2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESPRONTZEDA
2016ko ekitaldiko karga-tasak
Esprontzedako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2016ko ekitaldirako onestea ondoko zerga-tasa hauek:
–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,30.
–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.
–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %2,5 tarte guztietarako. Karga-tasa bakarra: %14.
–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.
Erabaki honen kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para daiteke, Nafarroako administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean paratu ere hura jakinarazi eta biharamunetik hasita; bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean hura jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean jakinarazten denetik aitzina.
Esprontzedan, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Ángel María Fernández Azpilicueta.
Iragarkiaren kodea: L1516153