutako prestakuntza ekintzak eskaintzeko.
c) Zentroko enplegurako prestakuntzaren arloan garatzen diren prestakuntza jarduerei buruzko espedienteak tramitatzea.
d) Agintzen zaizkion programak kontrolatu, jarraipena egin eta ebaluatzea.
e) Zentroan enplegurako prestakuntza eremuan egiten diren prestakuntza jarduerak ebaluatu eta haien gaineko txostena egitea –Plangintza eta Programazio Atalarekin koordinatuta–, baita Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoarekin adosten diren lan planei dagozkienak ere.
f) Erakundeari dagokion zentroko langileen antolaketa eta zuzendaritza lana.
g) Otsailaren 15eko 229/2008 Errege Dekretua aplikatuz enplegurako prestakuntza eremuan dagozkiokeenak. Dekretu horren bidez, Erreferentziako Zentro Nazionalak arautu ziren lanbide prestakuntzaren arloan.
h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
41. artikulua. Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.
Programazioa Diseinatzeko Bulegoak, Programak Garatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Enplegurako lanbide prestakuntzaren eremuko beharrak eta aukerak sistematikoki jaso eta aztertzeko aukera emanen duen parte-hartze eredua ezartzen laguntzea.
b) Sustatzen diren neurriak lehenesteko irizpideak aplikatzea.
c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuak sustatutako prestakuntzaren plangintzan eta programazioan laguntzea eta proposamenak egitea.
d) Hobekuntza eta berrikuntza didaktikoko planak proposatzea prestakuntzaren kalitateari bultzada emateko.
e) Lanbide heziketako irakasleentzako jarduerak diseinatu eta sustatzea enplegurako, beren gaitasun profesional eta metodologikoen garapenari dagokionez. Irakasleen fitxategia kudeatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
42. artikulua. Proiektu Berezietarako eta Prestakuntzari Laguntzeko Bulegoa.
Proiektu Berezietarako eta Prestakuntzari Laguntzeko Bulegoak, Programak Garatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Prestakuntza ekintza bereziak diseinatzea, programatzea eta kudeatzea.
b) Prestakuntzari eta berrikuntzari laguntzeko ekintzak garatzea eta kudeatzea.
c) Ekimen pribatuko ekintzak baimentzea.
d) Prestakuntza eta ikaskuntza kontratuak ikuskatzea.
e) Espezialitateen fitxategia eguneratzea eta kudeatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
43. artikulua. Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.
Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoak, Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Lanbide gaitasunak garatzeko programetan kudeatutako laguntzen eta diru-laguntzen exekuzioaren, trazabilitatearen eta eraginaren jarraipena egitea.
b) Garatzen diren ekintzen eta parte hartzen duten zentroen eta entitateen jarraipen teknikoa, koordinazioa eta ebaluazioa egitea.
c) Lanbide gaitasunak garatzearen arloko programei buruzko adierazle eta estatistikak prestatzea.
d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
44. artikulua. Neurriak Hedatzeko Bulegoa.
Neurriak Hedatzeko Bulegoak, Programen Kudeaketa, Balorazio eta Eraginaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Lanbide gaitasunak garatzeko programetarako laguntzak, kontratuak eta diru-laguntzak arautzeko oinarri teknikoak proposatzea eta prestatzea.
b) Lanbide gaitasunak garatzeko neurriak hedatzeko programak prestatzea eta proposatzea.
c) Enplegurako lanbide prestakuntzako programetarako, enpresa planetarako eta langileen lanbide gaitasunak garatzeko beste neurri batzuetarako laguntzen eta diru-laguntzen espedienteak kudeatu, kontrolatu eta tramitatzea.
d) Beka eta laguntzen espedienteak kudeatu, kontrolatu eta tramitatzea, enplegurako prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenentzat.
e) Lanbide gaitasunak garatzeko neurriak zabaldu, kudeatu, kontrolatu eta tramitatzeko kudeaketako tresna informatikoen beharrak detektatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
45. artikulua. Iturrondo Zentroaren Bulegoa.
Iturrondo Zentroaren Bulegoak, Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Iturrondo Zentroaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Zentroaren prestakuntza jarduerak programatzen eta gauzatzen laguntzea.
b) Zentroko prestakuntza ekintzei laguntza teknikoa ematea, bai eta beste instalazio batzuetan gauzatu nahi diren prestakuntza ekintzei ere.
c) Zentroak garatutako prestakuntza programetako prestakuntza ekintzen estatistikak kontrolatzea, jarraipena egitea, ebaluatzea eta prestatzea.
d) Zentroan prestakuntza arloko jarduerei buruzko espedienteak aztertzen, tramitatzen eta ebazpen-proposamena egiten laguntzea.
e) Aipatutako zentroan prestakuntza arloan gauzatzen diren ekintzak ebaluatzea.
f) Zentroaren jarduketak metodologia aldetik hobetzeko ekimenak sustatzea.
g) Zentroaren programazioan parte hartzen duten irakasleen gaitasunak garatzeko eta eguneratzeko sustapen lana egitea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko irakasleen prestakuntza planarekin koordinatuta.
h) Bere kargura dauden langileen zereginak antolatzea.
i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
46. artikulua. Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.
Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoak, Lanbide Gaitasunak Egiaztatzeko eta Iturrondo Zentroaren Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Informazioa, aholkularitza eta laguntza teknikoa lanbide gaitasunen egiaztapenaren arloan.
b) Lanbide gaitasuna ebaluatu eta egiaztatzeko prozesuak sustatzea, garatzea eta kudeatzea, esperientziaren bidez nahiz prestakuntza prozesuen bidez.
c) Gako diren gaitasunak ebaluatzeko prozesuak sustatzea, garatzea eta kudeatzea.
d) Irakasleak gaitzeko dokumentuak kudeatzea profesionaltasunaren ziurtagiriak emateko.
e) Esperientziaren bidez nahiz prestakuntza prozesuen bidez lortutako profesionaltasunaren ziurtagiriak jarraitzea, kontrolatzea eta luzatzea.
f) Gaitasunak egiaztatzeko laguntza eta diru-laguntzei buruzko espedienteak aztertu, tramitatu eta ebazteko proposamena egitea.
g) Gaitasunak egiaztatzeko prozesuak ebaluatzea.
h) Lanbide gaitasunen egiaztapenarekin lotutako erregistro eta informazio sistemak eguneratu eta haien mantentze-lanez arduratzea.
h) Bere kargura dauden langileen zereginak antolatzea.
j) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
47. artikulua. Kanpo Komunikaziorako Bulegoa.
Kanpo Komunikaziorako Bulegoak, Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Programak, jarduerak eta erakundearen jardunbide egokiak kanpoan hedatzeko behar diren ekintzak diseinatu eta garatzea, erakundeko administrazio unitate guztiekin koordinatuta.
b) Programak eta jarduerak kanpoan hedatzeko beharrezkoak diren euskarriak eta sistemak diseinatzea, prestatzea eta sustatzea.
c) Erakundeko unitateekin koordinatzea eta horiei laguntza ematea Enplegu Atariko edukiak identifikatzeko, prestatzeko eta kargatzeko.
d) Prestakuntzaren eskaintzaren dibulgazio sistema integratua sustatzea eta garatzea, beste zentro batzuekin eta erakundearen entitate laguntzaileekin koordinatuta.
e) Sare sozialak eta erakundearen beste komunikabide batzuk kudeatu eta koordinatzea.
f) Enplegu Atariaren eta erakundearen kanpoko komunikazio sistemen erabilera-datuei buruzko txostenak eta azterketak egitea.
g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
4. ATALA
Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
48. artikulua. Desgaituak Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoa.
Desgaituak Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoak, Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Desgaituak, enpleguko zentro berezietan, lan-munduan sartzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.
b) Enplegu lagundurako eta desgaituen kontratazio mugagaberako laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.
c) Enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonei ematen zaien laguntzari buruzko interesa dutenei informazioa eta aholkularitza ematea.
d) Desgaitasuna duten pertsonen arloan esku hartzen duten entitateekin koordinatzea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
49. artikulua. Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.
Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoak, Lurralde Antolaketaren, Zerbitzuen eta Entitateen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Lanbide-orientazioaren eta -informazioaren arloan diharduten entitateei laguntza teknikoa ematea, dinamizatzea eta haiekin koordinatzea.
b) Enplegu agentzietako langileen eguneratze profesionala eguneratzeko proposamenak egitea.
c) Enplegurako eta prestakuntzaren espezialitateetarako lanbide prestakuntzako zentroak aztertu, tramitatu eta baimen daitezen proposatzea.
d) Lanbide-orientazioarekin eta ekintzailetzarekin lotutako zentro eta entitateentzako baimenak aztertzea, tramitatzea eta proposatzea.
e) Toki garapena sustatzeko programei buruzko espedienteak tramitatzea: tokiko enplegu eta garapenerako agenteak; tokiko ekimenak enplegurako, eta merkatuko azterlanak eta toki sustapeneko kanpainak.
f) Inskribatu eta egiaztatutako zentroen erregistroa kudeatzea.
g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
50. artikulua. Nazioarteko Programen Bulegoa.
