2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
2016ko plantilla organikoa onesteko erabakia 2015eko urriaren 30eko osoko bilkuran hartu zuen Udalak eta 2015eko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12an, eta jendaurreko epea iragan da inork haren kontrako alegaziorik aurkeztu gabe; hortaz bada, behin betiko onetsirik gelditu da.
2016KO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak. Lanpostuak
Kargua: idazkaria; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa; A maila; osagarriak: lanpostukoa: %28,72; bateraezintasunekoa: %35: sarbidea: oposizio-lehiaketa. Aritzeko baldintzak: Obanosko, Legardako eta Utergako udalerrien artean partekatua. Egoera: lanpostu betea. Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua; kopurua, 1; lan harremana, funtzionarioa, Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartua. Maila: D; osagarriak: taldeko osagarria (%15), lanpostuko osagarria (%13); lanaldia: osoa; sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: lanpostu betea.
Lan-kontratudun finkoak. Lanpostuak
Kargua: administrari-ofiziala; langile kopurua: 1; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua, lanaldi osokoa. C maila; osagarriak: taldekoa, %15,72, lanpostukoa: %12,00. Sarbidea: oposizio-lehiaketa; egoera: lanpostua beterik, Izarbeibarko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatera transferitua.
Kargua: udal eraikinetako garbitzailea; lan harremana: lan-kontratudun finkoa, Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotua; lanaldi murriztua: lanaldiaren %75. Maila: E; E mailakoen osagarri berariazkoa (%15). Sarbidea: oposizioa. Egoera: lanpostu betea.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Kargua: liburuzain laguntzailea. Aldi baterako lan-kontratua, obra edo zerbitzu batengatik. Araubidea: Gizarte Segurantzaren sistema orokorrari lotutako langilea. Maila: D. Lanaldi murriztua: lanaldiaren %49,65.
Aldi baterako lan kontratudunak, baldin eta diru-laguntza eskuratzen bada langabe gazteak laneratzeko
Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatuak; lanpostu kopurua: 2. Maila: E. Lan harremana: aldi baterako lan kontratuak, lanaldi partzialean, obra edo zerbitzu baterako. Araubidea: Gizarte Segurantzaren araubide orokorra. Lanaldia: osoa. Helburua: lan anitzak. Gehieneko iraupena: sei hilabete. Egoera: hutsik. Diru-laguntzaren tramitea egitekoa.
LANGILEEN IZENEN ZERRENDA
Funtzionarioak
José María Azanza Ruiz de Erenchun. Antzinatasuna: 1984/07/09. Kargua: idazkaria.
José Ignacio Guembe Guembe. Antzinatasuna: 1991/04/08. Kargua: zerbitzu anitzetako enplegatua.
Lan-kontratudun finkoa
Eva Santesteban Arana. Antzinatasuna: 1996/06/17. Kargua: administrari laguntzailea.
Inmaculada Izco Saldaña. Antzinatasuna: 1997/05/02. Kargua: udal eraikinen garbitzailea.
Aldi baterako lan-kontratudunak
Milagros Iradiel Ibañez. Lan harremana: 2005/01/01etik aurrera. Kargua: liburuzain laguntzailea.
Obanosen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Juan Ignacio Elorz Torrecilla.
Iragarkiaren kodea: L1516225