2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
Bideen kalifikazio juridikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Castejongo Udalak, 2015eko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen bideen kalifikazio juridikoen aldaketa, haiek herrilur batzuekin batera elkartzeko, lurzati bakarra era dadin eta hura desafektatu eta Centex S.COOPi laga dakion.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Castejonen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1516215