2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Hirigintzako kontsulten tasak arautzen dituen udal ordenantza. Hasierako onespena
Mendigorriko Udalak, 2015eko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako kontsulten tasak arautzen dituen udal ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendigorrian, 2015eko azaroaren 23an.–Alkatea, Iosu Arbizu Colomo.
Iragarkiaren kodea: L1516117