2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLORITZ
Aurrekontuko 2/2015 aldaketa. Hasierako onespena
Olorizko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuko 2/2015 aldaketa, landa bideak konpontzeko (Mendibil).
Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuan egin aldaketa behin betikoa bilakatuko da.
Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.
Oloritzen, 2015eko abenduaren 4an.–Alkatea, José Francisco Aoiz Aranguren.
Iragarkiaren kodea: L1516332