2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
2016ko aurrekontu arrunta
Hasierako onespena
Deikazteluko Udalak, azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi du 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.
Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo bidezko interesdunek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.
Deikaztelun, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Inmaculada Hermoso Cía.
Iragarkiaren kodea: L1516079