2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
4. aldaketa 2015eko aurrekontuan
Behin betiko onespena
2015eko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 10ean, 2015eko aurrekontuko 4. aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
A.–Kreditu gaikuntza:
Gastuak:
Kontu-saila: 1-121- 627 “PEAU Plana gauzatzea”: +91.000,00 euro gehiago.
B.–Finantzaketa:
Diru-sarrerak:
Kontu-saila: 1-755 “PEAU Planaren diru-laguntza”. +72.600,00 euro gehiago.
Kontu-saila: 1 870 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 18.400,00 euro.
Donezteben, 2015eko azaroaren 30ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
Iragarkiaren kodea: L1516164