2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FONTELLAS
2016ko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak
eta gainerako ordainarazpenak. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak 2016ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2015eko azaroaren 24ko osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat datorren gainerako legerian zehaztutakoari jarraikiz, espedientea onetsi eta jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ez bada, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da.
Fontellasen, 2015eko azaroaren 25ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L1516130