Nazioarteko Programen Bulegoak, Enplegagarritasun Programen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Enplegu eskaintzak kudeatzea EURES sarean.
b) Enplegua bilatzeko orientazioa Europako Esparru Ekonomikoaren herrialdeetan.
c) Europako Esparru Ekonomikoaren herrialdeetako bizimodu eta lan egoerari buruzko informazioa.
d) EURES-Nafarroako Enplegu Zerbitzua jarduera planak prestatu eta haiei jarraipena egitea.
e) Enplegatzaileen eta enplegu eskatzaileen Nafarroako EURES sarea kudeatzearen ondoriozko beste edozein eginkizun.
f) EURES jarduerak Nafarroako Foru Komunitatean hedatu eta sustatzea.
g) Atzerriko enplegu eskaintzak kudeatzea.
h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
51. artikulua. Lan Aktibaziorako Bulegoa.
Lan Aktibaziorako Bulegoak, Enplegagarritasun Programen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Bitartekaritza prozesuari buruzko sistema informatikoa kudeatzea.
b) Erakundeko administrazio unitateei laguntza teknikoa ematea eta haiekin lankidetzan aritzea, enplegu zerbitzu publikoen eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren informazio sistemei dagokienez.
c) Lan aktibaziora bideratutako programa zehatzei buruzko informazioa eta aholkularitza.
d) Lan-orientabidearen arloko entitateekin elkarlanean aritzea.
e) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
52. artikulua. Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoa.
Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoak, Enplegua Sustatzeko Programen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak eta gizarteratzeko eragozpen bereziak dituzten beste kolektibo batzuk laneratzeari buruzko espedienteak tramitatzea.
b) Garatutako proiektuak nola gauzatzen diren, jarraipen teknikoa egin, lagun egin eta kontrolatzea.
c) Gizartean bazterturik edo horrela gertatzeko arriskuan dauden pertsonak laneratze eta gizarteratze zentroetan laneratzeko laguntzei buruzko espedienteak tramitatzea.
d) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
53. artikulua. Toki Entitateei, Irabazi-asmorik gabeko Erakundeei eta Ekonomia Sozialeko Entitateei Laguntzak emateko Bulegoa.
Toki Entitateei, Irabazi-asmorik gabeko Erakundeei eta Ekonomia Sozialeko Entitateei Laguntzak emateko Bulegoak, Enplegua Sustatzeko Programen Atalari atxikita, eginkizun hauek beteko ditu:
a) Laguntzen arloko informazioa, aholkuak eta laguntza teknikoa ematea toki entitateei, beste administrazioei eta irabazi-asmorik gabeko entitateei.
b) Interes orokorreko edo sozialeko zerbitzuetarako edo obretarako, toki entitateek langabeei egiten dizkieten kontratazioei buruzko espedienteak tramitatzea.
c) Enplegu zerbitzu publikoen eta irabazi-asmorik gabeko entitateen arteko lankidetza programei buruzko espedienteak tramitatzea.
d) Ekonomia sozialaren arloko beharrak identifikatzea eta hortik eratorritako ekimenei laguntza ematea.
e) Ekonomia soziala sustatzeko laguntzen programak kudeatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
54. artikulua. Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.
Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoak, Enpresentzako Zerbitzuen Atalari atxikita, eginkizun hauek izanen ditu:
a) Sektore publikoari eta pribatuari dagozkien enplegu eskaintzak kudeatzea.
b) Hautaketa teknikoa.
c) Informazioa eta orientabideak indarreko kontratazio moten gainean.
d) Informazioa eta orientabideak enplegua sustatzeko neurrien gainean.
b) Enplegu eskatzaileen historial profesionalak kudeatzea.
f) Contrat@ aplikazioaren sostengu teknikoa.
g) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.
h) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
55. artikulua. Iruñeko Zabalguneko, Iruñeko Yamaguchiko, Iruñeko Arrotxapeko eta Tuterako Enplegu Agentzien Langileen Arloa.
Iruñeko Zabalguneko, Iruñeko Yamaguchiko, Iruñeko Arrotxapeko eta Tuterako Enplegu Agentzien Langileen Arloa. Arduradun bat izanen du buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:
a) Enplegu eskatzaileak lanbidearen arabera sailkatzeko ekintzak egitea.
b) Enplegurako eta prestakuntzarako lanbide orientazioa eta informazioa kudeatzea.
c) Enplegurako lanbide prestakuntzaren eskaintza kudeatzea.
d) Enplegua eskatzen duten pertsonen enplegagarritasuna hobetzera eta haiek lanbidean txertatzera bideratutako ekintza guztiak lurralde eremuan zabal daitezen kudeatzea.
e) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
56. artikulua. Tuterako Enpresen Arloa.
