1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2015eko azaroaren 11n hartua, “Izarbeibarko jarduera ekonomikoen eremurako azpiegitura elektrikoak” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala, Navarra de Suelo Industrial, S.A.k sustatua, iraungitzen duena.
Nafarroako Gobernuak 2010eko ekainaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, “Izarbeibarko jarduera ekonomikoen eremurako azpiegitura elektrikoak” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onetsi zen. Proiektuaren sustatzailea “Navarra de Suelo Industrial, S.A.” da. Erabaki hori 2010eko 98. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.
UPrSaren xede nagusia zen argindarraren banaketa-sarea hedatzeari ekitea, “Izarbeibarko jarduera ekonomikoen eremurako azpiegitura elektrikoak” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektorialaren ondoriozko kontsumo eta kogenerazio elektrikoaren eskaerei aurre egiteko. Proiektu hori Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren bidez onetsi zen.
UPrS hori xederik gabe gelditu da, izan ere, 4199/2010 kasazio-errekurtsoaren bidez (2013ko otsailaren 7ko Epaia) baietsi zen Obanosko Udalak Nafarroako Gobernuaren 2008ko apirilaren 7ko Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, hala, proiektu hura onesteko erabakia eta Testu Bategina deusezak deklaratu zituen, zuzenbidearen aurkakoak zirelakoan. Errekurritutako erabakiaren bidez, Izarbeibarko Jarduera Ekonomikoen Eremua eta haren Testu Bategina onetsi ziren.
Bestalde, UPrSa onetsita ere, proiektua gauzatzeko behar diren lanak ez dira hasi, eta tresnan berean aurreikusitako epeak ere ez dira bete. Kasu hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46.2. artikuluan ezarritakoetako bat da, Nafarroako Gobernuari aukera ematen diona UPrS baten iraungipena erabakitzeko: “a) Behin betiko onesten denetik bi urte igarotzen badira hura egiten hasi gabe”.
Horregatik, Lurraldearen Antolamenduko eta Hirigintzako Batzordearen txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. “Izarbeibarko jarduera ekonomikoen eremurako azpiegitura elektrikoak” izeneko Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala iraungitzea, Navarra de Suelo Industrial, S.A.k sustatu zuena.
2. Erabaki hau “Navarra de Suelo y Vivienda, S.A.ri jakinaraztea, eta aditzera ematea erabakiak administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka bi errekurtsoetako bat jartzen ahal dela:
–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
3. Erabaki hau Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusira, Ingurumen Kalitatearen eta Aldaketa Klimatikoaren Zerbitzura eta Lurraldearen Antolamenduko eta Hirigintzako Zerbitzura igortzea, eta Orkoien, Oltza, Zizur, Obanos, Legarda eta Utergako udalei jakinaraztea, adieraziz erabakiak administrazio bidea amaitzen duela eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2015eko azaroaren 11n.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1515481