2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Herrilurraren okupazioa. Hasierako onespena
Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 172. artikuluetan adierazitakoari jarraituz, jendaurrean egonen da, hamabortz eguneko epean, okupazioa egin ondotik ematen den espedientea, 2015eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsirik:
–Herrilurra, 2. poligonoa, 221. lurzatia.
–Okupatu beharreko azalera: 324,70 m² (250 m² transformazio zentro elektriko bat kokatzeko + zangaren 74,70 m² linea elektrikoa sartzeko).
–Okupazioaren helburua: transformazio zentro elektriko bat paratzea S.C.13.2 KV-eko “Valtierra-Castejón” aireko linearako, transformazio zentro trinko baten bidez.
Aipatu espedientea esandako epean aztertzen ahal da Udalaren bulegoetan, eta bidezkotzat jotzen diren alegazioak egiten ahal zaizkio.
Castejonen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1516220