2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Ostizko 9. poligonoko 44. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Odietako Alkatetzaren 2015eko azaroaren 25eko 46/2015 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen espediente bat Ostizko 9. poligonoko 44. lurzatia bitan banatzearen ondoriozko lurzatiak zehazteko xehetasun azterlanari buruz (Odieta), M.ª Isabel Guelbenzu Espelosínek eskatuta.
Espedientea jendaurrean egonen da Udal honetako Idazkaritzan, hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak, indarrean den testuaren arabera, bere 62, 76, 74 eta 81.-1 artikuluetan eta harekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.
Erripan (Odieta), 2015eko azaroaren 25ean.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L1516076