250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OKO

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Okoko Udalak 2016ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, 2015eko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Okon, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Bujanda Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1516207