250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Ollokilanda Plan Partzialeko aldaketa
Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2015eko azaroaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ollokilanda Plan Partzialeko aldaketa, M1.1, M1.2 eta D1 lurzatiei dagokienez. Sustatzailea Laboratorios Cinfa SA da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Esteribarren, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1516222