2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Udal Planeko abereen onarpen eremua
handitzeko aldaketa
Urrotz-Hiriko Udaleko alkate udalburuak erabaki du Urrotz-Hiriko Udal Planaren aldaketa, abereen onarpen eremua handitzeari buruzkoa, Urrotz-Hiriko Udalak berak sustatua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatuarekin bat.
Aldaketa hori irailaren 11ko 980/2000 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen, eta 2000ko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, irailaren 22an.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Urrotz-Hirian, 2015eko maiatzaren 19an.–Alkatea, Fermín Julián García Gobeo.
ERANSKINA
–Udal Planeko abereen onarpen eremua handitzeko aldaketa(PDF).
Iragarkiaren kodea: L1508865