2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ORISOAIN
Ezkontza zibilak egiteko eskumena beste baten esku uztea
Orisoaingo alkateak honako ebazpen hau eman du eskumenak eskuordetzeari buruz; ondoren adierazten da eta, jende orok jakin dezan, argitaratzen:
20/2015 Ebazpena, 2015eko azaroaren 11koa, Orisoaingo Udaleko Alkatetzak emana ezkontza zibilak egiteari buruz.
Ikusirik laster egitekoa dela Orisoaingo Udaletetxean María Sevigne Itoiz andrearen eta Alberto Daniel Martínez Custardoy jaunaren arteko ezkontza zibila.
Kontuan hartuta esleituta ditudan eskumenak eta haiek eskuordetzeko ahalmena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 21.3 artikuluan ezarritakoaren arabera,
EBATZI DUT:
1.–Rosa M.ª Ignacia Sevigne Amatriain zinegotzi andrearen esku uztea María Sevigne Itoiz andrea eta Alberto Daniel Martínez Custardoy jauna Orisoaingo udaletxean zibilez ezkontzeko esleiturik dudan eskumena.
2.–Aipatu eskuordetzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.3 artikuluan ezarritakoa betez.
3.–Honako hau interesdunei jakinaraztea, eta aditzera ematea honako errekurtso hauek jartzen ahalko dituztela haren aurka, egintza administratiboak aurkaratzeari buruzko araudiari jarraituz (AJAPEari buruzko 30/1992 Legearen 107. artikulua, hurrengoak eta horiekin bat heldu direnak):
–Berraztertze-errekurtsoa, hura eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, akordioen laburpena Udalaren iragarki oholean argitaratzen denetik aurrera.
–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, akordioen laburpena iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, akordioen laburpena Udalaren iragarkian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Tramiteko egintza edo akordioei dagokienez, hau da, administrazio prozedura edo espedientea amaitzen dutenei buruz, errekurtsoa jartzen ahal da egintza horiek gaiaren mamia zuzenean edo zeharka erabakitzen dutenean bakarrik, prozedurarekin jarraitzea galarazten dutenean eta defentsa gabezia edo kalte konponezina sortzen dutenean eskubide eta bidezko interesetan.
Orisoainen, 2015eko abenduaren 7an.–Alkatea, Alexandre Duró Cazorla.
Iragarkiaren kodea: L1516346