250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

114/2015 EBAZPENA, urriaren 29koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2015-2016 ikasturtetik aurrera Haur eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxe publiko eta itunduri ingelesez ikasteko programak ezartzeko baimena ematen diena.

Hezkuntzako kontseilariak uztailaren 12an emandako 110/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Gobernuko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan ingelesez ikasteko programen oinarrizko alderdiak arautu dira (161. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 16koa). Irailaren 17ko 97/2012 Foru Aginduak aurrekoaren 1., 7. eta 8. artikuluak aldatu zituen.

Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendariak proposatu du ebazpen honen 1. eranskinean agertzen diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak ingelesez ikasteko programan sartzea. Horrez gainera, proposatu du 2. eranskinean agertzen diren ikastetxeak ere programan sartzea, hantxe xedatutako egutegiari jarraikiz.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 24ko 132/2011 Foru Dekretuaren 8.c) artikuluaren bidez esleitu dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ebazpen honen 1. eranskinean agertzen diren Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak eta 2. eranskinean agertzen diren ikastetxeak ingelesez ikasteko programan sartzeko baimena ematea. 2. eranskinekoen kasuan, eskola unitarioak direnez, hantxe berean xedatutako egutegiari jarraikiko zaio.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Hizkuntzen eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Ingelesaren eta Atzerriko Beste Hizkuntza Batzuen Atalera eta Ikasketak Antolatzeko Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2015eko urriaren 29an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

1. ERANSKINA

2015-2016 ikasturtean programan sartzen diren ikastetxeak

Sancho Ramírez HLHIP (Arguedas)

Dos de Mayo HLHIP (Castejón)

Virgen del Rosario HLHIP (Fontellas)

Mardones y Magaña HLHIP (Murchante)

San Bartolomé HLHIP (Ribaforada)

Sagrado Corazón ikastetxea (Altsasu)

Santa Ana Ikastetxea (Lizarra)

El Huerto ikastetxea (Iruña)

Larraona ikastetxea (Iruña)

Santa Teresa de Jesús ikastetxea (Iruña)

Santísimo Sacramento ikastetxea (Iruña)

Santo Tomás Dominicas ikastetxea (Iruña)

Anunciata ikastetxea (Tutera)

2. ERANSKINA

PROGRAMAN SARTZEN DIREN ESKOLA UNITARIOAK

2015-2016 IKASTURTEA

Arroizko La Balsa HLHIP (Arroitz)

3 eta 4 urtekoak

Pitillasko HLHIP (Pitillas)

Haur Hezkuntza

Iragarkiaren kodea: F1515559