2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LONGIDA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Longidako Udalak, 2015eko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Longidan, 2015eko abenduaren 4an.–Alkatea, Roberto Zazpe Bariain.
Iragarkiaren kodea: L1516333