2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURILLO EL FRUTO
2016rako karga-tasak, tasak eta prezio publikoak
Udalak, 2015eko azaroaren 25eko osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:
2016ko ekitaldirako karga-tasak, tasen tarifak eta prezio publikoak.
Ikusirik Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12. eta 64. artikuluetan eta aplikatzekoak diren gainerakoetan xedatua, erabaki da 2014ko eta 2015eko ekitaldirako zergen karga-tasa, tasa eta prezio publiko berak mantentzea; (2014ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 7koa, eta 2015eko 45. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 6koa).
Herrilurretako urte anitzeko aprobetxamenduetan, Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikulua aldatzen duen azaroaren 28ko 37/2013 Foru Legearen indarrez, kanona kontsumoko prezioaren (KPI) gorakadaren edo beherakadaren arabera eguneratuko da, eta ez nekazariek jasotzen dituzten prezioen indize orokorraren arabera.
Nafarroako Ubidearen X. sektoreko herrilurretako lurzatietan aspertsio bidezko ureztaketa ezartzearen kasuan, ordenantza arautzailean ezarritako kanona aplikatuko da, 2013ko 181. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, irailaren 19an (3. eta 4. xedapedn iragankorrak), abian jarri zen egunetik hasita kontuan hartuta, arabera.
Udalaren eraikin, lokal, instalazio eta materialak erabiltzeagatiko tarifak dagokien ordenantza arautzailean ezarritakoak izanen dira. 2015eko 217. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 2an.
Karga-tasak, ehunekoak edo indizeak zehazteko hartzen diren erabakiak inpugnatzen ahalko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko II. Kapituluko IX. Tituluan ezarritakoaren arabera.
Ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da, foru lege beraren 325. artikuluan ezarritakoa betez.
Murillo el Fruton, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan Carlos Gabari Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1516107