2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLEXOA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Olexuako Udalak, 2015eko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Olexoan, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Alfredo Vicente Sánchez.
Iragarkiaren kodea: L1516200