2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETAIU
2016ko zerga-tasak
Etaiuko Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen kontribuzio eta zergei dagozkien karga-tasa, indize eta portzentaje hauek onestea 2016ko ekitaldi ekonomikorako:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30eko tasa.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa %0,80ko tasa.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2,5.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: gutxieneko tasa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 176. artikuluari jarraituz.
Etaiun, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Jenaro Pascual Desojo.
Iragarkiaren kodea: L1516195