250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 81. lurzatiaren xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2015eko azaroaren 23an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Myriam Lander Andueza arkitektoak 2015eko uztailean prestatutako eta Ramón Aguinaga Armendárizek sustatutako xehetasun azterlana, Zizur Txikiko katastroko 1. poligonoko 130. lurzatirako. Jendaurrean egon zen 2015eko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 20an.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Gazolatzen, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1516133