250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLORITZ

Aurrekontuko 1/2015 aldaketa. Hasierako onespena

Olorizko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, 1. aldaketa hasiera batean onetsi zuen 2015eko aurrekontuan, azpiegitura hobetzeko eta mendiak bakantzeko (Etxague).

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Oloritzen, 2015eko abenduaren 4an.–Alkate udalburua, José Francisco Aoiz Aranguren.

Iragarkiaren kodea: L1516331