2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Aurrekontuko 6/2015 aldaketa. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udalak, 2015eko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko aurrekontuko 6. aldaketa.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Berriobeitin, 2015eko azaroaren 27an.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1516297