2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IZABA
Oihan aprobetxamendua enkantean
Izabako Udalak, behar bezala baimenduta, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien prozedura erabiliz, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko:
Lote bakarra.–“Oxanea” alderdian, 943 ler gorri, 973 metro kubiko zur eta 310 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 38.055,49 euro (BEZa kanpo).
Proposamen ekonomikoak Izabako Udalaren erregistroan aurkeztuko dira, 2015eko abenduaren 30eko 13:00ak baino lehen, hasierako prezioaren %2 ordaindu izanaren egiaztagiriarekin batera, eta iragarki honen oinean dagoen ereduaren araberakoak izanen dira; ondoren proposamenak irekitzeari ekinen zaio.
Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak ikusgai daude Udalaren Idazkaritzan.
Izaban, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.
PROPOSAMEN EREDUA
Izena: ........................... NANa: .............. Bizilekua: ....................... Helbidea (kalea/plaza, zenbakia): ............................................................. Nire izenean jardunez edo honako entitate honen izenean: ..................... IFZ: .............. Eskatzen dut niri eslei dakidala Izabako Udalaren oihan lotea, haren salmenta ... Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ............ egunekoan iragarri baitzen, onartzen baititut balorazio teknikoa eta enkantearen baldintzak, honako diru kopuru honen truke esleitu ere: ............................... euro (letraz eta zenbakiz) (data eta sinadura).
Iragarkiaren kodea: L1516160