250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

1. aldaketa, Castejongo Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2015erako aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

Castejongo Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2015era luzatutako 2014ko aurrekontuan 1. aldaketa (goranzko doikuntza) egiteko erabakia 2015eko irailaren 25eko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2015eko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, urriaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Goranzko doikuntza:

GASTUAK

ZENBATEKOA

VI. KAPITULUA

1.000,00 euro

Gastuak, guztira

1.000,00 euro

Finantzaketa:

Aurrekontu luzatuaren soberakina: 1.000,00 euro.

Castejonen, 2015eko abenduaren 1ean.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1516205