Tuterako Enpresen Arloak, Tuterako Enplegu Agentziari atxikita, arduradun bat izanen du buru, eta eginkizun hauek beteko ditu:
a) Lan eskaintzak kudeatzea.
b) Hautaketa teknikoa.
c) Informazioa indarreko kontratazio moten gainean.
d) Informazioa enplegua sustatzeko neurrien gainean.
e) Kontratazioen jakinarazpenen erregistroa.
f) Contrat@ aplikazioaren sostengu teknikoa.
g) Enpresen prospekzioa: lan merkatuko jarduketa sektorialen proposamena, prestaketa eta jarraipena.
h) Esleitutako helburuak betetzeko behar diren baliabideak koordinatzea.
i) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
57. artikulua. Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziak.
Tafallako, Lizarrako, Altsasuko, Lodosako, Doneztebeko eta Agoizko enplegu agentziek, Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari atxikita, arduradun bat dute buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:
a) Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren izenean solaskide izatea tokiko agenteekin, enplegurako politika aktiboen arloan.
b) Enplegu agentziako langileak gidatu eta antolatzea, esleituak dituen xedeak bete ditzaten.
c) Agintariekin, solaskide sozialekin eta enpleguari zein prestakuntzari loturiko entitateekin koordinatzea jarduketaren lurralde eremuan.
d) Zerbitzuak eta aholku ematea enplegu eskatzaileei, langileei, enpresaburuei eta erakunde publikoei zein pribatuei enplegu eta prestakuntza arloan, Nafarroako gainontzeko enplegu agentziekin koordinatuz.
e) Diharduen lurralde eremuan enplegu eta prestakuntza arloan dauden beharrak atzeman eta aztertzea.
f) Tokian tokiko lan merkatuetako jarduketak bultzatu, proposatu, gauzatu eta koordinatzea, haietan atzemandako beharren arabera, zerbitzuak herritarrei hurbilduta.
g) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
58. artikulua. Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiak.
Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako enplegu barrutiek, hurrenez hurren Tafallako, Lizarrako, Altsasuko eta Lodosako agentziei atxikita, arduradun bat dute buru haietako bakoitzean, eta eginkizun hauek beteko dituzte:
a) Enplegu eskatzaileak eta eskaerak erregistratzearen ondoriozko zereginak sistema informatikoan sailkatzea.
b) Lurralde eremuko informazioa, lanbide orientazioa eta prestakuntza eskaintzaren ondoriozko ekintzak kudeatzea.
c) Lurralde eremuko enplegu eskaintzak kudeatu eta lan merkatua aztertzea.
d) Kontratuei buruzko informazioa eta kontratazioa erregistratzea.
e) Esleitutako helburuak betetzeko baliabideak koordinatzea.
f) Beste edozein eginkizun, bere jarduketaren eremuan agintzen zaiona.
XEDAPEN GEHIGARRIAK
Xedapen Gehigarri Bakarra.–Izendapenak.
1. Honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza beretan: Argibide, Erregistro eta Agiritegi Bulegoko buruarena Erregistro eta Agiritegi Bulegoko buru gisa; Behatoki Bulegoko buruarena Enpleguaren Jarraipenerako Bulegoko buru gisa; eta Gizarte Zerbitzuen Plangintzari buruzko Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoko buruarena Plangintza Dokumentuak Sortu eta Zabaltzeko Bulegoko buru gisa.
2. Halaber, Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagokionez, honako izendapen hauek berresten dira, egin ziren baldintza berberetan:
a) Desgaituak Lan-munduan Integratzeko Bulegoko buruarena, Desgaituak Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoko burua izanen baita.
b) Kanpoko Eskaintzen Bulegoko buruarena, Nazioarteko Programen Bulegoko burua izanen baita.
c) Gizarteratzeko Laguntzen Bulegoko buruarena, Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoko burua izanen baita.
d) Toki Entitateentzako Laguntzen Bulegoko buruarena, Toki Entitateei, Irabazi-asmorik gabeko Erakundeei eta Ekonomia Sozialeko Entitateei Laguntzak emateko Bulegoko burua izanen baita.
XEDAPEN INDARGABETZAILEAK
Xedapen indargabetzaile bakarra.–Arauak indargabetzea.
Indargabetu egiten dira foru agindu honetan xedatutakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak, eta zehazki:
–343/2014 Foru Agindua, maiatzaren 28koa, Gizarte Politiketako kontseilariak emana, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen egitura garatzen duena.
–90/2014 Foru Agindua, martxoaren 5ekoa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren egitura organikoa ezartzen duena, atalen azpiko unitate organikoen eta bulegoen mailan.
AZKEN XEDAPENAK
Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.
Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.
Iruñean, 2015eko abenduaren 15ean.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1516674
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
