250. ALDIZKARIA - 2015eko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Aldaketa 7., 8., 9. eta 17. ordenantza fiskaletan. Hasierako onespena

Berriozarko Udalak, 2015eko azaroaren 26ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea ondotik zehazten diren ordenantza fiskaletako aldaketa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. eta 326. artikuluetako aginduak betez.

7. ordenantza, Lizentziak emateko eta hirigintzako bertze jarduketetarako tasak arautzen dituena.

8. ordenantza, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentzien gaineko tasak arautzen dituena.

9. ordenantza, Udal ordenantza eta erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak arautzen dituena.

17. ordenantza, Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupean aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituena.

Aipatu legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, erabaki hau jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta Herriko Etxeko iragarki oholean paratuta, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten, ordenantza fiskaletako aldaketaren hasierako onespenari buruz. Hura behin betikoa bilakatuko da jendaurreko aldian inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Berriozarren, 2015eko azaroaren 26an.–Alkate udalburua, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1516070