2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
Ezkontza zibila egiteko eskumena bertze baten esku uztea
2015eko azaroaren 26an, alkate udalburuak honako 616/2015 Ebazpen hau eman zuen.
Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. eta ondoko artikuluekin loturik, alkateek ezkontza zibilak egiteari buruz abenduaren 23ko 35/1994 Legean eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 1995eko urtarrilaren 26ko jarraibidean ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz, hona zer ebatzi duen alkate honek:
EBATZI DU:
Anabel Lacarra Ridruejo zinegotziaren esku uztea 2015eko abenduaren 5ean Udaletxean eginen den ezkontza zibila egiteko ahalmena.
Cintruenigon, 2015eko azaroaren 26an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1516111