250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa Plan Partzialean. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2015eko azaroaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Uharteko Mokarte UE.1 unitateko Plan Partzialeko aldaketa (2015/1 Plan Partziala).

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Testu arau-emailea:

“5.–Plan partzialeko determinazioetako aldakuntzak.

Honako hauek dira UE-1 exekuzio unitateko determinazio partikularretako aldakuntzak:

1.–UM 1.6 lurzatiko beheko solairua erabiliko da Udalaren ekipamendurako erreserbarako, salbu eta 100 bat metro koadro, etxebizitza eta atarietara sartzeko erabiliko baitira. Lokal horiek garbi emanen zaizkio Uharteko Udalari, inolako akaberarik edo banaketarik gabe. Doan emanen dira lokalak, egoera horretan eta hirigintzari buruz indarra duen araudia betez, Udalak ez baitu inongo ordainik eman behar bere aldeko lagapen horrengatik.

2.–Markesina arina, portxea edo aterpetutako eremua kentzen da UM 1.6, UM 1.10 eta UM 1.15 blokeetan.

Honako hauek mantentzen dira: erabilera orokorra (bizitegitarakoa), lurzoruaren sailkapena, irizpideak eta antolamendurako gainerako baldintzak, eremu publikoen eta ekipamenduen definizioa, eredu-aprobetxamendua, homogenizazio koefizienteak, eraikigarritasuna, estandarrak eta eraikuntzari buruzko ordenantzak”.

Uharten, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1516071