1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena. Ingurumenaren arloko baimen integratua emateko espedientea, Recuperaciones Industriales Urbieta, S.L.k sustatua.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren (abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuak onetsia) 15. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.
Espediente kodea: 0001-0038-2015-000019.
Instalazioa: Hondakinen kudeaketa.
Titularra: Recuperaciones Industriales Urbieta, S.L.
Tokia: Areta industrialdea, Irumuga kalea, 9, Lurz. S.09,04-1. poligonoa, 1105 lurzatia.
Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 614.053,000 eta Y: 4.742.341,000.
Udalerria: Uharte.
Proiektua: hondakin arriskugarrien kudeaketa.
Iruñean, 2015eko azaroaren 19an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F1515790