2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPRONTZEDA
Ordenantza, Datu pertsonalen fitxategiak sortzekoa. Hasierako onespena
Esprontzedako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Esprontzedako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Esprontzedan, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.
Iragarkiaren kodea: L1516156